ETAPA MAILAKOAK
Ikastolako kale-garbiketa saioen hasiera
Dakizuen moduan, ekoordezkariekin hasi gara lanean. Iaztik zetorren proposamena hartu eta aurten ikastolako eremuaren garbiketa martxan jartzea erabaki zen lehen bileran. Hori antolatu da eta urtarrilan hasiko dira ikasleak gelaka garbiketak egiten BPK-ko orduetan. Gela bakoitzak behin garbituko du kanpo-espazioa.
Txandak antolatu direnean eta ekoordezkariek gelan aurkeztu behar dutena lantzerakoan, ekoordezkari batzuen aldetik erresistentzia jaso dugu. Gerta daiteke geletan ere honelako jarrerak izatea. Gaia serio hartzea nahi dugu eta BPK-n edukitzen duten jarrera ere kontuan hartuko denaren mezua ematea; konpetentzia pertsonal eta sozialean kontuan hartuko duzuela esatea, alegia.
Bestalde, urtarrilaren 12an gela guztietan, tutoretzan, tartetxo bat uztea nahi dugu, DBH4koek txanda hauekin hasiko direnaren berri emateko.
Eskerrik asko.
Ingurumen-lantaldea
IHMOko ikastaroa
Kaixo ekipo:
Urtarrilaren 19an, IHMOko ikastaroaren lanketari hasiera emango diogu ikastolan. Jakizue datorren astean zehar Ikastolen Elkartetik email bat jasoko duzuela ikastaroa irekitzen dela komunikatzeko eta bertan sartu ahal izateko jarraibideak azaltzeko.
Bagatoz indar berriz! Bazatoz?
Berrikuntza taldea.
Calendar-ari lotutakoak
IRAKASLEAK
- Guraso bilerak: Astelehenean, aurrez aurreko bileretarako tarteak izango ditugu.
- Koordinazio saioa: Astelehenean, CAG geletako irakasle taldeak eta tutoreak elkartuko dira.
- Klaustroa: Asteartean, klaustro bilera izango dugu liburutegian. Gai-zerrenda Calendar-en izango duzue ikusgai.
- Lantaldeak: Asteazkenean, lantaldeek biltzeko tartea izango dute.
IKASLEEKIN
- Podcast tailerra: Asteazkenean, 3. mailako ikasleek Podcast proiektuaren lehen saioa izango dute Lekuonan. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai.
- Euslider: Ostegunean 4. mailako ikasle batzuek iaz abiatutako proiektuari jarraipena emango diote. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai.
IKASTOLA MAILAKOAK
Solasean: urtarrilak 11, norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketa eskatzeko azken eguna
Gogoratu nahi dizuegu Solasean-en epeak amaitzear direla. Urtarrilaren 11 da norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketa eskatzeko (iaz egin ez eta hala dagokienek edo iaz eginagatik aurten berriro egin nahi dutenek) azken eguna. Langile atarian (azpimarren atalean) duzue norberaren hausnarketa egiteko eta elkarrizketarako hitzordua eskatzeko aukera. Aintzat har ezazue gaia, mesedez.
Urtarrileko klaustroak: 2024-25 ikasturteko kontuen azalpena eta matrikulazioari, kontzertuei eta finantziazioari buruzko datuak eta zifrak
Otsailaren amaieran egin ohi den Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren aurretik eta datorren ikasturteko matrikulazio-kanpaina martxan jartzear, urtarrileko-otsaileko klaustroetan, besteak beste, 2024-25 ikasturteko kontuen azalpena eman eta matrikulazioak Eusko Jaurlaritzak esleitutako kontzertuetan eta finantziazioan duen eraginari buruzkoak aipatuko dira.
URTARRILEKO-OTSAILEKO KLAUSTROAK
- HH: otsailak 3 (16:45)
- LH: urtarrilak 22 (13:30)
- DBH: urtarrilak 13 (14:30)
- Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 3, 16:45)
Matrikulazioa 2026-27: hainbat ohar
HAINBAT DATA ETA INFORMAZIOA ZABALTZEKO LAGUNTZA-ESKAERA
2026-27 ikasturteko matrikulazio-kanpainak badu data eta zuen inguruan interesa izan dezakeen edonori Ikastolari lotutako ondorengo informazioa helaraztea eskertuko genizueke.
- 2026-27 ikasturterako matrikulazio-garaia: otsailak 2-13
- Ate irekiak (HH): urtarrilaren 20an (euskaraz) eta urtarrilaren 22an (gaztelaniaz), 17:30ean Esmalterian
- Talde txikitako bisitak (HH) eta bakarkako hitzorduak (HH, LH eta DBH): hitzordua hartzeko, oreretaikastola.eus/ezagutu-gaitzazu
- Informazio gehiagorako: 943 52 03 97 edo matrikulazioa@oreretaikastola.eus
KARTEL “PEGADAK”
2026-27 matrikulazio-kanpainako kartelen “pegadak” egiteko garaia heldu da. Etapetako arduradunen bitartez jasoko dituzue gaiaren gaineko irizpideak eta xehetasunak laster.
HIZPRO | Urtarrileko kalko okerra
Eskura duzue urtarrileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.
ETAPA ARTEKOAK
DBH-Batx | Euskal Olinpiadak 2026
Orain hiru urte hasitako bideari jarraiki, Euskal Olinpiaden hirugarren edizioa egingo dute gaur Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako DBH 4. mailako ikasleek eta Oiartzoko 1. mailakoek elkarrekin, hiruren arteko harremanak eta loturak estutzeko helburuz.
Batx | Eguberriko Topaketa 2025
Pasa den abenduaren 23an egin zen Oiartzoren 2025eko Eguberriko Topaketa Orereta-Errenteriako Niessen Kulturgunean. Langile atarian (albisteen atalean) duzue ikusgai argazki-galeria.
BESTELAKOAK
AEK-k jakinarazi du 24. Korrikaren ibilbidea
Atzo jakinarazi zuen AEK-k noiz eta nondik pasako den 24. Korrika, martxoaren 19an Atharratzen hasi eta 29an Bilbon amaituko dena. Informazio gehiago: korrika.eus