HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea DBH: 3. buletina (25.03.13)

DBHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko hirugarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

DBH4ko ikasbidaia

Egoitza eta garraioa lotuta dago. Egoitza zentroan dago. Orain egitaraua osatzen joango dira ikasle eta irakasleak elkarrekin.

Jarraipen Batzordea: urtarrileko bileraren deskargua

2025eko urtarrilaren 21ean egin zen DBHko Jarraipen Batzordearen bilera eta bertan landutako gaien deskargua egin da Guraso Batzordean (hemen ikusgai 2025eko urtarrilaren 21eko Jarraipen Batzordearen buletina).

Guraso Batzordearen urtarrilaren 16ko bileran DBH1eko Gabonetako Lagun Ezkutuaren gaia Jarraipen Batzordera eramatea erabaki zen. Gai horren harira, ondorengoa adierazi zen urtarrilaren 21eko Jarraipen Batzordean: ekimena egiten da, betiere ikasleek eskatzen badute. Ondoren irakasleak (gelako giroaren arabera) erabakitzen du ekintzarekin jarraitu edo ez, eta jarraitzen bada, berak ere parte hartu eta bultzatu, edo ez bultzatu eta alde batera geratu. Aurten gelaren batean gertatu da hasieran gai horrekin ibili zen irakaslea bajan suertatu zela eta ordezkapena egin zuenak azken momentuan aurrera eraman zuela, nahiko epe motzean. Horrek beharbada eragin du baten bat presaka eta modu ezerosoan aritu behar izatea. Baina ikasleek nahi dutelako egiten da eta normalean arazorik sortu gabe.

Oro har, DBHn hau egiteari uztea da Guraso Batzordearen proposamena. Hurrengoren batean berriz ere arazoren bat antzematen bada, berariaz eskatuko da ekimena bertan behera uzteko, ikasleek eskatutakoa bada ere.

Agifes: ongizate emozionalaren lanketa

Udalak lehen aldiz herriko ikastetxe guztiei egiten dien eskaintza: psikologo bat eskaintzen du egun jakin batzuetan ikastetxean egoteko. Ongizate emozionalaren gaiarekin bat dator. Ikastolan DBH1en emozioak lantzen dira, eta Emantik ere bai (DBH1 eta DBH2n). Tutorea eta, hala behar denetan, orientatzailea guztiaren gainean adi egoten dira.

Guraso Batzordean aipatzen da komeniko litzatekeela guraso bilera orokorretan zerbait esatea honen inguruan, familiek jakin dezaten nondik datorren eta zer eskaintzen den.

ElikaEskola: familientzako formazio-saioa

DBH2n ikasleek jaso dute informazioa; irakasleek ere bai. Familientzako formazio-saioa martxoaren 18an egingo da (17:30ean, Esmalterian).

Galde-eskeak

Gurasoek galdetzen dute zergatik ez zaizkien ikasleei notak ematen Inikara bidali baino lehen. Horrez gain, aipatzen da egokia litzatekeela azken emaitza bakoitzari azaltzea, batez ere edukien batezbestekoak jakinda oso argi geratzen ez denean.

OFE (Osasun Fisikoa eta Emozionala) hautazko irakasgaiaren gaineko aipamen bat ere egin da.

Bi gaiak DBHko zuzendaritza-taldeari helaraziko zaizkio.