HIZKUNTZAK

HH Asteko Oharrak (23.11.17)


ETAPA MAILAKOAK


Matrikulazioa

Gogoratu, datorren ikasturtean 2 urteko gelan egon daitezkeen gure geletako ikasleen anai-arreben zerrenda egin behar dugula. Batzuena dagoeneko jaso dut, baten bat bidaltzeko falta bada, lehenbailehen bidali, mesedez.

Azaroak 21

Datorren asteartean, azaroak 21, klaustroa izango dugu ohiko leku eta orduan. Gai zerrenda astelehenean izango duzue ikusgai.

Dementzia bizi

Tolosako Inmakulada Ikastola kolaborazio bat egiten ari da Osakidetzarekin, Dementzia Bizitzen proiektuaren karietara. Adineko pertsonekin saioak egin nahi dituzte eta, horretarako, astean hiru egunetan, Esmalteriako jangela erabiliko dute arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Saio horiek astelehenean hasiko dira eta otsaila amaiera arte luzatuko dira.

Esmalteriako Ostiralak 2023-24

Hurrengo ostiralean, hilak 24, aurtengo Esmalteriako Ostiralei ekingo diegu. Lehen saio hori 0-2 urteko haurrei zuzenduriko haur masaje tailerra izango da, arratsaldeko 17:00etan Esmalterian.


IKASTOLA MAILAKOAK


Hezkuntza Batzordea: azaroko bileraren deskargua

Azaroaren 8an izan genuen Hezkuntza Batzordearen ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena. Pasa den ikasturtearen amaieran esan bezala, gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendara “organoetako aktak” botoia gehitu zen hala nahi denean organoetako bileren deskargu guztiak eskura izateko.

Errrigora: udazkeneko kanpainako saskiak hemen dira!

Datorren astelehenean (azaroak 20) iritsiko dira kutxak Ikastolara. Eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi duzuela esan duzuenek asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.

Eguberri bezperako kalejira: musikarien taldean parte hartzeko gonbita

Ohiturari jarraiki, aurten ere aterako gara herriko kaleetara gabon-kantak abestera Eguberri bezperan. Musikariak (trikitilariak eta txarangilla) izaten ditugu lagun egun horretan eta talde-eragiletik Ikastolako komunitate guztiari (ikasle, ikasle ohi, familia, aitona-amona, langile…) egin nahi diote bertan parte hartzeko gonbita.

Horiek horrela, zuek edota zuen inguruko norbaitek musika-tresna bat jotzen baduzue eta trikitilarien taldean edo txarangillan parte hartu nahi izango bazenute, bete, mesedez, langile atarian topatuko duzuen inprimakia. Azaroaren 27a da horretarako azken eguna.

Joko diren kantuak Agur Zuberoa, Atiarno, Errenteriako diana, Euskaldunak gara, Ikusi Mendizaleak eta Segurako alborada izango dira. Kantu horiek instrumentu ezberdinentzako partiturak dituzte. Izena ematen dutenei hala dagokien partitura helaraziko zaie (inprimakian adierazten duten instrumentuaren partitura, hain justu).

Negulekuak 2023: izena emateko epea zabalik abenduaren 3ra arte

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira aurten.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.


ETAPA ARTEKOAK


HH-LH-DBH | Blaitu Kluba antenan da!

Euskararen erabileraren gaineko kezkatik abiatuta, ikasturte honetan ahalegin berezia egin nahi dugu helburu horri ekiteko. Horretarako, Blaitu Kluba jaio da eta antenan da jada! Langile atarian duzue klubari buruzko informazio xeheagoa (albisteen atalean) eta lehen bideoak ikusteko aukera (gainaldeko nabarmenduetan). Blaitu mingainak eta busti euskaraz!