HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (22.11.25)

 


Ikastola mailakoak


Ikastolen Lan Hitzarmena: behin behineko soldata igoera

2022ko azaroan Ikastolen Elkarteak aldebakarrez 2022rako lansari igoera berria onartu du. Soldatan %1,5eko igoera aplikatuko zaie kategoria guztiei, bai oinarrizko soldatan, baita antzinatasunean ere. 

Jakin badakigu Ordainketa Eskuordetutik, batetik, azaroko nominan igoera aplikatuko dutela eta bestetik, urtarriletik urrira bitarteko atzerapenak ere azarokoarekin batera ordainduko direla.

Horiek esanda, kontuan izan ondorengoak:

  • Nomina Ikastolatik jasotzen baduzu, batetik, azaroko nomina jasoko duzu, eta bestetik, urtarriletik urrira bitarteko atzerapenak nomina bakarrean edo gehiagoan izan duzun kontratu kopuruaren arabera.
  • Nomina Ikastolatik eta soldataren zati bat Ordainketa Eskuordetutik jasotzen baduzu, azaroko nomina eta urteko atzerapenak guztia batera ordainduko zaizkizu. Ordainketa Eskuordetuak dena batera ordaintzen duenez eta Ikastolak, aldiz, nomina eta atzerapenak bereizi egin behar dituenez, baliteke azaroko nomina negatiboa izatea. Hala bada, ez egin itzulketarik; Ikastola bera arduratuko da hurrengo egunetan hala dagokizuenei kargua egiteaz.

Prestakuntza: elkar-zaintza saioak

Elkar-zaintza saioak egingo ditugu Naroa Susperregirekin etapaka/sailka, azaroaren amaieran hasi eta Eguberriko oporrak artean. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak eta izena emateko prozedura.

EAEko Hezkuntza Legea: langile eta familiekin ezohiko bilera abenduaren 15ean

Hezkuntza Legeaz, haren testuinguruaz eta gakoez luze eta zabal aritzeko ezohiko bilera egingo dugu Ikastolako langile zein familiekin datorren abenduaren 15ean, arratsaldez (zehazteke dago ordua) Linon.

Hastapeneko talde eragile bat sortu da bilera prestatu eta dinamizatzeko. Pasa den astean Orion egin zen eskualdeko bileran izan ziren langileek, iazko ikasturtean Endekalogoaren lanketarako saioetan parte hartu zuten kideek, enpresa batzordeko ordezkariek, guraso batzuek eta Artezkaritza nahiz zuzendaritza-taldeko hainbat kidek osatzen dute hastapeneko talde eragile hori. Izan ere, abenduaren 15eko bileran informazioak bezainbeste leku behar dute proposamenek, ekintzek.

Eragileok aferaren parte gara, bakoitza dagokion esparru eta neurrian. Lehendik egin denari, besteak beste, Ikastolon agerraldia (irakurri xehetasunak langile atarian) batu zaio aste honetan. Halaber, Ikastola bakoitzari gure eskualdean eta inguruan eragitea eta kokatzea ere badagokigu. Motibo horregatik, gorago esan bezala, abenduaren 15eko bileran informazioak bezainbeste leku behar dute proposamenek, ekintzek. Eta denonak izango dira ongi etorriak.

Negulekuak antolatuko ditu lehenengoz Ikastolak

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten lehenengoz Negulekuak antolatuko ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izango dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.

Ikastola prentsan


Bestelakoak