HIZKUNTZAK

HH Asteko Oharrak (24.01.12)


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean) entzute enpatikoari buruzko tailer baten, adimen artifizialaren inguruko beste baten, eta beste hainbat ikastaro berriren gaineko informazioa topatuko duzue; gehitu berri ditugu xehetasunak.

Matrikulazioa 2024-25: testuinguruaren azterketa eta kanpainaren nondik norakoak

Urtero, matrikulazio-garaia heldu aurretik egin ohi dugun azterketa (herriko jaiotza kopuruari eta haien jatorriari buruzkoa) hemen duzue ikusgai. Aurtengo kanpainaren nondik norakoak ere txosten horretan bertan topatuko dituzue.

INFORMAZIOA ZABALTZEKO LAGUNTZA-ESKAERA

Zuen inguruan interesa izan dezakeen edonori Ikastolari lotutako informazio hau helarazten laguntzea eskertuko genizueke.

  • 2024-25 ikasturterako matrikulazio-garaia: otsailak 7-23
  • Ate irekiak (HH): urtarrilaren 30ean (euskaraz) eta otsailaren 1ean (gaztelaniaz), 17:30ean Esmalterian
  • Talde txikitako bisitak (HH) eta bakarkako hitzorduak (HH, LH eta DBH): oreretaikastola.eus/ezagutu-gaitzazu
  • Informazio gehiagorako: 943 52 03 97 edo matrikulazioa@oreretaikastola.eus

“Piztu Itxaropena” kanpaina: Saharako errefuxiatuen aldeko janari eta baliabide bilketa

Urtero legez, Ikastolak aurten ere parte hartuko du “Piztu Itxaropena” kanpainan, Saharako errefuxiatuentzako janari eta baliabide bilketan.

Bilduko direnak ondorengoak dira: hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak. Urtarrilaren 17ra arteko epea dago gauzak ekartzeko.

Familiak bezalaxe, zuek ere gonbidatu nahi zaituztegu ekimenean parte hartzera.

V. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa: saritutako lanak irakurgai

Urriaren 31tik abenduaren 1era egon zen martxan Gau Beltza eta Euskararen Eguna lotzeko asmoz Ikastolak urtero antolatzen duen beldurrezko (mikro)ipuin ikus-entzunezkoen lehiaketa. Abenduaren 21ean banatu ziren sariak irabazleen artean, urtero bezala. Hala nahi izanez gero, langile atarian (gainaldeko nabarmenen atalean) dituzue irakurgai eta ikusgai saritutako lanak. Gozatu!


ETAPA ARTEKOAK


[DBH – Komunikazio tailerra] Ari(H)itzak aldizkariaren ikasturte honetako lehen alea kalean da

DBHko Komunikazio Tailerra hautazko gaiko ikasleek, besteak beste, Ari(H)itzak aldizkaria argitaratzen dute Ikastolaren eguneroko gaiei lotutako elkarrizketa nahiz erreportajeekin, denbora-pasa eta errezetekin, bidaia-proposamenekin… 2023-24 ikasturteko lehen alea langile atarian (gainaldeko nabarmenen atalean) duzue irakurgai. On egin!

[LH6] “Taupadak”, irakasgai ezberdinetako hariak bihotz bakarrera lotzen

Urteroko hitzordua da LH 6. mailako ikasleentzat Taupadak diziplina arteko proiektua. Euskara, IKT eta Gorputz Hezkuntza arloak lotzen ditu eta zirraraz, bihotza taupaka, prestatu eta bizitzen dute ikasleek. Lehen hiruhilekoaren amaieran heltzen da “egun handia”. Behin ikasgelan sakondu beharrekoak sakonduta, ikasleek gurasoak gonbidatzen dituzte Ikastolara elkarrekin arratsalde polit eta osasuntsu bat pasatzera. Ikasturte honetako zita pasa berritan (abenduaren 15ean izan zen), langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue proiektuaren gaineko xehetasun gehiago.