ETAPA MAILAKOAK
Ebaluazio bilerak
Otsailaren 23 eta 24 arratsaldean EBALUAZIO BILERAK gauzatuko ditugu. Hona hemen zenbait ohar garrantzitsu:
NOTAK
Ebaluazio bilera bakoitzeko aurreko egunerako taldeen notak sartuta egon behar dute.
DENBORAREN KUDEAKETA
Taldeari dagokion balorazio orokor bat eginez abiatuko gara. Bertan, tutoreek taldearen lan ohiturak, zailtasunak, jarrerak, harremanak eta erronkak laburbilduko dituzte.
Ondoren, eta ebaluazio bilera eraginkorra izan dadin, ez dugu ikasle guztien gainean hitz egingo, zoriondu nahi ditugun ikasleak aipatuko ditugu eta, ondoren, hobetu daitezkeen emaitzak eskuratu dituzten ikasleengan zentratuko gara. Kasu hauetan, tutoreak proposamen zehatzak egin eta hartu beharreko erabakiak proposatuko ditu.
Aintzat hartu bilera monografikoak ere egingo ditugula, beraz, ez du merezi ikasle zehatz batzuekin katramilatzea.
Ahal den neurrian, hortaz, saia gaitezen talde bakoitzari dagokion denbora errespetatzen.
OHARRAK
Buletinean notekin batera agertuko diren oharrak dira honako hauek. Bertan ebaluazioa gainditzeko ikasle bakoitzak ZER egin behar duen zehaztu beharko dugu. (Gogoan izan azterketa egunaren berri notekin batera jasoko dutela, taula batean, beraz, ez duzue data zehaztu beharrik). Martxokoko bigarren astean berreskurapenak ditugu, hemen dituzue datak finkatzeko taulak.
EUSKARRIA
- a) JPPa duten ikasleak: bileran hartutako erabakiak tutoreak/kotutoreak berak gehitu beharko ditu dokumentuan.
- b) JPP ireki beharko zaie: Ikasleren batekin JPPa irekitzeko erabakiren bat hartuko balitz, tutoreak/kotutoreak dokumentu berria ireki beharko dio.
TUTORETZA OHARRAK
Buletinean bertan tutoreak irakasle taldearen zenbait ohar adierazi ohi ditu. Gogoan izan honako hauek, mesedez:
- a) Ez dugu berreskurapenak gauzatu arte “errendimendua hobetzen ez badu, ikasturtea berritu beharko du” tankerako oharrik idatziko.
- b) Bestelakoan, lanari eta jarrerari dagozkion oharrak, tutore/kotutore bakoitzak idatzi beharko ditu. Ohar esanguratsuenak Calendarren ere aurkituko dituzue.
PENDIENTEAK
Gogoan izan notekin batera aurreko ikasturteko ikasgai pendienteen egoeraren berri ematen dugula.
MoreretaON
Orain dela urte batzuk hasitako bideari jarraipena emanez, aurten ere egingo dugu MoreretaON, Orereta ikastolak antolatzen duen ekitaldia, Emakumearen Nazioarteko Egunari lotuta.
Aurten ekitaldiak berrikuntza dakar, izan ere, abiapuntua Zamalbide auzoan izango du, Orereta ikastolak duen DBHko egoitzan; segidan LHra joango gara. Hortik ikasle zein irakasleak oinez jaitsiko gara Koldo Mitxelena plazaraino. Bertan Nerea Abancens futbol-jokalari ohiari aintzatespena egingo zaio. Segidan, keinu txiki bat egingo diogu martxoaren 8ari eta ondoren tipi-tapa Lehendakari Agirre plazarantz abiatuko gara denak elkarrekin.
Aurtengo leloak, beste behin ere Korrikarekin egingo du bat: “MoreretaON gara, eta euskara gara!” Horri lotuta, Korrikako koreografia dantzatuko dugu lehendakari Agirre plazan. Behin dantza amaituta, bukatutzat emango dugu MoreretaON ekitaldia.
Aurten ere udal ordezkariak, herriko kirol zein eragile feministak gonbidatuko ditu ikastolak, baita hala nahi duen herrikide oro ere. Zerbait morea jantzita ekartzera animatzen zaituztegu.
Eguna: 2026/03/06
Hasierako ordua: 9:00
Bukaera ordua: 11:00
Gunea: Orereta ikastola, Zamalbide, Koldo Mitxelena plaza eta Lehendaki Agirre plaza
Jolasgaraiaren inguruan
Aitor Arbelaitzek komentatuko digu behin baino gehiagotan ikasleek kanpoan dugun kameretako bat mugitu egiten dutela. Beheko sarrera zaharreko zonakoa da, karretera azpian dagoena, eskaileren ondoan. Mesedez, jolasgaraian zaintzan gauden irakasleok zona horri begirada bat botatzea eskatzen dizuegu.
Mila esker.
Unai
Otsaileko lan-erregistroa
Gogoratu hilaren bukaeran erregistroaren fitxa zuzendaritzan dagoen artxibategian utzi behar dugula. Bakoitzaren kodea azaltzen den orrialde bat topatuko duzue bertan, zuen izenaren ondoan “x” bat jartzea eta fitxa langile kodearen hurrenkeran uztea eskatu nahi dizuegu.
Eskerrik asko!
Calendar-ari lotutakoak
IRAKASLEAK
- Ebaluazio bilerak: Astelehen eta asteartean, 14:30ean hasita eta bukatu arte, ebaluazio bilerak egingo ditugu. Hurrenkera eta dokumentazioa Calendarren daude ikusgai.
- Lantaldeak: Asteazkenean lantaldeek biltzeko tartea izango dute.
- EmanTik koordinazioa: Ostiralean EmanTikeko arduraduna tutoreekin bilduko da. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
IKASLEEKIN
- Musika tailerra: Asteartean, 4. mailako musikako ikasleek gorputz-perkusioan oinarritutako tailerra jasoko dute.
- Agifes: Asteazkenean, aurrekoan bertan behera gelditu zen 2.saioa jasoko dute 1C gelakoek. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
- EUSlider: Asteazkenean, gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen ekimena gauzatuko da. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
- Oiartzoko irakasleen bisita: Asteazkeneko 1. orduan, Batxilergoari buruzko orientazio saioa eskainiko diete Oiartzoko lankideek 4. mailako ikasleei.
- Ebaluazio-diagnostikoa: Asteazkenean, 4.mailako ikasleek ebaluazio-diagnostikoko simulazioa egingo dute.
- Elikaeskola: Ostiralean, 2.mailako ikasleek saioa jasoko dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
IKASTOLA MAILAKOAK
Blaitu Kluba – Euskaraz Bizi: ikasturteko 2. Busti! saioa
Astelehenetik (otsailak 23) aurrera, ikasturte honetako bigarren Busti! saioa ikusgai izango da Blaitu Klubaren atarian. Geletan lantzeko unitate didaktikoa ere eskura duzue. Gogoratu, unitate didaktikoa nahieran erabil dezakezuela adinaren baitako egokitzapenak eginez. (LHn, komunitate proiektuan landuko da).
Autismoari buruzko hitzaldien zikloa
Aurten ere, Gautenak, Autismoari buruzko hitzaldien zikloa antolatu du. Hiru saio izango dira eta saio bakoitzean gai desberdin bat landuko da. Informazio zabalagoa hemen duzuen arren, jakin, saioak Kursaal-en izango direla, otsailaren 26an, martxoaren 5ean eta 12an.