Hezkuntza Batzordearen 2025-2026 ikasturteko lehen bileran landu diren gai nagusiak ondorengoak dira.
ONKI – KiVa
Batetik (KiVa) besterako (ONKI) pausoa eman dela azaldu da. Aurten DBHko etapan inplementatuko da ONKI programa; LHn, datorren ikasturtean.
ONKI Ikastolen Elkarteak berriki sortutako programa da, eta tutoretza marko berrian oinarritzen da. Bere helburua ikasleen ongizatea, elkarbizitza osasuntsua eta hezkidetza sustatzea da, ikas-irakas komunitate osoa inplikatuz. Programak ikasleen garapen pertsonala, soziala eta emozionala indartzea du ardatz, eta bizikidetza positiboa eraikitzeko tresna praktikoak eskaintzen ditu. Bullying-ari aurre egin eta berdinen arteko harreman sanoak bultzatzeko baliabideak ere eskaintzen ditu.
2025-26 berrikuntza plana
2025-26 ikasturteari dagokion ekintza-plana aurkeztu da. Helburu eta ekintza nagusien artean irakasleek urtarriletik ekainera bitarte egingo duten IHMO (Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra) formazioa aipatu da.
Ikastolaren pertsona-ereduaren gaineko hausnarketa
Gaia lantzeko, IHMO (Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra) formazioa ere aitzakiatzat hartuta, dinamika bat egin da. Bileran zeudenei galdera hauxe luzatu zaie: Zer ikusten duzue garrantzitsu zuen seme-alaben hezkuntzan?
Lehenik banaka eta ondoren taldeka hainbat alderdi jaso dira. Hezkuntza Batzordearen hurrengo bileran jasotakoaren itzultzea egitea aurreikusten da.
Galde-eskeak
DBHko ikasleek hobekuntza proposamenak egin dituzte; gurasoek, gabon-kanten gaineko ekarpen bat. Guztiak aztertuko dira eta, hala badagokie, beren bidea egingo dute.