Hezkuntza Batzordearen 2021-2022 ikasturteko lehenengo bileran ondorengo gaiak landu dira.
Bileran, Hezkuntza komunitateko ordezkariek ikasturte hasierako nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten.
Bestalde, Ikastolako zuzendaritzak aurtengo hezkuntza arloko lan-ildo nagusiak azaldu zituzten. Ildo horiek hurrengoak dira:
- Ebaluazio-markoa garatzen jarraitzea.
- Ikastolako berrikuntza egiturak sendotzea eta egonkortzea.
- Hezkuntza Proiektuan familien partehartze indartzea
- Ikastola inklusiboa garatzeko bide-orria 2022-2025 diseinatzea.
- Aisia markoa osatzea, hezkuntza proiektuaren barruan egiten duen ekarpena kokatuz.
- Baso eskola proiektua sendotzea, hezkuntza proiektuaren barruan egiten duen ekarpena kokatuz.
- Hizkuntz Proiektuaren berrikuntza eta berrindartzea.