HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.04.11)


ETAPA MAILAKOAK


Boluntario eskaera

Pasa den asteazkenean egin genuen Hizpro saioan aipatu genuen bezala, datorren maiatzaren 8an Euskararen (bigarren) neurketa egingo dugu. Horretarako, oraingoan ere zuen laguntza beharko dugu gure etapan neurketa hori gauzatzeko.

Bigarren neurketa hau ikasleak jolasgaraitik itzultzen diren momentuan egingo dugu eta bina irakasle egongo dira maila bakoitzari dagokion pasiloan neurketa egiten. Hala ere, parte hartzera animatzen zaretenei aurrerago emango dizkizuet xehetasun guztiak.

Guztira zortzi irakasleren laguntza beharko dugu, beraz animatu zaitezte, agian bigarren neurketa honek lehenengoak baino emaitza hobeak emango ditu eta! Parte hartu nahi baduzu, hurbildu Maitanerengana.

Mila esker!
HIZPRO taldea

English activities: apirilak 29 [DBH2 eta DBH4]

Aste Santuko oporren ondorengo asteartean, apirilaren 29an, DBH2 eta DBH4ko ikasleek ingeles mintegiak antolatutako ekintza batzuetan parte hartuko dute (ikastolan bertan). Xehetasunak Calendarren dauzkazue ikusgai, beraz, mesedez, egun horretan saioa galtzea gaizki badatorkizue hurbildu Eoghan edo Maitanerengana eta egin beharreko aldaketak egiten saiatuko gara.

Mila esker!
ENG mintegia.

Oporren bueltan Calendarrari lotutakoak

IKASLEEKIN

  • Txikipedia erronka: Asteartean, komunikazio tailerreko 2. eta 3. mailako ikasleek Txikipediaren inguruko bi saio jasoko dituzte ikastolan.
  • English Theatre: Asteartean, 2. mailako ikasleek antzezlana ikusiko dute ikastolan. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • English Scaperoom: Asteartean, 4. mailako ikasleek scaperoom jarduera bat egingo dute ikastolan. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Frantseseko irteera: Asteazkenean, 4. mailako frantseseko ikasleak Bordelen egingo dute egun-pasa.

IRAKASLEAK

  • Ez ohiko klaustroa: Astelehenean, LOMLOE legeak eskatzen dituen ezinbesteko egokitzapenen inguruko saioa jasoko dugu.
  • Berrikuntza saioa: Asteartean, asteleheneko lanketarekin jarraituko dugu.
  • Lantaldeak: Asteazkenean, lantaldeek bilera izango dute.

Eskerrik asko egindako ahalegin eta lan guztiagatik! Gozatu egun hauez eta, ahal baduzue, deskantsatu ere egin.


IKASTOLA MAILAKOAK


Hezkuntza Batzordea: apirileko bileraren deskargua

Hilaren 2an egin zen Hezkuntza Batzordearen apirileko bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Ikastolaren Berdintasun Plana: berritzea

Ikastolaren Berdintasun Plana iraungi egin da eta berritzeko prozesua jarri da abian. Horretarako, besteak beste, Ikastolako langile GUZTIEN ikuspegia jaso nahi du gaia kudeatzen laguntzen ari zaigun erakunde aholkulariak galdetegi bitartez. Hortaz:

  • Bete, mesedez, galdetegi hau. Maiatzaren 4a da horretarako azken eguna.
  • Ikusi bideo hau galdetegia bete aurretik. Galdetegia testuinguruan kokatzeko baliagarri da eta, esan bezala, komenigarria galdetegia bete aurretik ikustea.

Ikastolako udalekuak 2025

Urtero legez, Ikastolak aurten ere antolatuko ditu Udalekuak. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra izango dira, 2 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako (HH2-LH6). Maiatzaren 13ra arteko epea dago izena emateko. www.oreretaikastola.eus –en topatuko dituzue xehetasun gehiago eta izena emateko aukera, hala nahi izanez gero.

Euskaraldia: izen-ematea – estatistikak [GOGORATZEA]

Martxoaren 28ko asteko oharretan esan bezala, Orereta Ikastolak entitate gisa parte hartuko du Euskaraldian eta eskatuta daude jada langileentzako txapak, entitate horretako partaide izango baitira. Ikastolako langileentzako txapak Ikastolak eskatu ditu eta txapa Ikastolan jasoko dugu, beraz.

Horiek esanda, Euskaralditik norberak www.euskaraldia.eus webgunean ere izena eman behar duela esan digute, datu eta estatistika iturri izango direlako beraientzat erregistro horiek. Erregistro horri lotutako ohar bat: “herria” atalean nongoak zareten jarri, ez txapa non jasoko duzuen. Dagoeneko izena eman baduzue, listo, egin dituzue etxeko lanak 🙂


ETAPA ARTEKOAK


LH | Zubiak Eraikiz: ikasturte amaierako topaketak, eguzkia zubi

Pasa den astelehenean, apirilak 7, LHko hainbat ikasgela Hendaia, Ziburu eta Biriatuko Ikastoletako  beren zubi-lagunekin elkartu ziren eguna pasatzeko. Eta eguzkiak ere ez zuen hitzordua galdu nahi izan 🙂 Jolasen bidez elkarren arteko harremanak indartu dituzte eta elkarren Ikastolak ezagutuz Euskal Herriko errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Hurrengoan, gehiago!

DBH2 – Sormen Tailerra | Paperezko soinak eta botila tapoizko kortseak

Balenciagaren mailara ez dira heldu, baina moda diseinuan fin aritu dira DBH 2. mailako Sormen Tailerreko ikasleak. Birziklartean murgilduta, jantzi ederrak diseinatu dituzte, edozein moda aldizkariren azalak betetzeko modukoak! Ikusi argazki-galeria langile atarian (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


Konfekoop aldizkariaren 104. zenbakia

Konfekoop-ek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, aldizkaria argitaratzen du hiru hilabetero. Hemen duzue irakurgai azken alea. Irakaskuntza-kooperatiben atalean gure Ikastolako zuzendari Anartz Muxikari eta Donostiako San Patricio ikastetxeko Urko

Larrea eta Gasteizko Olabide Ikastolako Mikel Makazagari egindako elkarrizketa topatuko duzue. Irakaskuntza-kooperatiben egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez dihardute.



Opor onak pasa!

Nora Salbotxen “2361” iritzi-artikuluaren aitzakian, opor onak opa dizkizuegu. Eskerrik asko orain arte egindako lanagatik. Gozatu oporrez, eta bueltan jarraituko dugu denon artean Ikastola egiten, aurrera egiten.