ETAPA MAILAKOAK
Asistentziaren kontrola
Gogoan izan ikasleen asistentzia hutsegiteak apuntatu behar ditugula. Zenbait ikasleren kasuan kontrol zorrotza egin behar dugu, beraz, frexkatu dezagun ohitura hau! Mila esker.
dbBots lehiaketaren prestaketa saioa liburutegian
Maiatzaren 5ean, asteartea, Don Bosco-ko profesionalen laguntzarekin, DIGitalizazioko ikasleek 2 orduko saio berezi bat izango dute dbBots txapelketarako prestatzeko. Hori dela eta, 4ACDEko zenbait ikasle ez dira azken saioan gelan izango. Xehetasunak Calendarren dituzue.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.
Ekaitz
Calendar-ari lotutakoak
IRAKASLEAK
- Guraso bileren prestaketa: Astelehenean, guraso bileren prestaketarako tartea izango dugu.
- Klaustroa: Asteartean klaustro bilera izango dugu liburutegian. Gai-zerrenda Calendarren izango duzue ikusgai.
- Lantaldeak: Asteazkenean lantaldeek biltzeko tartea izango dute.
IKASLEAK
- Ehungintza tailerra: Astelehenean eta asteartean, 4. mailako ikasleek moda azkarraren inguruko lanketa egingo dute.
- EUSlider: Asteartean, 3. mailako zenbait ikaslek proiektuari jarraipena emango diote.
- dbBots: Asteartean, 4. mailako zenbait ikaslek dbBots lehiaketaren prestaketa saioa izango dute liburutegian.
- Urpekaritza+Bodycombat: Asteazkenean, OFE3ko ikasleak herriko kiroldegira jaitsiko dira . Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.
IKASTOLA MAILAKOAK
Lehengo ostiral arratsaldean, Añabitarte baserrian, topaketa gastronomiko kulturala ospatu genuen, Ongi Etorri Oreretara lantaldeak bultzatuta.
Ikastolako guraso, langile, familia migratu zein bertako familia ugari elkartu ginen, guztiok helburu bera partekatuz: harremanak sendotzea eta gure komunitatean dugun kulturaniztasunari tokia egitea, hura ikusaraziz eta dakarren aberastasunaz gozatuz.
Arratsaldea giro ezin hobean igaro genuen. Jolasek eta dinamika parte-hartzaileek lagunduta, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, baita munduko hainbat herrialde eta kulturaren inguruan gehiago ikastekoa ere. Ume zein helduek gozatu zuten esperientziarekin, elkarren arteko loturak sendotuz.
Topaketari amaiera emateko, parte-hartzaileek ekarritako jaki goxoak dastatzeko aukera izan genuen: taloak, arepak, tamalak, nacatamalak, baleadak eta beste hainbat plater bikain. Sukaldaritzak, beste behin ere, kulturak gerturatzeko duen indarra agerian utzi zuen.
Esperientzia aberasgarri honen ondoren, hurrengo ekimenetarako gogotsu eta ilusioz beterik amaitu genuen arratsaldea, kulturaniztasunaren inguruan hausnartzen eta proposamen berriak lantzen jarraitzeko prest.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!
Herri Urrats: ikasgelarako lanketa-proposamena
Dakizuen bezala, maiatzaren 10ean Herri Urrats jaia ospatuko da Senpereko aintziran. Geletan horren lanketa egiteko, LHko Euskaraz Bizi taldeak dokumentu hau prestatu du.
Beste etapetarako ere interesgarria izan daitekeelakoan, hortxe duzue.
Gabonetako kanten errepertorioa aztertzeko sortalde bat osatu nahi dugu. Bertan, guraso taldetxo batekin batera, egungo errepertorioa aztertu eta irizpide eta proposamen egokituak adostuko dira.
Horretarako, interesa duen langilerik balego, mesedez jakinarazi zuzendaritzari.