HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.05.03)


ETAPA MAILAKOAK


Calendarrari lotutakoak

Irakasleak

  • Guraso bilera orokorrak: astelehen eta asteartean 1., 2. eta 3.mailako bilerak izango ditugu. Gidoia Calendarren duzue.
  • Guraso bileren prestaketa: astelehen arratsaldean izango duzue horretarako tartea.
  • Berrikuntza saioa: asteazkenen eguerdian Diziplina arteko proiektuak doitu eta itxiko ditugu.

Ikasleak

  • OFE4: Maiatzaren 8an eta 15ean ekintza berezi bat egingo dute, eta 12:00etan aterako dira. Maiatzaren 8an 4B eta 4D, eta maiatzaren 15ean 4A, 4C eta 4E. Laugarren saioan laugarren mailan saioa daukazuen irakasleek kontutan izan, mesedez.
  • Ebaluazio diagnostikoa: Maiatzaren 7an eta 8an (4A-4E)
  • Gizarteko irteera DBH4: Maiatzaren 7an (4C-4D) eta 9an (4A-4B-4E)
  • Frantseseko txangoa DBH4: Bordelera joango dira maiatzaren 10ean

Eraikineko konpontze lanak

DBHko fatxadan konpontze lanak egiten hasi dira. Ez dakigu zein dimentsio hartuko duten eta zenbat luzatuko diren. Xehetasun gehiago edukitzean kontatuko dizkizuegu. Jolas garaietan eta kanpo eremuetan zabiltzatenean adi ibili, mesedez. Eskerrik asko.


IKASTOLA MAILAKOAK


Ikasturte amaierako bakarkako bilerak: berrikuntza taldetik proposatutako gida

Ikasturte amaierako bakarkako guraso bilerak laster hasiko ditugu. Gogoratu Ikastolako berrikuntza taldeak bilerak egiteko erreferentziazkoa eta lagungarria den gidoia egina duela. Aintzat hartu eta erabil ezazue.

HIZPRO | Euskaraz Bizi | Blaitu Kluba: maiatzeko kalko okerra

Maiatzean zehar landuko dugun kalko okerra aditzari buruzkoa da, hain zuzen ere, -ten/ari izan erabilerari buruzkoa. Horretarako, eskuragarri duzue DBHko Blaituko kideek egindako bideoa (langile ataritik sartuta, Ikastolako webguneko Blaitu klubeko atarian, Tanten sailean). Saia gaitezen elkarrekin erabilera desegoki hau saihesten.

Herri Urrats 2024: autobusa Ikastolatik

2024ko Herri Urrats festa maiatzaren 12an ospatuko da Senpereko lakuaren bueltan, “Ortzadarra” lemapean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du, Ipar Euskal Herriko Ikastolek guztion babesa eta ekarpena zinez eskertuko baitute.

Autobusa Linoko geltokitik (Oiartzungo noranzkoan) aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Senperetik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 8€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Herri Urratsera Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, Esmalteriako bulegotik (15:30-17:30) pasa zaitezkete tiketak erostera. Erosoagoa bazaizue, eskatu etapako zuzendaritza-taldeko kideren bati edo zuen saileko arduradunari eta haren bitartez helaraziko zaizkizue tiketak.


ETAPA ARTEKOAK


LH2 | Erdi Aroko gure herria aitona-amonei erakusten

Badira urte batzuk LH 2. mailako ikasleak Erdi Aroko gure herrian murgiltzen direla. Ikasgelan lantzen dutenaz gain, hirigunean barrena bisita gidatua egiten dute eta bisita hori eginda, hamabost bat egunera, beraiek gidari direla, euren aitona-amonei eskaintzen diete bisita hori bera. Diziplina arteko proiektu honen xehetasun gehiago, langile atarian (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri