HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (26.01.23)


ETAPA MAILAKOAK


Ikasturteko ekintza eta material osagarrien inguruan

Dakizuen bezela, familientzat kostu bat suposatzen duten ekintza eta material osagarrien kopurua orekatu eta zaintzeko ahalegina egiten ari gara azken ikasturteotan. Hori dela eta, aurtengo ikasturterako mintegi bakoitzetik aurreikusten ziren gastuen zerrenda egitea eskatu genizuen ikasturte hasieran.

Taula falta diren datuekin (bereziki material erosketa gehigarriak eta jada gauzatu diren ekintzen kostu zehatzarekin, garraioa barne) eguneratzea eskatzen dizuegu.

Mila esker!

Matrikulazio kanpaina

Lehenengo txandako kartelak itsasten aritu ziren lankideei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, bide batez, bigarren txandarako bolondresak falta direla adierazi. Etapari dagokion auzo bakoitzean lankide bat behar dugu.  Mesedez, hutsik dauden auzoetan izena eman.

Mila esker!

Sinaturiko JPPak OIKSen

Azken klaustroan adierazi genizuen moduan sinaturiko JPPak Hezkuntzako aplikatibora modu errazean igotzeko OIKSeko karpeta batean bilduko ditugula. Hemen duzue karpetaren esteka.

DBH2ko mutilen komuneko bidaien joan etorriak

Aurreko astean komuneko arraska ataskatuta utzi zutenez, aste honetatik aurrera DBH2ko mutilen komunetarako joan etorriak erregistratzen hasiko gara.

Calendar-ari lotutakoak

IRAKASLEAK

  • IHMO: Astelehenean,  banakako lanketa egingo dugu. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Monografikoak: Asteartean, hainbat ikasleren gaineko monografikoak egingo ditugu. Calendarren dituzue  xehetasunak.
  • Garabide:  Asteartean, kultura aniztasunaren inguruko lanketa egingo dugu. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Lantaldeak: Asteazkenean lantaldeek biltzeko tartea izango dute.

IKASLEAK

  • Garabide: Asteartean eta ostiralean, 3.mailako ikasleek kultura aniztasunaren inguruko lanketa egingo dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • EUSlider: Asteazkenean, 4.mailako ikasle batzuek iaz abiatutako proiektuari jarraipena emango diote. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • PODCAST tailerra: Asteazkenean, 3. mailako komunikazio tailerreko ikasleek proiektuaren bigarren saioan izango dute ikastolan.
  • UEK gaztea: Asteazkenean, Udal Eskola Kontseilu gazteko ikasle ordezkariek bigarren saioa izango dute Xenpelar etxean. Antolaketa eta xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Autoproiektatu!: Ostegunean, 3B, 4B eta 4. mailako C ibilbideko ikasleak Ataunera joango dira eskola-inguruneari buruzko hausnarketa eta interbentziora bultzatzea helburu duen tailer praktiko batera. Antolaketa eta xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

ETAPA ARTEKOAK


BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoa

Aste honetan ikuskariarekin izandako bilera batean irakasleok BakQ identifikazio sistema aktibo izatearen derrigortasuna atera da mahai gainera. Egun hainbat izapide (jazarpen protokoloena kasu) sinadura elektronikoarekin kudeatu behar ditugu eta etorkizunean ere joera hori izango dela adierazi digute. Webgune honetan topatuko duzue informazio guztia. Eskaera digitalki egitea zaila egiten bazaizue, jakizue udaletxe edo anbulategian nahiko modu errazean eska daitekeela.

 


IKASTOLA MAILAKOAK


IKT mintegia

Ordenagailuetan edozein haustura edo matxura baduzue, ahal bezain laster jakinarazi IKT arduradunari. Hausturen kasuan bereziki, gertatu orduko kudeatu, eguneroko erabilerak asko areagotzen baitu kaltea.