HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko zazpigarren bileran ondorengo gaiak landu dira:
AURREKO BILERAREN AKTAREN ONARPENA
Arazorik gabe onartu da.
BATZORDE EZBERDINETAKO INFORMAZIOA
– Artezkaritza:
- Udalekuak: aurtengo udalekuetako eskaintzaren eta izandako kudeaketaren inguruan, Zuzendaritzak Guraso batzordeetara idatzi bat bidali du bere kexa adieraziz. Bertan, erabilitako metodologia desegokiagatik eta guraso batzuk ikastolako zerbitzu antolakuntzakoei zuzentzeko erabilitako exigentzia modu desegokiaz hitz egin da.
Guraso batzordean honi buruz hitz egin da, eta gauzak hobetze aldera ondorio gisa hau atera da:
– Ikastolako zerbitzu honetako antolakuntzakoei, eta gai honek familietan daukan garrantzia baloratuz, hurrengo urteetarako udalekuetako egutegi eta zerbitzuak lehenago informatzearen eskaera. Aurten gertatutakoaren arrazoietako bat hori dela ondorioztatu da.
– Gurasoei nolabait informatu beharko zaie eskaerak eta kexak bideratzeko Guraso batzordeak daudela. Eta bide batez gogoratu denei ere bertan parte hartzeko aukera daukala nahi duen orok.
- Bihar prozesua aurrera doala informatu da.
- Eskolaz kanpokoei buruzko kexen jakitun direla esan da eta egiten ari den Prozesu estrategiko berrian kontutan hartuta dagoela.
- Azaroak 4an Kilometroetako ekitaldi nagusia izango da.
– Hezkuntza batzordea:
- Egutegia: Hezkuntza batzordean adostu zen hurrengo ikasturteko egutegi-proposamena bidali zen Guraso batzordeetara. Batzorde pedagogikoak goizeko jardunaren beharra justifikatu zuen, nahiz-eta Guraso batzordeak ez zuen bat egin proposamenarekin. Hori horrela, Hezkuntza Batzordera beste proposamen bat eraman zen Guraso Batzordearen izenean.
Honen inguruan ondorioztatu da ere hain aldaketa nabarmen bat proposatu behar bada ez dadila betiko metodologia erabili, hau da, aldaketa garrantzitsuak badira beste moduak erabiltzea.
IKASTOLA EGUNEKO BALORAZIOA
- Baloarazio ona izan da, baina gurasoen parte hartzea eskasa. Denok horrelako egunetaz disfrutatu ahal izateko parte hartze handiagoa behar dela ondorioztatu da.
UDAL GURASO-SARETZE SAIOA
Herriko eskola eta ikastola desberdinetako guraso-saretze prozesu bat martxan dago, eta bertan zer egin, zertarako eta moduko galdeketa bat bete da. Guraso-saretze prozesu horrek aurrera jarraitzen badu, bileretara joateko ikastolako guraso pare baten parte hartzea beharko da.
Bertan egotearen garrantzia azaldu da bileran, batez ere denok egiten ditugun gauzen informazioa saretuz herrirako onura egongo delako.
Azken bileran Ekitateari buruz hitz egin zela esan da.
GURASO BATZORDEAREN ANTOLAKUNTZEN LEKUKO ALDAKETA
Guraso batzordeko antolakuntzan dabiltzan bi pertsona hurrengo urtean LH-ra joango dira. Ondorioz beste bi pertsona sartuko dira.
Orduan, oraingoz, eta kurtso hasieran egiten diren guraso bileren ondoren beste norbait aurkezteko aukerarekin, HHko Guraso batzordeko antolakuntzan izango direnak Unai Narbarte, Ane Igartzabal, Ane Briñas eta Asier Oiartzabal dira.
ESKERRIK ASKO benetan zuen dedikazio, denbora, egiteko modu eta izateko eragatik, guraso batzordea utziko duzuen Garazi Urdanpileta eta Nerea Olaso-ri.
GALDE ESKEAK
- Irteerak daudenean prezioak aurretik informatzea eskatu da.
- Baserria erabiltzeko txartelaren fidantzaren prezioaren zergatiaz galdetu da.
AZALPENAK: Beste arrazoi batzuen barruan prezio ez dela txartelaren baloreagatik eta fidantzaren prezioaren zenbatekoa txartela edukitzeak daukan arduraren garrantzia emateko dela esan da.
- Kurtso bukaera honetan argazkien edukitzeko eta hauen kudeaketarako erabiltzaile eta pasahitz batekin egingo da, eta email hau noiz jasoko degun galdetu da.
Bileran proposatu da ea email horretan ere gehitu daitekeen behin argazkiak jeitsi eta hauen erabilpen egokiaren inguruko ohartxo bat egitea gurasoei.