HIZKUNTZAK

DBH Asteko Oharrak (26.04.17)


Etapa mailakoak


Irteera Bordelera

Datorren astean, DBH 3. eta 4. mailako  Frantseseko ikasleek  bi eguneko txangoa egingo dute Bordelera.  Kontuan hartu astelehenean eta asteartean ikasleak faltako direla, parte hartuko duten ikasleen zerrenda Calendarren dago ikusgai.

Calendar-ari lotutakoak

IRAKASLEAK

  • Koordinazio saioa: Astelehenean, CAG geletako irakasle taldeak eta tutoreak bilduko dira. Ondoren, HBSPko irakasle taldeak eta tutoreak bilduko dira. Xehetasunak Calendarren izango dituzue ikusgai.
  • IHMO: Asteartean, banakako lanketa egingo dugu.
  • Lantaldeak: Asteazkenean lantaldeek biltzeko tartea izango dute.

IKASLEEKIN

  • Chameleon: Asteartean, 2. mailako ikasleek antzerki bat ikusiko dute ingelesez eta 4. mailako ikasleek ihes-gela bat egingo dute. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.
  • Argazkigintza tailerra: Asteazkenean 3. mailako Adierazpen Artistikoko ikasleek argazki kamerak eraikiko dituzte, argazkiak atera eta errebelatuko dituzte. Tailerrak 4 ordu iraungo ditu. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.
  • Bisita LHra: Asteazkenean ,DBH 4B eta C ibilbideko ikasleak LHra igoko dira 4. eta 5. saioetan LH3. mailakoekin elkarlanean aritzeko. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Irakurketa esperientziak: Ostegunean, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, DBH1. mailako eta LH6. mailako ikasleak elkartuko dira eta beraien irakurketa esperientziak partekatuko dituzte. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.