HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea LH: 6. buletina (2021.03.17)

LHko Guraso Batzordearen 2020-2021 ikasturteko seigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Teknologia berriak eta sare sozialak: ikasle zein familientzako formazioa

Guraso Batzordearen azken bileran adierazi zen Ikastolak, beharra ikusita, teknologia berrien eta sare sozialen gaineko formazio-saioak antolatuko zituela langile, ikasle zein familientzako. Gurasoek oso begi onez jaso zuten asmoa.

Zehaztu da formazio saioen egutegia. Familientzako saioak maiatzaren 5ean (euskaraz) eta 6an (gaztelaniaz) izango dira Linoko jolastokian, 18:00etan.

Ikastolako Ikasle Eredua: gurasoen parte-hartzea definizio prozesuan

Ikastolako Ikasle Ereduaren gainean hausnartzeko familiekin egingo den saioa apirilaren 19an izango da (Linon, 18:00etan). Deialdia guraso guztiek jasoko dute Alexiaz.

LHko antolaketa pedagogiko berria

Ikastola burutzen ari den hausnarketa pedagogikoari jarraiki, datorren ikasturtetik aurrera bi etapa egongo dira LHn:

  • Hazten etapa (LH1, LH2 eta LH3)
  • Heltzen etapa (LH4, LH5 eta LH6)

Hazten etaparen amaieran ikastaldeak berrantolatzeko aukera egongo da, baita ikasleren batek ikasturtea errepikatzeko beharra ote duen aztertzekoa ere.

Hazten zikloan, HHn lantzen den metodologiari jarraipena emango zaio. Heltzen-en, berriz, EKI metodologian murgilduko dira ikasleak.

Etaparen antolaketa berriaz gain, zuzendaritza orain arte DBH hasieran erosi izan den Chromebook ordenagailua LH 6. mailan erosteko aukera aztertzen ari da.

Ikastolako tarifa eta beka sistemaren gaineko hausnarketa

Ikastolako Bideragarritasun Batzordeak kuoten eta tarifen inguruan egin duen azterketa sakonaren berri eman da. Hurrengo Batzar Nagusian gai horren gaineko proposamena aurkeztuko da, bazkideek oniritzia eman diezaioten. Gaia guraso guztiei behar den bezala azaltzeko bilera informatiboa egingo da apirilean, Merkatuzarren. Gurasoek desadostasunak azaldu dituzte proposatutako neurri batzuekin eta apirileko bileran ahots guztiek tokia izatea bermatuko da.

Gurasoen ekarpenak

BASO-ESKOLA

Baso-eskolan ibiltzen diren ikasleek akainak izatea ohikoa omen dela diote guraso batzuek. Horiek horrela, kasu horretan nola jokatu behar den azaltzen duen bideo edo informazio-orri bat eskertuko luketela diote.


Guraso Batzordea LH: 6. buletina (pdf-a)