ETAPA MAILAKOAK
Berreskurapenen antolaketa
Dakizuen bezala, abenduaren 9tik aurrera, 1. ebaluazioko berreskurapenak egingo ditugu. Hemen duzue mintegi eta gela bakoitzeko azterketak antolatzeko dokumentua. Notekin batera bidaliko dugu gela bakoitzaren antolaketa, beraz, ezinbestekoa da dokumentua azaroaren 26rako osatzea. Mila esker!
Berrikuntza: oharrak
Diziplina arteko proiektuen deboluzioak direla eta: aurreko asteko oharretan eskatu genizuen diziplina arteko proiektuen notak azaroaren 20rako osatuta egotea. Zuetako batzuen eskaerari jarraiki eta ikusita bestelako lehentasunak ditugula, azaroaren 26ra, asteartera, atzeratuko dugu.
Hortaz, mesedez, datorren ASTEARTERAKO, osa itzazue diziplina arteko excelean ditugun ebaluazio-adierazleak. Horien deboluzioa egingo diegu ikasleei abenduaren 2ko TUToretzan.
Diziplina artekoen gaineko edozein ekarpen, balorazio, iradokizun izanez gero, jo ezazue guregana. Mila esker.
Bestalde, eskatu nahi dizuegu MOMENTUZ 2. ebaluazioari dagokion Inikako egitura EZ INPORTATZEA, izan ere, aldaketak egingo ditugu eta alferrikako lana izango da. Itxaron ezazue, mesedez, beste abisua eman bitarte.
Amaitzeko, segidan duzue konpetentzien ponderazioa frexkatzeko azalpen-bideoa. Ez da deus berria, baina lagungarria gertatuko zaizuelakoan gaude, notak jartzen ari garen honetan.
Animo guztioi! DBHko berrikuntza taldea
Asteazkenetako zigortuen inguruan
Euskaraz bizitik antolatzen diren asteartetako Hedatze saio guztietan ikasleek ez dute autobus zerbitzurik erabiltzen. Beraz, zigortutako ikasleren batek asteazkenean geratzeko arazoa adierazten badu, asteartean etortzea proposatu aurretik, ziurtatu astearte horretan Hedatze autobus zerbitzua badagoela, mesedez.
Jolasgaraietako lantaldearen oharra
Duela bi aste jolasgaraietako sistema berria abiatu genuen. Nabaritu dugu erreleboak ez ditugula behar bezala antolatuta, eta beharbada egokiena izan daiteke egun bakoitzeko taldeak elkartu eta antolatzea. Nahi baduzue txantilioi hau erabil dezakezue antolaketa hori egiteko. Jolasgaraietan espazio guztiak zaintzea da bermatu beharko genukeena. Ez da korrika ibiltzea helburua, har dezagun lasaitasunez, baina erreleboak ziurtatuz.
Eskerrik asko.
Calendarrari lotutakoak
Ekintza berezi ugari ditugu aurreikusita datorren asterako.
IRAKASLEAK
- Ebaluazio bilerak: Astelehen eta asteartean, 14:40ean hasita eta bukatu arte, ebaluazio bilerak egingo ditugu. Hurrenkera eta dokumentazioa calendarren daude ikusgai.
- Berrikuspen eguna: Ostiralean azterketak errebisatu eta kopiak eskatzeko aukera izango dute gurasoek (12:15-14:00).
IKASLEEKIN
- Irakurriz gozatu: Asteartean ikasle guztiek irakurketa librerako bigarren tartea izango dute 6. saioan.
- Orain prebentzioa: Asteartean eta ostegunean 1. mailako ikasleek lanketa egingo dute. Xehetasunak calendarren daude ikusgai.
- Podcast proiektua: Asteartean 3. mailako komunikazio tailerreko ikasleek Podcast proiektuaren lehen saioa izango dute Lekuonan, 4. saiotik aurrera ez dira klasean egongo.
- Kultura Eskola Teknologia: Asteazkenean 1. mailako teknologia eta digitalizazioko ikasleek tailer bat burutuko dute. Xehetasunak calendarren daude ikusgai.
- Garabide: Ostegunean 3. mailako ikasleek kulturartekotasuna eta aniztasunari buruzko lehenengo saioa izango dute. Xehetasunak calendarren daude ikusgai.
IKASTOLA MAILAKOAK
Oiartzoko patronatua: azaroko bileraren deskargua
Azaroaren 20an egin zen Oiartzoko patronatuaren ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).
Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua
Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasuna Badalab eta Fikzio Fabrikaren Kutxaz Kanpo egitasmoko “Elkarlana eta arnasestua” jardunaldia da. Langile atarian dituzue xehetasunak.
Negulekuak 2024: izena emateko epea zabalik abenduaren 8ra arte
Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra egingo dira aurten.
Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.
Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegiak hemen dira
Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegiak heltzear dira Ikastolara. Datorren astean jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean. Jasotzean ordaindu beharko dira eskudirutan (12€/egutegia).
Errrigora: udazkeneko kanpainako saskiak hemen dira
Datorren astelehenean (azaroak 25) iritsiko dira kutxak Ikastolara. Eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi duzuela esan duzuenek asteazkenetik (azaroak 27) aurrera jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.
ETAPA ARTEKOAK
Blaitu – Euskaraz Bizi | Ikasturteko lehen Blaitu MHLZ lehiaketa azaroaren 26tik abenduaren 3ra
Blaitu Klubak ikasturteko lehen “Blaitu MHLZ lehiaketa” antolatu du, azaroaren 26tik abenduaren 3ra. Euskararen Egunaren bueltan, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitartean, “Blaitu MHLZ” jolas bat eskainiko da egunero Ikastolaren webguneko Blaitu Klubeko atarian. Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jokatuko den lehiaketa handirako. Abenduaren 3ko lehiaketako irabazleak IrisarriLand parkerako sarrerak eskuratuko ditu etxeko kide guztientzat. Langile atarian dituzue xehetasun gehiago eta lehiaketan parte hartzeko aukera. Animatu eta parte hartu, eta anima itzazue ikasleak ere parte hartzera! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!
DBH | Esaduzu proiektuarekin, Gizarte Zientzietako mintegia Serbian
Ikastolen Elkartearen bitartez, DBHko irakasle Egoitz Sayar Serbiako Leskovac herrian izan zen azaroaren 14tik 17ra, EuroClio erakundeak antolatutako SENSEI konferentzian. Topaketan, hezkuntza inklusiboa eta hori lantzeko praktika onak izan zituzten hizpide. Egoitzek memoria historikoa eta inklusibitatea nola uztartu azaldu zuen DBH 4. mailan Gizarte Zientziak mintegiak 36ko Espainiako gerra zibilaren testuinguruan landu ohi duen Esadazu proiektua aurkeztuz, beste herrialdeetako entzuleei aniztasunari dagokionez izan ditugun erronken aurrean horren gai sentikorretan nola jokatzen dugun plazaratuz. Egoitzen parte-hartzea oso arrakastatsua izan zen, interes handia piztu zuen bertaratu ziren eragileen artean. Eskerrik asko Egoitzi eta Esadazu proiektua dena izateko zuen hondar aletxoa jarri duzuen Gizarte Zientzietako zein beste mintegi batzuetako lankide denei!