HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (22.09.30)

 


Etapa mailakoak


Eguerdiko tailerrak

Gogoratu, datorren urriaren 4an eguerdiko tailerrak hasiko direla.

Esmalteriako lasai gunea

Datorren astean, Esmalteriako 3 urtekoan lasai gunea martxan jarriko dugu.

Frogagiriak

Hemendik aurrera, eskatutako baimenen frogagiriak eskuz eman beharrean, langile ataritik kudeatuko ditugu.

Praktiketako ikasleak

Urrian praktiketako 3 ikasle izango ditugu gure artean, bat Haur Eskolan eta beste biak bi urteko geletan.

 


Ikastola mailakoak


Urriak 3: Kilometroak 2023ren lehen eguna

Aste honetan Ikastolako lehendakariaren mezua jaso dugu igandean Ibarran ospatuko den Kilometroak jaian parte hartzeko gonbidapen bereziarekin. Jaia bizitzera, barrutik begiratzen hastera eta gure bidearen lehen egun gisa hartzera gonbidatu gaitu.

Horri jarraiki, gogoratu astelehenean (urriaren 3an) ikasleekin Kilometroak gaia lantzekotan geratu ginela, etapa bakoitzak bere modura eta haurren adinera egokituta.

Iraileko Artezkaritza Kontseilua: deskargua

Hemen duzue Artezkaritza Kontseiluaren ikasturteko lehen bileraren laburpena.

Urriak 12: ongietorri festa

Datorren urriaren 12an, arratsaldez, ikasturteari ongietorria egiteko festa ospatuko dugu. 2019an egin genuen lehenengoz, eta pandemia tarteko, aurten ospatuko dugu bigarrenez. Datorren astean emango dizkizuegu jaiari buruzko xehetasun gehiago.

Ikastola prentsan

Berrikuntza eta erronkaz beteta hasi dute ikasturtea Orereta Ikastolak eta Oiartzok