LHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira:
Guraso Batzordearen osaera eta 2024-25 ikasturteko egutegia
Ikasturte hasiera izanik, Guraso Batzordeko kideen aurkezpena egin eta ikasturteko egutegia adostu da. LHko Guraso Batzordeko bilerak hilabeteko bigarren astelehenean egingo dira.
Jarraipen Batzordeko (ikas-etapako guraso eta zuzendaritza-taldeko ordezkariek osatzen duten organoa) eta Hezkuntza Batzordeko (Artezkaritza Kontseiluko ordezkariek, zuzendaritzak, zerbitzuetako ordezkariek, irakasleek, ikasleek eta gurasoek osatzen dute, Ikastolako zuzendari pedagogikoa buru) HHko partaideak zein izango diren definitu da.
Jangela: galera ekonomikoak arintzeko aukeren azterketa
Ikastolako jangelak galerak ditu eta Guraso Batzordeetan ere gaia lantzeko eskatu dute zuzendaritza-taldeak eta zerbitzu-arduradunak, galerak arindu eta jangela bideragarria izateko helburuz. Gaiaz hitz egin da bileran.
Haur eta nerabeen mugikorra izateko eta erabiltzeko adina: talde eragile bat Ikastolan
2023-24 ikasturtearen amaieran LHko guraso talde eragile bat sortu zen seme-alaben mugikorra izateko adinaz eta erabilera egokiaz hausnartu eta ekintzak proposatzeko. Iazko ikasturtearen amaieran bertan sentsibilizazio-saio bat egin zen eta aurten, azaroan, bi saioko formazio saio bat antolatu da.
Eskuko telefono eta erloju adimendunen erabilera: Orereta Ikastolako araudia
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxeei eskuko telefono eta erloju adimendunen erabilera arautzeko araudia izatea eskatu zien pasa den ikasturtearen amaieran. Orereta Ikastolak landu du berea (Guraso Batzordeetan landu eta Hezkuntza Batzordean onartua, ikus hemen), Inikaz eman zen bere berri 2024-25 ikasturtearen hasieran. LHri dagokionez, ezin dira Ikastolara eraman eskuko telefono eta erloju adimendunak.
Ikasgeletako ratioak
Bereziki LH4ko ratioek kezkatzen dituzte familiak. Jarraipen Batzordera eramango da gaia.