HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (24.11.15)


ETAPA MAILAKOAK


hIZAN

Datorren asteartean, hilaren 19an, hIZAN saioa izango dugu, ohiko leku eta ordutegian.

Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izango da eta Ikastolako gainontzeko etapetan ikasleekin hainbat lanketa egingo ditugu aurten ere. HHn ere parte hartu nahi dugu egun horretan, baina ikasleek egun hau ulertzeko izan ditzaketen zailtasunak kontuan hartuta, hauxe da HHrako proposamena: azaroaren 18tik 22rako astea erabiliko dugu kanpaina txiki bat egiteko.

  • Aste osoan zehar sarrera malguetan bi kantu hauek jarriko ditugu:
  • Irakasleok korridore eta leihoetan kartulina morearen gainean egindako eskuak itsatsiko ditugu (kartulinetan zuen eskuen siluetak, tenpera morearekin estanpazioak, borobil moreak…). Pasa den ikasturtean egindakoak jasota daude, beraz, horiek aprobetxatu ditzakezue eta bestela berriak egin, nahi duzuen moduan.
  • Sarreretan kartel bana jarriko dugu: astelehenean helaraziko dizkizuegu imprimatuta.

HHko Hezkidetza ordezkaria

Euskararen Eguna

Abenduak 3 gertu dugu iada, eta motorrak berotzen hasteko garaia iritsi da. Datorren astean zehar, aurtengo kanpainari lotutako dokumentazioa jasoko duzue, bi barru egitekoak antolatzen hasteko.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa

HH2tik HH5era bitarteko ikasleentzat Mari Domingiren gutuna eta bueltan idazteko orria banatu ditugu eraikinetan. Tutoreak arduratuko gara astelehenean haurrei banatzeaz. Eraikinen sarreretan jartzeko kartelak ere eskuragarri dituzue.


IKASTOLA MAILAKOAK


Hezkuntza Batzordea: azaroko bileraren deskargua

Azaroaren 13an egin zen Hezkuntza Batzordearen ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Langile atariko informazio praktikoa atala: berritasunak

Langile atariko informazio praktikoa atalean, lehendik zeudenez gain, azpiatal berria sortu dugu: ongizatea eta garapena. Langileon ongizateari eta garapenari lotutako baliabide eta dokumentuak biltzen dira bertan.

Prestakuntza eta jardunaldiak: EHIren Jardunaldi Pedagogikoak azaroaren 21ean eta 22an

Datorren astean, azaroaren 21ean eta 22an, EHIren Jardunaldi Pedagogikoen 28. edizioa egingo da EHUren Donostiako campusean. Pertsona-ereduaren erabakitzaile-ekintzaile eta barne sendotasuna duena bereizgarrietan sakonduko da. Ikastola bakoitzetik bi pertsonek izango dute Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartzeko aukera. Orereta Ikastolatik, Pedagogia Batzordeko bi pertsona joango dira.

Eguberri bezperako kalejira: musikarien taldean parte hartzeko gonbita

Ohiturari jarraiki, aurten ere aterako gara herriko kaleetara gabon-kantak abestera Eguberri bezperan. Musikariak (trikitilariak eta txarangilla) izaten ditugu lagun egun horretan eta talde-eragiletik Ikastolako komunitate guztiari (ikasle, ikasle ohi, langile, familia, aitona-amona…) egin nahi diote bertan parte hartzeko gonbita.

Horiek horrela, zuek edota zuen inguruko norbaitek musika-tresna bat (txistua, tronpeta, tronboia, tuba, dultzaina, flauta, klarinetea, saxoa, eskusoinua…) jotzen baduzue eta trikitilarien taldean edo txarangillan parte hartu nahi izango bazenute, bete, mesedez, langile atarian topatuko duzuen inprimakia. Azaroaren 24a da horretarako azken eguna. Izena emateko inprimakian bertan daude entseguaren eta abenduaren 24ko kalejiren ordutegi eta lekuen xehetasunak ere.

Joko diren kantuak Agur Zuberoa, Atiarno, Errenteriako Diana, Euskaldunak gara, Ikusi Mendizaleak, Segurako Alborada eta Lesakako Inauteria (azken hau ez da jo izan orain arte) izango dira. Kantu horiek instrumentu ezberdinentzako partiturak dituzte. Izena ematen dutenei hala dagokien partitura helaraziko zaie emailez (izen-emate inprimakian adierazten duten instrumentuaren partitura, hain justu).

