HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.12.06)


ETAPA MAILAKOAK


Boluntario eskaera

Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketan jaso ditugun lanen balorazioa egiteko boluntario eskaera luzatu nahi dizuegu. Laguntzeko prest bazaudete, gerturatu zaitezte astelehen-asteartea bitartean Iker edo Maitanerengana ipuinak jasotzera. Lan asko jaso ditugu, beraz asko eskertuko dugu zuen laguntza. Mila esker!

Lehiaketaren antolatzaileak

HTI saioak

Datorren astean, EHIk irakasleak trebatzeko proposatzen duen elkarreraginerako estrategiak eta ekintzara bideratutako ikuspegia jorratuko duen saioa jasoko dugu arloka.

Donostian izango dira saioak eta hiru orduko iraupena izango dute (9:30-12:30). Sortzen diren hutsuneak betetzeko jendea ekarriko dugu, hutsune horietan egin beharreko lanak adieraztea eskertuko genizueke. Mila esker!

Booktoberboom lehiaketako bozka fasea

Komunikazio Tailerreko ikasleek Booktoberboom lehiaketan parte hartu dute, liburu baten gaineko gomendio bideoa eginez. Publikoaren bozka jasotzeko epea zabalik dago jada, eta beraz, bideo honi “gustuko dut” ematea proposatu nahi dizuegu. (Goranzko hatza duen iruditxoan klik eginez). Bozka emateko epea abenduaren 9an bukatzen da. Ea publikoaren saria irabazten duten!

Jolasgaraietako zaintzak

Azken asteetan jolasgaraiei loturiko behar bat antzeman dugu: jolasgaraiaren arduran zaintzako (Z1) irakaslea egotea.

Gauzak horrela, zuzendaritzatik jolasgaraietako egun bakoitzerako Z1a aktibatzea erabaki dugu. Irakasle geletan topatuko duzue jolasgaraiko zaintzen taula eguneratua; bertan zehazten da egun bakoitzean nor den zaintzarako ordezkoa. Jo lasai beregana (ahal dela denborarekin) egunen batean ezingo bazenute jolasgaraiko zaintza egin.

San Tomas eguna

Herrigintza taldea abenduaren 20ko egunaren antolaketan dabil buru-belarri. Xehetasunak aurrerago emango dituzten arren, goiz osoan zehar (gogoratu jardun laburra dugula) ikasleekin egoteko beharra aurreikusten da. Ondorioz, egun horretan bakarkako guraso bilerarik ez jartzea eskertuko genuke.

EMANTIK betetzea

EMANTIKen jarraipena egitean konturatu gara DBHko ikasleen betetze maila oso eskasa dela. Jakin badakigu ikasle askok ez dutela seriotasunez hartzen, baina mesedez, gogoratu ikasleei 1. eta 4. orduetan, DBH1en eta 2n, bete beharreko eskakizuna dela. Eskerrik asko.

Datorren asteleheneko tutoretza

Calendarren ikusiko zenuten bezala, datorren asteleheneko tutoretza Irakurriz Gozaturako baliatuko dugu. Zuzendaritzatik ez dugu ohar edo lanketa berezirik proposatuko. Hartu saioaren lehen zatia, beharrezkoa duzuen kasuetan, zuen gelako lanketak egiteko; eta bigarrenean, irakurketa saioari ekin.

Hedatze akademikoa

Dakizuen bezala, Hedatze akademikoan aritzen diren ikasleak zuzendaritzatik matrikulatzen ditugu, beraz, lehenengo hiruhilabetean parte hartu duen ikasleren batek bigarrenean jarraituko ez badu, adierazi zuzendaritzan mesedez. Mila esker!

Calendarrari lotutakoak

IKASLEEKIN

  • Berreskurapenak: Astelehenetik ostegunera bitarte, 1. ebaluazioko berreskurapenak egingo dira.
  • Irakurriz Gozatu: Astelehenean, tutoretzako saioa baliatuko dugu saioa aurrera eramateko.
  • Expectations: Astearte eta ostegunean, 3. mailako ikasleek gorputz adierazpena landuko dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Antzerki Foruma: Ostegunean, 4C gelak parte hartuko du 9:00etatik 12:00etara. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
  • Garabide: Ostiralean, kulturartekotasuna eta aniztasunari buruzko bigarren saioa jasoko dute 3. mailako ikasleek.
  • Agipad: Ostiraletik aurrera, 3C eta 3D geletako ikasleek prebentzio saioa jasoko dute. Xehetasunak Calendarren topatuko dituzue.

IRAKASLEAK

  • Guraso bilerak: Astelehen eta asteartean aurrez aurreko bileretarako tartea dugu.
  • Berrikuntza: Asteazkenean ebaluazioaren inguruko hausnarketa egingo dugu.

IKASTOLA MAILAKOAK


Orereta-Oiartzoko Gabonetako saskiak

Ohiturari jarraituz, aurten ere DBHko eraikinean Orereta-Oiartzoko Gabonetako saskiak zozketatuko ditugu. Ikastolako langile guztiak izena ematera animatu nahi zaituztegu!

Zozketa abenduaren 20an egingo da eta horretarako,10€ jarri behar dira. Parte hartu nahi baduzue, ondorengo galdetegia bete, mesedez. Horretarako azken eguna abenduaren 9a izango da. Ondoren, abenduaren 10a, dirua jasotzeko azken eguna.

Etapa bakoitzean arduradun batek jasoko du dirua, hortaz, harengana hurbildu eta dirua emaiozue, beranduenez, abenduaren 10ean.

DIRUA JASOTZEKO ARDURADUNAK

  • HH: Ainara Irasuegi edo Amaia Pascua
  • LH: Maialen Iribarren
  • DBH: Nerea Laurenz
  • BATX: Janire Urrestarazu

Mila esker eta… Zorte on guztiei!


ETAPA ARTEKOAK


HH4 | ¿Zazpi antxumeen ipuina ala hamaika aukeraren liburua?

Zazpi antxumeen aitzakian, artaburu, arto ale eta irin artean pasa dituzte azken asteak HH4n, hamaika esperientziaz gozatzen. 

Lehendabizi, zazpi antxumeen ipuina landu dute. Ondoren, irina nola egiten den ikustera joan dira Fanderiako Errotara, ipuinean otsoa bezala. Ostean, artaburuak Ikastolara ekarri eta esperimentazio txokoan aletu dituzte, baita lokotxekin jolastokian jolastu ere. Amaitzeko, arto aleekin palomitak eta ikasle batzuen izebekin eta aitarekin taloak egin dituzte, txokolatez bete eta hamaiketako goxo-goxoa egiteko. Ikusi hemen laburpen bideoa.

DBH4 | FICAB zinemaldi arkeologikoan Arditurriko trenbidea film laburrarekin

DBH 4. mailako ikasle talde batek Arditurriko trenbidea film laburra egin eta Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan parte hartu du. Kazetari-arkeologo edo arkeologo-kazetari, ez dakigu oso ongi zein paper jokatuz, zizela eta mailua hartuta, Arditurriko trenbidea film laburraren egileei elkarrizketa egin diegu. Irakurri elkarrizketa osorik langile atarian (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


Kilometroak 25 aurkeztu berri dute

Pasa den ostiralean aurkeztu zuten 2025eko Kilometroak. “Salto-saltoka” lelopean ospatuko da hurrengo urteko urriaren 5ean Elgoibarren. Gehiago jakiteko, irakurri aurkezpenaren albistea.