HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea DBH: 4. buletina (25.05.15)

DBHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko laugarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

Ikasturte amaierako guraso-bilera orokorrak

Ondo joan dira. Aipatu da DBHko zuzendaritza-taldeari helarazi zaiola txango eta bidaien abiapuntua Añabitarte izateko gurasoen nahia.

Hezkuntza Batzordea: apirileko bileraren deskargua

2025eko apirilaren 2an egin zen Hezkuntza Batzordearen bilera eta bertan landutako gaien deskargua egin da (hemen ikusgai 2025eko apirilaren 2ko Hezkuntza Batzordearen buletina).

Kuota-igoeraz

Ikastolek, sare publikoan daudenek ez bezala, irakasle ez diren langileak beren kontura ordaindu behar dituzte (baita ekiparazioa ere, patronalarekin orain arte adostutakoa). Garraioa ere bai. KPIa ere igo egin da (azken urteetan kuotak ez dira igo proportzio berean). Otorduak prestatzeko produktuak prezioz asko igo dira, etab.

Otsaileko Urteko Ohiko Batzar Nagusian esan zen bezala, horrek guztiak gastuak eragiten ditu, eta, finantziazio iturriak handitu ezean, kuotak igo gabe, ezin dira ordaindu. Aste honetan, igoera horri buruzko xehetasunak eman dira Inikaz (25-26 ikasturteko zerbitzuen kontratazioari buruzko informazioa helarazi denean). Dena den, arrazoiak zehazki jakin nahi dituenarentzako informazio-saioren bat egoteko aukera aztertuko da.

DBHri dagokionez, batez ere garraioan du eragina (jangelan inor gutxi geratzen baita).

DBH4ko ikastute amaierako bidaia

Klaudio Landak aurkezten duen “11 entzuteko” programara (ETB1) ikusle gisa joateko aukera. Beraiekin joateko guraso bat edo bi behar dira.

  • 25 ikasle, 3 talde. Talde bakoitzeko heldu bat (guraso bat)
  • Maiatzak 27, ekainak 3 eta ekainak 10 (astearteak dira)
  • Talde bakoitzeko 150 euro ematen dituzte