HHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira:
Batzorde eta organo ezberdinetako aipatzekoen deskargua
HEZKUNTZA BATZORDEA
Hezkuntza Batzordeak azaroan egin du ikasturteko lehen bilera eta bertan hitz egindakoak aipatu dira HHko Guraso Batzordearen bileran. HHri dagokionez azpimarratzekoak:
- HHko berrikuntza plana: buletinen gaian sakontzen ari da klaustroa.
- Ikastola guztiko guraso ordezkarien hautaketa-prozeduran aldaketak proposatu ditu Ikastolako zuzendaritza-taldeak. Guraso batzordeetan gaia landu eta Hezkuntza Batzordearen hurrengo bileran hartuko dira erabakiak.
- KiVa: Ikastolen Elkarteak gaia garatzen jarraitu nahi du.
HHKO JARRAIPEN BATZORDEA
HHko Jarraipen Batzordearen bilera izan da azaroan eta bertan hitz egindakoak aipatu dira HHko Guraso Batzordearen bileran. HHri dagokionez azpimarratzekoak:
- Gabon-kanta laikoak: Hezkuntza Batzordeak gaia lantzeko batzorde bat sortzeko beharra ikusten du. Ikastolak ez du gaiaren lanketa bere gain bakarrik hartuko. Gaia nola landu daitekeenaz hitz egin da HHko Guraso Batzordearen bileran (batzordean parte hartu beharko luketen familien profila, erabakia Ikastola bakoitzak hartu behar duen ala Ikastolen Elkarteak…)
- Lino Berria: auzolanerako deia egingo da abenduan materiala Ikastolaren biltegitik eta Orereta Ttikitik Linora eramateko. Orereta Ttiki hustutzeko deialdia Gabonetako oporretan egitea aurreikusten da (bestea, biltegia hustutzekoa, oporren aurretik).
- Eguberriko oporrak hartu aurreko azken eskola-eguna: boluntarioak eskatuko dira hainbat lanetarako.
- HH3ko siesta: haur bakoitzaren prozesua ikusi eta baloratzen da familiei ezer azaldu aurretik.
HH2ko haurren aulkiak: leku falta
Ikastolaren barruan ez dago lekurik. Kanpoan uzteko aukera aztertuko da.
Baso-eskola: alerta egunak
Alerta emanda egon arren, herrian zehar beste aukerak ere badaudenez, ez da abisurik bidaltzen; goizean bertan erabakitzen da zer egin.