HIZKUNTZAK

DBH Asteko Oharrak (26.01.30)

Etapa mailakoak

Blaitu bilera

Kaixo, lankideok:

Jakinarazi nahi dizuegu datorren asteartean, otsailak 3, 4. saioan Blaituko ikasleak ez dituzuela gelan izango. Hemen duzue ikasleen zerrenda. Eragozpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Eskerrik asko,

Iñaki eta Sara

Inauteri lantaldea  

Kaixo, lankideok:

Dakizuen bezala, datorren otsailaren 13an, ostirala, inauteriak ospatuko ditugu DBHn. Egunaren inguruko xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai. Irakasleok ere zer edo zer prestatu beharko dugu… ideiarik izanez gero, oso ongi etorriak izango dira!

Inauteri lantaldea

Eskerrik asko!!

Jolasgaraiko lantaldea

  • Tutoretza saioetan materiala ekartzeko baimena eman dezakegu jada. Kontuz! Materiala baloiak, kartak edo sokak izan daitezke. Bestelako proposamenak baleude tutoreak eskaera jaso eta irakasle taldearekin erabakiko du aproposak diren edo ez.
  • Material bilketa egitean, guztiaren dimentsioak aztertu eta irakasle geletako kutxak egokiak diren baloratuko da.
  • Hautsita dauden baloien garbiketa egingo da.
  • Beraien baloiak direnez, aurrerantzean ez dugu erregistro orririk erabiliko.

Besterik ez, mila esker aldez aurre.

Mikel eta Amaia

Calendar-ari lotutakoak

Irakasleak

  • IHMO: Astelehenean, banakako lanketa egingo dugu. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Koordinazioa: Asteartean, mintegiek koordinazio saioa izango dute.
  • Buletina: Asteazkenean, ikus-entzunezko areto handian elkartuko gara buletinari lotutako azken berrien azalpena emateko.

Ikasleekin

  • BAGA BIGA: Astelehenean, 3. mailako ikasleek Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen eskutik euskal musikaren inguruko emanaldia jasoko dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • EUSlider: Asteazkenean, 3. eta 4. mailako ikasle batzuek iaz abiatutako proiektuari jarraipena emango diote. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Izotz Jauregia: Asteazkenean, OFE 4. mailako ikasleak Izotz Jauregira joango dira, 11:30etan abiatuko dira eta 14:00tan ikastolara itzuliko dira.
  • Zeuk aukeratu: Asteazken, ostegun eta ostiralean, buru osasunaren prebentzio eta sentsibilizazioa sustatzeko programaren orientazio saioa jasoko dute 1. mailako ikasleek. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

Etapa mailakoak

  1. KORRIKA

AEKrekin elkarlanean sorturiko 24. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dira, eta dagoeneko eskegita eta eskuragarri daude.

Material hauek KORRIKAren webgunean topa daitezke, ondoren Euskal Herri osoko ikastola, eskola eta euskaltegietan zabaltzeko.

Sorkuntza lan honetan, Orereta Ikastolako irakasle diren Jon Alustiza eta Iñaki Zapirain aritu dira, prestaketa prozesuan ekarpen handia eginez.

Bi motatako unitateak prestatu dira:

  • Ikastetxeetarako ikasmaterialak, Jonek eta Iñakik sortuak, adinaren arabera sailkatuta: Haur Hezkuntzatik Batxilergora.
  • Euskaltegietarako atazak, AEKren Didaktika Sailak prestatuak, helduen lanketarako.

Unitateek hainbat berrikuntza dakartzate, betiko helburu nagusiei eutsiz: euskararen aldeko jarrera zabaltzea, hizkuntzarekiko kontzientzia suspertzea, euskal kultura transmititzea eta bertoko erreferente kulturalak ezagutaraztea; baita, nola ez, KORRIKA iragartzea eta bere helburuak zabaltzea ere.

Unitate didaktikoak eta irakasleentzako gidak edo azalpenak honako loturan aurkituko dira:

https://www.korrika.eus/eu/korrika/unitate-didaktikoak

 OIARTZO IKASTOLAKO PATRONATOA

Oiartzoko Patronatoaren bilera egin da berriki, eta bertan ikastolaren etorkizunerako garrantzitsuak diren hainbat gai landu dira. Azpimarratzekoak diren punturik nagusienak hiru izan dira:

  1. Urteko kontuen onarpena

Patronatoak aurtengo ekitaldiko kontuak onartu ditu.

  1. Zuzendaritza taldearen izendapen berriak

2026ko irailetik aurrera, Jon Iriondo izendatu da zuzendari eta Jurdana Martin ikasketaburu.

  1. Batxilergo Orokorraren bidearen aktibazioa

Hurrengo ikasturtetik aurrera, Batxilergo Orokorraren bidea martxan jartzea eta horri lotuta ikasgai-eskaintzaren moldaketa onartu dira.

ORERETA IKASTOLAKO ARTEZKARITZA KONTSEILUA

Orereta Ikastolako Artezkaritza Kontseiluaren bilera ere gauzatu da berriki, eta bertan ikastolaren kudeaketari lotutako hainbat gai jorratu dira.

Azpimarratzeko moduko erabaki eta informazio nagusiak honako hauek izan dira:

  • Ikastolaren urteko kontuen onarpena

Artezkaritza Kontseiluak aurtengo ekitaldiko kontuak onartu ditu.

  • Zuzendari-gerentearen izendapen prozesuaren inguruko informazioa

Kontseilariek zuzendaritza-gerentearen izendapenari lotutako prozesuaren berri jaso dute, aurrerantzean emango diren urratsen jarraipena egiteko.