Iaz Ikastolako goizeko Eguberri bezperako kalejiran parte hartu zuten musikari askok Ereintzak ilunabarrean antolatzen duenean ere parte hartu zuten. Beraz, aurten bietarako deialdia eta gonbita egiten da hemendik. Bietan parte hartzera animatzea bada ere Ikastolaren nahia, batean ala bietan parte har daiteke, hori norberaren esku. Ahal dela, kalejiretara euskal jantzi tradizionalekin etortzea asko eskertuko da.

Zubiak Eraikiz: Ikaskoli, Xiberoko Ikastolen aldeko saskiak

Xiberoan dauden bi Ikastolek Ikaskoli kanpaina egiten dute urtero. Eguberriko otarreak eskaintzen dituzte Zuberoako Ikastolak beraiek aurrera atera ahal izateko, eta bertako ekoizle eta produktuak ezagutzera eman eta laguntzeko. Informazio gehiago eta otarreak erosteko aukera (azaroaren 24ra arte) www.ikaskoli.eus webgunean topatuko duzue. Hala nahi izanez gero, saskiak Ikastolaren Añabitarteko bulegoan jasotzeko aukera dago (eskaera egitean adierazi behar da hori). Saskiak abenduaren erdialdean iristea aurreikusten da.


ETAPA ARTEKOAK


Blaitu – Euskaraz Bizi | Ikasturteko lehen Tanta hemen da

Astelehenetik aurrera ikusgai izango duzue Blaitu Klubeko 2. denboraldiko lehen Tanta. Ikasturte honetan Tanten atalak berrikuntzak izan ditu eta ikasleek (DBHkoek egiten dituzte Tantak) haien gustuko euskarazko liburu, film, aplikazio eta bestelakoak gomendatuko dizkigute. Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

LH6 | Sexu heziketa, gorputz anitz jantziz eta hitz hurbil biluziz

LH 6. mailako ikasleek Ageda Blasco Egia hezitzaileak gidatutako sexu-hezkuntzako tailerrak egin dituzte urrian, bi orduko hiruna saio ikasgela bakoitzak. Tailer horietan funtsezko eta oinarrizko gaiak landu dituzte. Ikasleekin egindako saioez gain, Blascok LH6ko guraso eta irakasleekin ere egin ditu saioak. Irakurri gehiago langile atarian (albisteen atalean).

Batxilergoa | Sari bereziak 2023-24

Ikasturte amaierero bezala, iaz ere banatu ziren batxilergoko sari bereziak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ofizial egin du sarituen zerrenda eta tartean dira Oiartzoko hiru ikasle (bat Haurtzarokoa eta bi Oreretakoak): Manex Irigoien, Maider Otegi eta Jon Cecilia. 16 ikasle izan dira sarituak eta horietatik hiru dira Oiartzokoak, bada zerbait! Zorionak, dudarik gabe, ikasleei; eta horretan zuen aletxoa jarri duzuen irakasle guztiei!


BESTELAKOAK


Elkartasun Kutxa 2025: 736.000€ beharrik handiena duten proiektu eta Ikastolentzako

Elkartasun Kutxa Ikastolok beharrik handiena duten proiektuak eta Ikastolak laguntzeko dugun ekimena da. Euskal Herriko 114 Ikastolok egiten dugu urtero ekarpena Kutxara hori aurrera atera ahal izateko. Maiz Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Ikastolak izaten dira laguntza jasotzen dutenak.

Atzo, azaroaren 14an, egin zen aurtengo Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia Gasteizen, Armentia Ikastolan, eta 2025ean lau Ikastolaren eta Seaskaren Kanboko egoitzaren artean 736.000€ banatzea erabaki zuen. Euskal Herriko Ikastolok Elkartasun Kutxa sortu genuenetik, 1992tik, hogei milioitik gora banatu dira.

Hainbat artikulu interesgarri

“Biharko Euskal Herria eraikitzen” (Paul Bilbao, Armentia Ikastolako zuzendaria | Berria)