HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea DBH: 2. buletina (25.01.16)

DBHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

DBH 4. mailako ikasturte amaierako bidaia

Irakasleak hasi dira ikasleekin batera Madrilerako bidaia antolatzen. Gela bakoitzetik lauzpabost ikasle eta tutorea bilduko dira, gurasoei ere egin zaie parte hartzeko gonbita (guraso ordezkari batek online konetatzeko prest dagoela adierazi du). Hemendik aurrera “batzorde” moduko bat osatuko dute eta tarteka biltzen joango dira egoitza lehenbailehen erabakitzeko, garraioa ere lotzeko eta behin horiek edukita, egitaraua zehazten joateko.

Jarraipen Batzordea: hurrengo hitzordua

Urtarrilaren 21ean Jarraipen Batzordea (etapako guraso ordezkarien eta zuzendaritza-taldeko kideen bilgunea) egongo da. Bi guraso ordezkari joango dira bilerara.

Hezkuntza Batzordea: azaroko bileraren deskargua

2024ko azaroaren 13an egin zen Hezkuntza Batzordearen bilera eta bertan landutako gaien deskargua egin da (hemen ikusgai 2024ko azaroaren 13ko Hezkuntza Batzordearen buletina).  DBHko guraso ordezkarien bileran Hezkuntza Batzordean landutako gai batzuk izan dira hizpide.

Galde-eskeak

Guraso batek galdetu du DBH1en egiten den Gabonetako Lagun Ezkutuaren inguruan (zergatik egiten den, zein helbururekin, nork bultzatzen duen…). Badirudi zenbait ikaslerentzat kezka-iturri dela (printzipioz diru-kopuru maximoa jartzen da, eskulana izatea ahal dela, eta gero hori ez da beti betetzen, desberdintasunak sortzen dira, ikasleen egoneza etab.). Urtarrilaren 21eko Jarraipen Batzordera eramango da gaia.