HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 4. buletina (2021.01.25)

HHko Guraso Batzordearen 2020-2021 ikasturteko laugarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Jarraipen Batzordea: deskargua

Urtarrileko Jarraipen Batzordean (etapako zuzendaritzako ordezkariek eta hainbat guraso ordezkarik osatzen duten taldea) ondorengoak landu ziren:

  • Abenduko Guraso Batzordean San Tomas jaiaren inguruan ateratakoak. Haurrak baserritar jantzirik gabe joan ziren Ikastolara. Guraso ordezkari batzuk ez ziren ados erabaki horrekin. Hurrengoetarako (Agate Deunaren bezpera, Inauteriak…) erabakiak gurasoekin partekatzea eskatu zen.
  • COVID-19ak eragindako etxealdien balorazioa egitean, gurasoen partetik, besteak beste, web-orrialdeko proposamenak, bideoak… baino garrantzitsuagotzat jotzen da haurrek irakaslearekin harremana izatea.

Kuku proiektua

Ikastolen Elkarteak adimen emozionala lantzeko Kuku programa sortu zuen. Orereta Ikastolan ez da hori inplementatzeko beharrik ikusten: jadanik erabiltzen diren programa eta materialak direnak izanik, Kuku programak ekarpen txikia egingo luke.

Baso-eskola

FAMILIEK GUNEA EZAGUTZEKO BISITAK

160 familiatik gorak eman du izena eta COVID-19agatik ez da nahi bezala bideratu ahal izan kontua. Jarritako hitzorduak momentuz bertan behera geratu badira ere, antolaketa berraztertu eta udaberri aldera-edo bisitak egitea da asmoa.

GURASOEN PARTE-HARTZEA SAIOETAN

Orain arte, Kutxa Ekoguneako teknikariek lagunduta joan dira ikasleak eta irakasleak baso-eskolara. Aholkularitza-zerbitzu hori bukatuta, Ikastolatik baso-eskolako saioetan gurasoak parte hartzen hastea proposatu da. Garrantzitsua da norberaren haurrena ez den talderen batekin joatea. Izan ere, umeen autonomia eta askatasuna lantzea da baso-eskolako helburu nagusietako bat, eta aita/ama han egoteak hori mugatu dezake.

Gurasoei deialdi/gonbidapen irekia egitea erabaki da.

Ikasleen Irteera Profila: gurasoekin egingo den lanketa

Lanketari ekingo zaio. Zerotik abiatu ordez, irakasleek egindako gogoeta hartu da abiapuntutzat. Lanketa beste etapetako gurasoekin egiteko aukera ere zabalik utzi da. Deialdi irekia egingo da. Hiruzpalau saiotan egingo da, maiatza bitartean. Ikastolak zaintza-zerbitzua eskaintzea lagungarria izango litzatekeela aipatu da.

Guraso Batzordea: ordezkari nagusiaren erreleboa

HHko Guraso Batzordeko ordezkari nagusiak ardurak utziko ditu otsailetik aurrera. Haren ordezkapenerako, bizpahiru gurasoko taldea bildu daiteke, ardurak banatuz.

Jangela eta hamaiketakoa: hainbat proposamen

Bazkalostean, Ikastolan hortzak garbitzeko aukera orokortzea proposatu da. Horrez gain, elikadura osasungarriaren mesedetan, gogoeta egitea proposatu da: gailetarik gabeko hamaiketakoak, bazkarian azukrerik gabek jogurtak ere eskaintzea…

Familiei Guraso Batzordeko bileren berri emateko bideak

Guraso Batzordeetan hitz egindakoaren berri Ikastolako familiei helarazteko bide zuzenagoak erabiltzea proposatu da: whatsapp-a, helbide elektronikoa…


Guraso Batzordea HH: 4. buletina (pdf-a)