HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 4. buletina (2021.12.13)

HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko laugarren bileran ondorengo gaiak landu dira

BERTARATUTAKOAK:

Asier Oiartzabal HH4

Unai Narbarte HH5

Garazi Urdanpileta HH5

Haizea Iriarte HH3

Idoia Uharte HH3

Maite Romay HH3

Amaia Otxoa HH5

Maider Ubarretxena HH5

Lorena Mosquera HH5

Lurdes Jaca HH5

Amaia Pollo HH2

Laura Valeros HH2

Ane Igartzabal HH4

Josune Solores HH2

Nerea Eskisabel HH2

Nerea Goldacarean HH2

Nerea Lasa HH2

AURREKO BILERAREN AKTAREN ONARPENA

Arazorik gabe onartu da.

BATZORDE EZBERDINETAKO INFORMAZIOA

Jarraipen batzordea: 

HH2ko familiek umeei janaria purean asko ematen zaien kezkaren inguruan, kurtso hasIerako bileran bakoitzak bere semeari nola nahiago duen galdetuko zaiela erabaki da. Jangela formulario bat egiteko gomendatuko da zuzendaritzari.

Hezkuntza batzordea:

DBHko Guraso Batzordeko partaide den Mertxek azalpena eman du ordutegi jarraiari edo betikoari egingo den galdeketari buruz.

Artezkaritza:

Covid egoerak sortuak uste zutena bainon galera gutxiago egongo direla aurreratu dute.

GABONAK

  • Abenduak 3:
    •  H4-H5 karaokea.
    •  HH kurtso guztietan esku lan desberdinak egindo dira.
    •  Argitxo Linora joango da.
  • San Tomas:
    • Umeak baserritarrez jantzita joan daitezke.
    • Herritik buelta emango dute azoka balego.
    • Kalejira gelaka.
    • Gurasoei laguntza eskatzeko asmoa dago.
  • Mari Domingi:
    • Baserrira joango dira Mari Domingi bisitatzera.
    • Elkarlana egiten ari da Lau Haizetakoekin Olentzero eta Mari Domingi elkarrekin zerbait egiteko.
    • Abenduak 18-19 familiak baserrira bisitatzeko aukera edukiko dute.

Gurasoei baserriko bisiten antolaketan  parte hartzeko eskaria egingo da.

Herriko haurreskoletara zabalduko da aukera aurrematrikula kanpaina bezala.

GALDE ESKEAK

HH5eko familitako batzuk baso eskola dagoenean eta eguraldi alerta horia dagoenean egiten den kudeaketa hobetzea eskatu dute. Ea nahiz eta asteburua edo festa izan aurreko egunean ezin den email bat bidali umeak joango diren ala ez konfirmatzeko.