HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea DBH: 6. buletina (2021.03.01)

DBHko Guraso Batzordearen 2020-2021 ikasturteko seigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Errigora

Errigoraren udaberriko kanpainan Ikastola banaketa-puntu izango da. Ikastolaren bidez egiten diren eskaerak banatzeko laguntza eskatu da. Garaia iristean laguntzeko prest azaldu dira gurasoak.

Ikastola-kooperatiba: Ohiko Batzar Nagusia

2021eko Orereta Ikastola Koop. E.-ko Ohiko Batzar Nagusia apirilaren 14an izango da Merkatuzarren.

Teknologia berriak eta sare sozialak: ikasle zein familientzako formazioa

Ikastolak, beharra ikusita, teknologia berrien eta sare sozialen gaineko formazio-saioak antolatuko ditu langile, ikasle zein familientzako. DBHko gurasoentzako saioak martxoaren 22tik 26rako astean izango dira, eguna zehazteke dago.

Ebaluazioetako erreklamazio-egunak

Ebaluazioen ondorengo erreklamazio-egunetako ordutegia zabaltzeko eskatu da, egungoak bat egiten duelako guraso askoren lan-ordutegiarekin. Horri lotuta, azterketak etxera zergatik ezin diren eraman galdetu da. Azterketen kopiak ematen dira. Kontu hauek DBHko zuzendaritza-taldearekin landuko dira.

Ikasleen ingeleseko maila

Ikasleen ingeleseko mailarekin kezkatuta daude guraso batzuk. Bereziki, DBH 3. mailan gizarte zientziak ikasgaia ingelesez ematen dutenean zailtasun ugarirekin topatzen direnaren sentsazioa dago.

LH 6. mailan egiten ziren murgiltze-saioak ez direla egiten eta hizkuntza horretan trebetasuna hartzeko baliagarriak zirela aipatzen da. DBHko azken ebaluaketa bukatzean horiek egiteko aukerarik egon daitekeen galdetzen da.


Guraso Batzordea DBH: 6. buletina (pdf-a)