HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea DBH: 1. buletina (24.12.12)

DBHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira:

Guraso Batzordearen osaera, funtzionamendua eta 2024-25 ikasturteko egutegia

Ikasturteko lehen bilera izanik, Guraso Batzordeko kideen aurkezpena egin, funtzioak eta funtzionamendua azaldu eta ikasturteko bileren egutegia adostu da (bileren egutegi eguneratua eta Guraso Batzordearen funtzioen zerrenda www.oreretaikastola.eus webgunean daude, familien atariko barne organoen atalean).

Gogoratzen da, guraso ordezkaria izan gabe ere, gurasoren batek gairen bat jorratu/ekarri nahi badu, etor daitekeela gai hori landuko den bilerara. Guraso Batzordearen bilerak irekiak dira.

Guraso Batzordearen komunikazio-bidea: Whatsaap-etik Telegram-era

Komunikazio-bidea aldatzea erabaki da, Whatsapp-etik Telegram-era pasatzea. Horrek abantaila batzuk ditu, besteak beste, itzulpen automatikorako sistema; zenbait unetan oso baliagarri izan daitekeena Guraso Batzordearentzat. Aldaketa aprobetxatuko da guraso-zerrendan garbiketa egiteko: taldean guraso ordezkariak soilik egoteko.

DBH 4. mailako ikasbidaia: hurengo pausoak

Guraso Batzordeak ez daki Artezkaritza Kontseiluak eta DBHko klaustroak adostutako bidaia (3 egun | 2 gau Madrilen) antolatzen hasi ote diren.

Artezkaritzako DBHko guraso ordezkariak galdegingo du gaiaz.

Hainbat zalantza eta eskaera

Zalantza batzuk sortu dira berreskurapenen kalifikazioaren eta berreskurapen-azterketetako isiltasunaren gainean, eta BIO-GEO ikasgaiko ikasle- eta irakasle-kopuruaren proportzioaren gainean (eta horri lotuta, momentu jakinetan eskaintzen den arretaz).

Artezkaritzako DBHko guraso ordezkariak galdegingo dio gai horiez DBHko zuzendariari.