ETAPA MAILAKOAK
IHMOren ingurua
Martxoaren 2an, astelehena IHMO-ko lehen saio bateratua ospatuko dugu liburutegian. Helburua, guztiok elkarrekin, lehenengo hiru moduluak sakontzea eta horietan egindako hausnarketak partekatzea da. Kontuan izan, horretarako lehenengo hiru moduluak zuzenduak izan behar ditugula. Hortaz, komenigarria da, beranduenez, lehenengo hiru moduluak otsailaren 23rako bidaltzea.
Berrikuntza
Ebaluazioaren inguruan
Aurreko asteazkenean, bigarren ebaluazioko ebaluazio-bilerei begira, INIKAn partzialak antolatzeko hainbat zehaztapen tekniko eman genituen eta hauek frexkatzea gustatuko litzaiguke:
- Konpetentzia espezifikoen bataz-bestekoa irauliko dugu, partzialetako ezkerreko zutabera. EZ DA ERABAKI pedagogikoa, teknikoa baizik (ebaluazioa eta erabakiak konpetentzietan oinarrituta gauzatzen baditugu, emaitzak 1-10 eskalara bihurtzea ez baitugu koherente ikusten). Baina, TUTORETZA LANAK ERRAZTEKO beharrezkoa ikusten dugu, iraulketa horrek, arlo bakoitzeko kalifikazioak behin betikoak direla adierazten baitigu.
- Ezkerreko zutabe horretan SAL edo KG adieraziko dugu, hala dagokionean. Ebaluazio honetan, bi aukera horietako bat aukeratuta, buletinean ez dira arlo horretako emaitzak azalduko (nahiz eta hainbat konpetentzia kalifikatuak egon). Hortaz, EZ da beharrezkoa izango kalifikaziorik borratzea.”
Zuzendaritza-Berrikuntza
Garabideko asebetetze-formularioa
Aurten ere, Garabide elkartearen bitartez, Kultura Aniztasuna gure eskoletan eta honen balioa kulturen arteko elkarbizitzan proiektuaren lanketa egin da 3. mailako ikasleekin baita irakasleekin ere. Bidali diguten asebetetze-formularioa betetzea eskertuko genizueke. Mila esker!
Txertoen inguruan
Otsailaren 19an, 4.mailako ikasleek txertoa jasoko dute. Erizainak 9:30ak inguru etorriko dira ikastolara eta lanean hasiko dira, jolasgaraiaren aurretik bukatuko ez balute, jolasgaraiaren ondoren jarraituko lukete. Egun horretan 4. mailan klaseak ematen ari zaretenak kontuan har ezazue, mesedez. Barkatu eragozpenak!
Kolpeentzako izotz-poltsak eta aldatzeko arropen inguruan
Ikasturte hasieran izozkailuan genituen izotz-poltsak desagertu egin dira baita Zuzendaritzan aldatzeko genituen arropak ere. Ezinbestekoak diren horretan, berriak erosi ditugu eta erabilera arautzea erabaki dugu.
Arropa edo izotz-poltsa hartu ahal izateko, erregistro orri bat bete beharko da eta orria betetzen duen irakaslea izango da hartutakoa bueltatzeko arduraduna.
Mila esker!
Blaitu bilera
Kaixo, lankideok:
Jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, otsailak 19, 3. saioan Blaituko ikasleekin bilera egingo dugula. Hemen duzue ikasleen zerrenda. Badakigu ebaluazio amaiera dela eta agian zuetakoren baten saioetan derrigorrez egon beharko dutela, arazorik ez, noski, baina eskertuko genizueke abisatzea.
Eskerrik asko,
Iñaki eta Sara
Calendar-ari lotutakoak
IRAKASLEAK
- IHMO: Asteazkenean, banakako lanketa egingo dugu. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
IKASLEEKIN
- PODCAST tailerra: Asteazkenean, 3.mailako komunikazio tailerreko ikasleek proiektuaren hirugarren saioa izango dute Lekuonan. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
IKASTOLA MAILAKOAK
2026ko Ohiko Batzar Nagusirako gonbidapena
ORERETA IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAren Artezkaritza Kontseiluak jakinarazten du 2026ko Ohiko Batzar Nagusia datorren otsailaren 25ean, asteazkena, egingo dela Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7).
Batzarraren ordutegia honakoa izango da:
- 17:30ean, lehen deialdian
- 18:00etan, bigarren deialdian
- 18:30ean, hirugarren deialdian
Osasuna Eskola prestakuntza programaren deialdia
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako Osasuna Eskola prestakuntza programaren deialdia jaso dugu.
Prestakuntza hau Lurralde Ordezkaritzak Osakidetzarekin batera antolatzen du, eta aurtengoa zortzigarren aldia izango da. Aurreko urteetan izan duen balorazio oso ona dela eta, eskaintzaren egitura eta edukia mantendu egin dira.
Atxikitako dokumentuan aurkituko duzue deialdiari buruzko informazio guztia. Izena emateko, FORMULARIOA estekan sakatu beharko da.
HIZPRO: otsaileko kalko okerra
Eskura duzue otsaileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.