ETAPA MAILAKOAK
hIZAN saioa
Datorren asteartean, maiatzaren 13an, hIZAN saioa izango dugu. Zirkulazio autonomoaren inguruko hausnarketaren deboluzioa egingo dugu.
Haur Eskolako hezitzaileekin egina dago aipatutako lanketa, beraz, ordu osagarriak zuen lanetarako erabili ditzakezue.
Gainerakoak ohiko leku eta orduan elkartuko gara. Bilerara Chromebook-ak eramatea eskatzen dizuegu.
Guraso bilera orokorrak
Gogoan izan, klaustroan adostu bezala, datorren ostiralerako, bilera orokorretako gai-zerrendak bidali behar dizkiguzuela.
Hizpro aurkezpena
Astearteko klaustroan aipatu bezala, hemen duzue guraso bilera orokorretan txertatzeko Hizprok prestatu duen aurkezpena.
Tinko zinema
Datorren asteartean, hilak 13, HH4 eta HH5eko ikasleak Niessen aretora joango dira “Pirata arratoia” filma ikustera.
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 21ean den Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Errenterian 11 Kolore jaialdiaren X. edizioa antolatzen ari dira, eta aurten ere honen parte izatera gonbidatu nahi gaituzte ikastetxeok.
Aurtengo proposamena Burubeltz eta bere kideen maskara desberdinak margotzea da, izan ere, Burubeltz kultura aniztasunaren sinboloa baita, eta bere kideek munduko kontinente guztiak irudikatzen dituzte. Ondoren, ikasleek maskara horiekin Burubeltz Konpartsaren kalejira koloretsuan parte hartzea da asmoa. Kalejira, maiatzaren 23an, ostiral arratsaldean, izango da, herriko kaleak kolorez, musikaz eta dantzaz betez.
Udaletik datozen baliabideak HH5erako dira eta datozen egunetan iritsiko dira Linora. Hala ere, beste mailetan landu ahal izateko, hemen duzue beharrezko materiala, inprimatu eta ikasleei eskaintzeko.
IKASTOLA MAILAKOAK
Prestakuntza eta jardunaldiak: Irale 2025-26 (irakasleentzako)
Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atalean, 2025-26 ikasturteko Irale programaren gaineko xehetasunak topatuko dituzue. Datorren ikasturtean Irale programan parte hartu nahi duen irakasleak bere etapako zuzendaritza-taldeari eman behar dio horren berri. Maiatzaren 20a da horretarako azken eguna. Ostean, eskaerak aztertu eta hala dagokion arduraduna eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarriko da.
Artezkaritza Kontseilua: apirileko bileraren deskargua
Herenegun, maiatzaren 7an, egin zen Artezkaritza Kontseiluaren 2024-25 ikasturteko apirileko bilera (maiatzean, pasa den asteko apirileko azken asteazkena jai bezpera zelako). Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako/lantaldeetako aktak” botoian.
Udal Aurrekontu Proiektua 2025: hezkuntza eremuetarako diru partiden laburpena langile atariko informazio praktikoan
Udalaren webgunean zintzilik dagoen 2025eko aurrekontu proiektua dokumentutik abiatuta, hezkuntza eremuetan egiten dituen ekarpen ekonomikoen bilduma egin du Ikastolak, informazio interesgarria eta baliagarria delakoan. Langile atariko “informazio praktikoa > Bestelakoak” atalean duzue, hala nahi duzuen momentu eta aldiro eskura.
Errigora: udaberriko kanpainako saskiak hemen dira
Errigoraren udaberriko kanpainan eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi zenutela esan zenutenek ostegunetik (maiatzak 15) aurrera jaso ahal izango duzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.
Euskaraldia: txapak eta herriko egitaraua
Euskaraldiko txapak heldu dira Ikastolara. Jada jaso ditzakezue hala dagokizuen ikas-etapako zuzendaritzan/sailean. Bide batez, hemen herriko Euskaraldiko batzordeak hainbat eragilerekin elkarlanean ondu duen egitaraua. Ikastolak ere jarri du bere hondar alea Blaitu Erronka kolektiboarekin. Elkar mugituz eta bustiz egingo dugu!
ETAPA ARTEKOAK
HH4 | Hamaiketako osasuntsua
HH4n “Gorputza eta elikagaiak” gaia lantzen aritu dira bigarren hiruhilekoan, eta proiektu ederrarekin eman diote amaiera: HH5eko lagunentzako hamaiketako osasuntsua prestatu dute. Nola? ikasketa modu osasungarriak, beren beharren eta erritmoen baitakoak, esploratu, deskubritu eta erabiliz. On egin diezaiola sabelari, eta ikasitako guztiari! Ezagutu ikasketa- eta hamaiketakoaren prestaketa- prozesua langile atariko albisteen atalean.