HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.10.24)


ETAPA MAILAKOAK


Gau Beltzeko ipuin kontaketa: DBH3ko Komunikazio Tailerreko ikasleak

Datorren asteazkenean, urriak 29, DBH3ko Komunikazio Tailerreko ikasleak Baserrira joango dira LHko ikasleei beldurrezko ipuinak kontatzera. Aukerako orduan egingo badugu ere, 3. saiotik 15 minutu lehenago aterako dira ikasleak. Calendarren duzue gelan faltako zaizkizuen ikasleen zerrenda. Arazorik izanez gero, hurbildu Haizearengana.

DBHko Blaitu Klubeko arduradunen mezua

Kaixo, lankideok:

Jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, urriak 30, 2. orduan Blaituko ikasleak ez dituzuela gelan izango. Hemen duzue ikasleen zerrenda. Eragozpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Eskerrik asko,
Iñaki eta Sara

Oiartzoko/Haurtzaro/Orereta koordinazioa eta bestelako lanak

Aurreko astean aurreratu genizuen Oiartzo eta Haurtzarorekin koordinazio saioa egingo dugula datorren asteazkenean. Lanketa Haurtzaron egingo da 15:00etan, eta bi orduko iraupena izango du.

Parte hartuko dutenak lau taldetan antolatuko dira landuko duten garaien arabera:

  • 1. taldea: Ulermena
    Sara, Maitane eta Ane S.
  • 2. taldea: Etorkizuneko batxilergoa irudikatzen
    Ane B. eta Egoitz V.
  • 3. taldea: Diziplinarteko proiektuak
    Maialen Garmendia eta Nerea Laurenz
  • 4. taldea: Herrigintza
    Irati, Haizea eta Enara

Gainontzeko klaustrokideak ikastolan geratuko gara eta ondorengo lanak aurreratuko ditugu tarte horretan:

  • Konpetentzia espezifikoen eta ebidentzien ponderazioa zehaztea.
  • Eduki probak ordezkatzeko, jarduera konpetentzialak diseintzea edo zirriborratzea.
  • Dagoeneko diseinatuak ditugun jarduera konpetentzialetan (edo diziplina artekoetan) ebaluazio-taulak eguneratzea.

Badakigu mintegi batzuetan mintegikide guztiak ez direla egongo eta faltan sumatuko dituzuela erabakiak hartzeko orduan. Kasu horietan, proposamen zehatzak prestatzea eskatzen dizuegu. Mila esker!

Calendar-ari lotutakoak

IRAKASLEAK

  • Klaustroa: Astelehenean klaustro bilera izango dugu liburutegia. Gai-zerrenda Calendarren izango duzue ikusgai.
  • Agifes: Asteartean liburutegian elkartuko gara ZEUK AUKERATU nerabe eta gazteen buru
    osasuna zaintzeko programaren formazio saioa jasotzeko. Xehetasunak Calendarren
    dituzue ikusgai.
  • Oiartzo/Haurtzaro koordinazioa: Astezakenean, 15:00etatik 17:00etara koordinazio saioa
    izango dugu Haurtzaro Ikastolan.

IKASLEEKIN

  • Sex-sua ikuskizuna: Ostiralean, 4. mailako ikasleek antzerkia, dantza eta musika nahasten
    dituen ikuskizuna ikusiko dute. Ligatzeko aplikazioen eta komunikatzeko kode berrien
    inguruko hausnarketa bultzatzea du helburu. Xehetasunak Calendarren aurkituko dituzue.

IKASTOLA MAILAKOAK


Urriaren 15eko greba: deskontua ordainsarian

Pasa den urriaren 15eko greba-deialdiarekin bat egin zuten langileei azaroko ordainsarian aplikatuko zaie deskontua. Ordainketa eskuordetuak ere orduan aplikatuko du.

Berrikuntza: programazio didaktikoak

Azken urteetan programazio didaktikoak webgunean publikatu izan ditugu. Aurten, Inikako dokumentuen atalean dituzte ikusgai familiek.

Gau Beltza

Gau Beltza gainean dugu eta oraindik ardura dezente hartu gabe daude. Mesedez, eman izena arduren taulan. Boluntarioak beharrezkoak dira festa egin ahal izateko.

Bestetik, beste dokumentu honetan, festaren xehetasunak dituzue: hitzorduak, desfileko kokalekuak… Jakin, aurten lehenengoz, Koldo Mitxelena ikastetxea eta Koldokide guraso elkartea eragile parte-hartzaileen taldera batu direla. Azkenik esan, aurten ez dela kalabaza-pastelik izango amaieran (antolaketa lantaldeak hala baloratu eta erabakita); gaztainak janez emango zaio amaiera festari.

Langile atariko gainaldeko azpimarren gunean ere eskura dituzue goiko bi dokumentuak. Anima zaitezte Gau Beltzean parte hartzera!

Prestakuntza eta jardunaldiak: IKD (Digiprest) akreditazioak

Eusko Jaurlaritzak ireki ditu IKD (garai bateko Digiprest) akreditazioak lortzeko txandak. A1, A2, B1 eta B2 mailak lortzeko aukera izango dute irakasleek. Urriaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Hemen xehetasunak.

Gogoratu Ikastolek (Ikastolen Elkarteak) gure irakasleei ematen zien laguntza- eta tutoretza-zerbitzua amaitu zirela eta, iaztik, akreditazio horiek lortu nahi dituzten irakasleek euren kabuz egin behar dutela ikastaroa.

Urteko Kudeaketa Plana 2025-26: ekarpenak egiteko aukera

2025-26 ikasturteko kudeaketa plana langile atarian dago ikusgai (Ikastolaren izana eta izaera atalean). Langile askoren eta askoren ekarpenak eta ideiak jada barne biltzen dituelakoan gaude, lantaldeen iazko lanaren balorazioa eta hemendik aurrerako asmoen zerrenda izan baitira kudeaketa plana osatzeko iturrietako bi. Ekarpen gehiago egin nahi dituena jar dadila harremanetan hala dagokion etapako zuzendaritza-taldearekin edo saileko arduradunarekin, mesedez. Urriaren 31 da horretarako azken eguna.

Errigora: “Euskarari puzka” 2025

Errigorako udazkeneko kanpaina atzo, urriaren 23an, jarri zen martxan. Azaroaren 13ra arteko epea dago saskiak eskatzeko. Kanpainaren gaineko xehetasun gehiago eta saskiak eskatzeko aukera langile atarian dituzue. Anima zaitezte!