HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 2. buletina (2020.11.02)

HHko Guraso Batzordearen 2020-2021 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Guraso Batzordearen aurreko bileran azaldutako hainbat kezka/zalantzari erantzuna

  • HH5eko haurrek ez dute musukorik erabili beharko Ikastolan sei urte betetzen joan ahala.
  • Linoko jangelako txostenak Alexiaz jasoko dira: egunerokoak eta hilean behineko txosten orokorragoa.
  • Esmalteriako sarrera-irteeretako pilaketak. Zuzendaritza-taldetik pilaketak hiruzpalau minutukoak direla berretsi da eta, beraz, ez da sistema aldatuko.
  • HH2ko haurrek bazkalostean telebista ikusten dutenaren harira, zuzendaritza-taldeak begiratuko du zein momentutan izaten den eta ea ekidin daitekeen.

COVID-19: egoeraren errepasoa

HH2ko haur guztiak eta HH5eko bizikidetza-talde bat egon dira etxealdian. Ikastolaren kudeaketa eta irakasleen erantzuna egokiak izan dela iritzi da.

Egoera dena izanik, HH2 eta HH3ko bizikidetza-taldeak bina gelatakoak izatea erabaki da. Horrek Ikastolarako sarrera-irteerak musukoa jantzita egin beharra dakar. Orain arte maila guztiak bizikidetza-talde bakarra (HH2n bat eta HH3n beste bat) osatu du.

HH2 eta HH4ko guraso-bilera orokorrak ezin izan dira egin. Ahal bezain azkarren egiteko eskatuko zaio Ikastolari.

Ikasturte hasierako guraso-bilera orokorrak bi azpitaldetan egin dira. Guraso Batzordeak, ahal den neurrian, talde osoa elkarrekin egotea eskatuko dio Ikastolari.

Esmalterian aireztatze-sistema berezia jarri zuten berritu zenean. Leihoak itxita egonda ere aireztatzea egokia izatea bermatzen du sistema horrek. Hala ere, gauden egoeran egonik, leihoak irekitzea eskatuko da.

Linoko obra

2021eko martxoan ekin beharko litzaieke Lino berritzeko lanei. Momentu egokia den galdetuko zaie gurasoei eta irakasleei, eta bideragarria den aztertuko du Ikastolako zuzendaritzak.


Guraso Batzordea: 2. buletina (pdf-a)