ETAPA MAILAKOAK
hIZAN
Datorren asteartean, hilaren 10ean, hIZAN saioa izango dugu, ohiko leku eta orduan.
Eguberrietako apainketa
Datorren asteazken eguerdian, hilaren 11n, HHko eraikinak apainduko ditugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Orereta-Oiartzoko Gabonetako saskiak
Ohiturari jarraituz, aurten ere DBHko eraikinean Orereta-Oiartzoko Gabonetako saskiak zozketatuko ditugu. Ikastolako langile guztiak izena ematera animatu nahi zaituztegu!
Zozketa abenduaren 20an egingo da eta horretarako,10€ jarri behar dira. Parte hartu nahi baduzue, ondorengo galdetegia bete, mesedez. Horretarako azken eguna abenduaren 9a izango da. Ondoren, abenduaren 10a, dirua jasotzeko azken eguna.
Etapa bakoitzean arduradun batek jasoko du dirua, hortaz, harengana hurbildu eta dirua emaiozue, beranduenez, abenduaren 10ean.
DIRUA JASOTZEKO ARDURADUNAK
- HH: Ainara Irasuegi edo Amaia Pascua
- LH: Maialen Iribarren
- DBH: Nerea Laurenz
- BATX: Janire Urrestarazu
Mila esker eta… Zorte on guztiei!
ETAPA ARTEKOAK
HH4 | ¿Zazpi antxumeen ipuina ala hamaika aukeraren liburua?
Zazpi antxumeen aitzakian, artaburu, arto ale eta irin artean pasa dituzte azken asteak HH4n, hamaika esperientziaz gozatzen.
Lehendabizi, zazpi antxumeen ipuina landu dute. Ondoren, irina nola egiten den ikustera joan dira Fanderiako Errotara, ipuinean otsoa bezala. Ostean, artaburuak Ikastolara ekarri eta esperimentazio txokoan aletu dituzte, baita lokotxekin jolastokian jolastu ere. Amaitzeko, arto aleekin palomitak eta ikasle batzuen izebekin eta aitarekin taloak egin dituzte, txokolatez bete eta hamaiketako goxo-goxoa egiteko. Ikusi hemen laburpen bideoa.
DBH4 | FICAB zinemaldi arkeologikoan Arditurriko trenbidea film laburrarekin
DBH 4. mailako ikasle talde batek Arditurriko trenbidea film laburra egin eta Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan parte hartu du. Kazetari-arkeologo edo arkeologo-kazetari, ez dakigu oso ongi zein paper jokatuz, zizela eta mailua hartuta, Arditurriko trenbidea film laburraren egileei elkarrizketa egin diegu. Irakurri elkarrizketa osorik langile atarian (albisteen atalean).
BESTELAKOAK
Kilometroak 25 aurkeztu berri dute
Pasa den ostiralean aurkeztu zuten 2025eko Kilometroak. “Salto-saltoka” lelopean ospatuko da hurrengo urteko urriaren 5ean Elgoibarren. Gehiago jakiteko, irakurri aurkezpenaren albistea.