ETAPA MAILAKOAK
Calendarrari lotutakoak
IKASLEEKIN
- Zubietara bisita: Asteartean, 3. mailako OFEko ikasleek egun osoko irteera egingo dute Zubietara.
- Podcast proiektua: Asteartean, 3. mailako komunikazio tailerreko ikasleek Podcast proiektuaren bosgarren saioa izango dute Lekuonan. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
- EUSLIDER: Asteazkenean, proiektuarekin aurrera jarraitu nahi duten ikasleekin proiektua landuko da. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
IRAKASLEAK
- Guraso bilera orokorrak: Astelehen eta asteartean, 3., 2. eta 1.mailako bilerak izango ditugu. Gidoia Calendarren duzue.
- Guraso bileren prestaketa: Astelehen arratsaldean izango duzue horretarako tartea.
- Klaustroa: Asteazkenean klaustro bilera izango dugu liburutegian 14:40ean. Gai-zerrenda
Calendarren duzue ikusgai.
IKASTOLA MAILAKOAK
Prestakuntza eta jardunaldiak: Irale 2025-26 (irakasleentzako)
Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atalean, 2025-26 ikasturteko Irale programaren gaineko xehetasunak topatuko dituzue. Datorren ikasturtean Irale programan parte hartu nahi duen irakasleak bere etapako zuzendaritza-taldeari eman behar dio horren berri. Maiatzaren 20a da horretarako azken eguna. Ostean, eskaerak aztertu eta hala dagokion arduraduna eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarriko da.
Artezkaritza Kontseilua: apirileko bileraren deskargua
Herenegun, maiatzaren 7an, egin zen Artezkaritza Kontseiluaren 2024-25 ikasturteko apirileko bilera (maiatzean, pasa den asteko apirileko azken asteazkena jai bezpera zelako). Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako/lantaldeetako aktak” botoian.
Udal Aurrekontu Proiektua 2025: hezkuntza eremuetarako diru partiden laburpena langile atariko informazio praktikoan
Udalaren webgunean zintzilik dagoen 2025eko aurrekontu proiektua dokumentutik abiatuta, hezkuntza eremuetan egiten dituen ekarpen ekonomikoen bilduma egin du Ikastolak, informazio interesgarria eta baliagarria delakoan. Langile atariko “informazio praktikoa > Bestelakoak” atalean duzue, hala nahi duzuen momentu eta aldiro eskura.
Errigora: udaberriko kanpainako saskiak hemen dira
Errigoraren udaberriko kanpainan eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi zenutela esan zenutenek ostegunetik (maiatzak 15) aurrera jaso ahal izango duzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.
Euskaraldia: txapak eta herriko egitaraua
Euskaraldiko txapak heldu dira Ikastolara. Jada jaso ditzakezue hala dagokizuen ikas-etapako zuzendaritzan/sailean. Bide batez, hemen herriko Euskaraldiko batzordeak hainbat eragilerekin elkarlanean ondu duen egitaraua. Ikastolak ere jarri du bere hondar alea Blaitu Erronka kolektiboarekin. Elkar mugituz eta bustiz egingo dugu!
ETAPA ARTEKOAK
HH4 | Hamaiketako osasuntsua
HH4n “Gorputza eta elikagaiak” gaia lantzen aritu dira bigarren hiruhilekoan, eta proiektu ederrarekin eman diote amaiera: HH5eko lagunentzako hamaiketako osasuntsua prestatu dute. Nola? ikasketa modu osasungarriak, beren beharren eta erritmoen baitakoak, esploratu, deskubritu eta erabiliz. On egin diezaiola sabelari, eta ikasitako guztiari! Ezagutu ikasketa- eta hamaiketakoaren prestaketa- prozesua langile atariko albisteen atalean.