HIZKUNTZAK

Hezkuntza Batzordea: 1. buletina (24.11.13)

Hezkuntza Batzordearen 2024-2025 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.

Hezkuntza Batzordearen 2024-25 ikasturteko osaera eta egutegia

Hezkuntza Batzordearen 2024-25 ikasturteko osaera eta bileren egutegia landu eta onartu dira.

Hezkuntza Batzordearen eginkizunez

Hezkuntza Batzordearen eginkizunak zein diren azaldu da.

  • Zuzendaritza Taldeak urtero egingo duen programazio orokorra ezagutzea eta proposamenak egitea.
  • Ikastolako lerro pedagogikoaren aplikazioan parte hartzea, eta proiektu nagusienak, eskola-jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola-zerbitzuak gainbegiratzea eta beharrezkoa denean proposamenak egitea.
  • Artezkaritza Kontseiluak hala proposatuta, Ikastolaren barne-araudia onestea.
  • Diziplina-gatazken ebazpenaren berri izatea eta gatazka horiek indarrean dagoen araudiaren barruan bideratzeaz arduratzea. Zuzendariak hartutako diziplina-neurriek Ikastolako elkarbizitza larriki kaltetzen duten ikasleen jarrerekin zerikusia badute, Hezkuntza Kontseiluak, gurasoek edo tutoreek eskatuta, hartutako erabakia berrikusi eta, hala badagokio, bidezkoak diren neurriak proposatu ahal izango ditu.
  • Ikastolako elkarbizitza, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta gatazken konponbide baketsua –bizitza pertsonalaren, familiakoaren eta sozialaren eremu guztietan– bultzatzeko neurriak eta ekimenak proposatzea.
  • Artezkaritza Kontseiluak delegatzen dizkion eginkizunak betetzea.

2024-25 ikasturtean lantzeko gai-proposamenak

Ikasturte honetan zehar foro honetan landu nahi diren gaien inguruko proposamenak ekartzeko eskatu da.

Ikas-etapakako urteko berrikuntza-planaren aurkezpena

Ikas-etapa bakoitzak bere urteko berrikuntza-planaren azpimarra nagusiak azaldu ditu.

Ikastolaren ekimenak: familien parte-hartze taula

Parte-hartze taula berritzen ari da ikas-etapa bakoitzeko zuzendaritza-taldea. Hezkuntza Batzordearen hurrengo bilerara proposamenak ekarriko dituzte eta bertan eztabaidatuko dira.

Ikasgelako guraso ordezkarien hautaketa-prozedura: aldaketa-proposamenak

Ikasgeletako guraso ordezkarien hautaketa-prozeduran aldaketa batzuk egitea proposatu dute zuzendaritza-taldeko kideek. Guraso Batzordeen bileretan landuko da gaia eta Hezkuntza Batzordearen hurrengo bilkuran hartuko dira erabakiak.

Bestelakoak: ongizate proiektua

Adimen emozionalaz Ikastolan etapaz etapa eta mailaz maila egiten denaren argazkia osatzen ari da lantalde hau. Besteak beste, Emantik proiektuan daude LH4tik DBH2ra arteko ikasleak. Hala dagokionean, lantalde honek egindako lanaren aurkezpena egingo du Hezkuntza Batzordean.