HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.02.07)


ETAPA MAILAKOAK


Inauteriak

Datorren otsailaren 28an “gure” inauteriak ospatuko ditugu 3. ordutik 6. ordura bitarte. Egunaren antolaketari dagozkion xehetasun guztiak Calendarren dituzue ikusgai dagoeneko. Bestetik, aurten gure proposamena irakasle taldeak (denok batera) emanaldi bakarra prestatzea izango da eta horretarako, datorren otsailaren 11 eguerdian, 14:40ean, elkartu eta entsegua egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu. Animatu zaitezte!

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai.

Mila esker,

Herrigintza lantaldea

Calendarrari lotutakoak

IKASLEEKIN

  • BADyG testak: Astelehenean 2. mailako ikasleek testak pasako dituzte. Antolaketa eta xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Lanbide Heziketako bisitak: Astelehenean, ikasleek La Salle ikastetxearen aurkezpena jasoko dute ikastolan. Ostegunean, ikasleak Easo politeknikoa ezagutzera joango dira. Xehetasunak Calendarren izango dituzue ikusgai.
  • Herri kiroletako saioa: Asteartean, Herri Kirolen Gipuzkoako Federaziotik etorriko dira 90 minutuko saioak eskaintzera 2B eta 2D geletako ikasleei.
  • Irakurriz gozatu: Osteguneko 3. orduan irakurketa saioa izango dugu.

IRAKASLEAK

  • Klaustroa: Astelehenean klaustro bilera izango dugu. Gai-zerrenda Calendarren duzue ikusgai.
  • CAG koordinazioa: Asteartean liburutegian bilduko gara CAG geletako irakasle taldeak. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Inauterietako entsegua: Asteartean entsegua egingo dugu 14:40ean.
  • Berrikuntza saioa: Astelehenean lan saioa izango dugu liburutegian 14:40ean.

IKASTOLA MAILAKOAK


Hezkuntza Sailetik eskaera: soldata-parekatzearen justifikazioa

Ikastolak soldatak parekatzeko jasotako ordainketak justifikatzea eskatu du Hezkuntza Sailak. Horretarako, besteak beste, langileek parekatzerako ezohiko transferentzia jaso dutela ziurtatu behar dute dokumentu bat sinatuz. Sinatu beharreko dokumentu hori etapetako zuzendaritza-taldeak edo saileko arduradunak izango du eta beren bulegotik pasa behar da sinatzera segidako egunetan:

  • DBH: otsailak 10 eta 11
  • LH: otsailak 12 eta 13
  • HH: otsailak 14 eta 17
  • Zerbitzuak: otsailaren 19tik aurrera

Oiartzoko patronatua: urtarrileko bileraren deskargua

Urtarrilaren 30ean egin zen Oiartzoko patronatuaren ikasturte honetako bigarren bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Blaitu – Euskaraz Bizi | Ikasturteko bigarren Busti! saioa eta laugarren Tanta

BUSTI! SAIOA

Astelehenetik aurrera, ikasturte honetako 2. Busti! saioa ikusgai izango da Blaitu Klubaren atarian. Geletan lantzeko unitate didaktikoa ere eskura duzue. Gogoratu, unitate didaktikoa nahieran erabil dezakezuela adinaren baitako egokitzapenak eginez. (LHn komunitate proiektuan landuko da).

TANTA BERRIA

Blaitu Klubeko 2. denboraldiko laugarren Tanta ere astelehenetik aurrera ikusgai izango duzue. DBHko gazteek asteburuetarako plan bikaina proposatu digute: Zuberoako maskaradak. Ziur ez zaretela aspertuko! Sartu Blaitu Klubaren atarian eta ikus ezazue!

Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

Eskerrik asko!

Zubiak Eraikiz: elkartrukeak eta Berako Labiaga Ikastolakoen bisita

Ipar Euskal Herriko lagunentzako marrazkiak, mezuak, gutunak, ipuinak… egiten aritu dira azken asteetan HHn eta LHn. Aste honetan jaso dituzte Zubiak Eraikiz-eko arduradunek Ipar Euskal Herrira bidean jartzeko.

Bestalde, Berako Labiaga Ikastolako DBH 2. mailako ikasleak gurean izan dira aste honetan. Topaketa egin dute gure Ikastolako DBH 2. mailako hainbat ikaslerekin.

Matrikula-jaitsierari, kontzertazioei eta finantziazioari buruzko datu eta zifra eguneratuak langile atarian

Klaustroetan eta berariaz zerbitzuetako langileekin ere matrikulazio-jaitsierak Eusko Jaurlaritzak esleitutako kontzertazioetan eta finantziazioan duen eraginari buruzkoak azaltzeko bilerak eginda, langile atarian (informazio praktikoaren atalean) duzue informazio eguneratua eskura hala behar edota nahi duzuenerako.

Esaiozu instituzionala, Ikastolaren aintzatespen-plana

Aintzatespen eta eskertzen bidean aurrerapauso bat gehiago egiteko asmoz, Esaiozu instituzionala martxan da. Ikastolako zuzendaritza-taldeak egingo ditu Esaiozu instituzionalak, izan langile jakinei edota lantaldeei. Irizpide batzuk jarraituz egingo dira Esaiozu instituzionalak. Langile atariko Esaiozuren atalean dituzue ikusgai aipatu irizpide horiek.


ETAPA ARTEKOAK


HH | Zumaiena ikastetxeko ordezkarien bisita Lino Berrira

Zumaiako Zumaiena ikastetxeko ordezkariak Lino Berria ezagutzen izan dira aste honetan.

DBH | Autoproiektatu! tailerra: zura, zerra… eta horrekin zer?

DBH 4. mailako zenbait ikasle Autoproiektatu! tailerrean jardun dira buru-belarri lanean. Hainbat saioko jarduera horretan, eskola-ingurunearen gaineko hausnarketa eta osteko interbentzioa egitea xede, ikasleak elementu higigarriak diseinatzen eta fabrikatzen aritu dira, beren sormena, pentsamendu kritikoa eta bakarkako zein taldeko lana sustatuz. Emaitza? dominadak egiteko barra, esekitokiak, eserleku tolesgarriak eta motxilak gordetzeko ere balio duen bankua. Irakurri ikasleek beraiek idatzitako proiektuaren egunerokoa langile atarian (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


Ikastolen Elkartea arduratu da Euskaraldiko unitate didaktikoak sortzeaz

Aste honetan aurkeztu dira Lekuona Fabrikan maiatzaren 15etik 25era martxan izango den Euskaraldiko unitate didaktikoak. Ikastolen Elkartea arduratu da unitate didaktiko horiek egiteaz: Altxa (3 eta 9 urte arteko umeentzat), Dantza (9 eta 12 adin tartekoentzat) eta Jalgi (nerabeentzat). Unitate didaktiko horiek Euskal Herri osoko hezkuntza eragile guztiek izango dituzte eskuragarri. Irakurri albistea osorik, hemen.

Hainbat artikulu interesgarri