ETAPA MAILAKOAK
Urtarrileko ekintzak
PLANETA DANTZAN (DBH1)
Urtarriletik aurrera DBH1eko ikasleek “Planeta dantzan” programan parte hartuko dute. Programa hau ingurumen-hezkuntzako (Kristina-enea fundazioa) eta arte-sorkuntzako eragileen (Malandain Ballet Biarritz) arteko lankidetza bereziagatik nabarmentzen da.
Programa honen helburua ikasleak ingurumenaren ezagutzan eta babesean sentsibilizatzea da. Horretarako, ezagutza zientifikoak eta artistikoak partekatuz eta arrazionaltasuna eta alderdi emozionala lotuz.
Programan Iruña, Donostia eta Akitania Berriko eskolekin batera hartuko dugu parte. Bete-betean gure hezkuntza-proiektuarekin eta pertsona-ereduarekin bat egiten du; gure hezkuntza-proiektuak ere nazio-ikuspegia baitu eta baita izaera irekia ere. Gainera, gure ikasleak, besteak beste, ingurumen osasunaren zaintzaileak eta sortzaileak izatea nahi dugu.
Programa lau saioz osatuta dago:
- Lehenengo saioa (Ikastolan, 2h): Ingurumen-hezitzaile batek programa eta ingurumen-arazoa aurkeztuko die ikasleei. Ondoren, Malandain Ballet Biarritz taldeko kide batek dantzarekin lehen kontaktua eskainiko die ikasleei.
- Bigarren saioa (Victoria Eugenia antzokian, 1h): Biarritzeko, Donostiako, Orereta-Errenteriako eta Iruñeko talde guztiak Malandain Balletaren “SAISONS” ikuskizunean (berezko obraren egokitzapena izango da) izango dira. Lanak modu original eta artistikoan planteatzen du lehen aipatutako ingurumen-gaia. Lana amaitzean, solasaldia egingo da balletaren konpainiako kideekin.
- Hirugarren saioa (Ikastolan, 2h): Malandain Ballet Biarritzeko kide batek saio praktiko bat zuzenduko du ikastetxean, dantzaren bidez obrako koreografia esanguratsuenetako batzuetan sakonduz.
- Laugarren saioa (Ikastolan): Parte hartzen duten ikastetxeek unitate didaktiko bat izango dute ikasgelan ingurumen-alderdiak lantzeko.
Urtarrilaren hasieran, DBH1eko gela bakoitzak lehenengo saioa izango du (Calendarren ikusgai).
OIARTZO-HAURTZARO-ORERETA OLINPIADAK (DBH4)
Oiartzo, Orereta eta Haurtzaro Ikastoletako 4. mailako eta batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskal Olinpiaden bigarren edizioa ospatuko dute oporren bueltan. Hain zuzen ere, urtarrilaren 12an. Egun horretan DBHko zenbait espazio haiek erabiliko dituzte eta Calendarren izango dituzue antolaketaren xehetasunak. Baina jakin, euria egingo balu, festaren amaierako zatia (12:00-13:30) hemen egingo dugula estalpean, musika kontzertu bat baitago. Barkatu eragozpenak.
EXPECTATIONS (DBH3)
Gorputz hezkuntzan, gorputz adierazpeneko unitateari hasiera emateko Osa+Mujika konpainiakoak etorriko dira DBH3ko ikasleekin saioak egitera.
Talde bakoitzak bi orduko bi saio izango ditu gimnasioan. Irakasleak bertan egon beharko du. Xehetasun gehiago calendarren.
Ari(H)itzak aldizkaria
Hemen da Komunikazio Tailerreko ikasleen artean osatutako aldizkaria. Bertan errezetak, herriko agenda, kotileoak, denborapasak, bidaiak… eta askoz gehiago topatuko dituzue. Aprobetxatu gabonak eta gozatu, ziur ez zaretela aspertuko!
Chromebookak
Urtarrilaren 8tik aurrera eta hamar egunez, Xenon enpresako langileak etorriko dira ikasle eta irakasle guztion Chromebooketako pieza bat ordezkatzera. Lanek 10 eguneko iraupena izango dutela aurreikusten da eta DBHko beheko solairuko kafe gelan kokatuko da langileen lanerako espazioa.
Astelehen goizean (urtarrilak 8) DBH 1. mailako ordenagailuekin hasiko dira lanean, beraz, egun horretarako euskarri digitalik gabeko saioak prestatzea aholkatzen dizuegu. Egun horretan izango dugu hurrengo egunetarako antolaketaren berri.
Hedatze eskaintza
Familiek jaso dute dagoeneko bigarren ebaluazioko Hedatze eskaintza. Urtarrilaren 8ko Tutoretza saioan ikasleei eskaintzaren eta egunen berri emango diegu. Urtarrilaren 12ra arteko epea izango dute izena emateko, eta 15ean abiatuko dira saioak.
Berrikuntza: diziplina arteko proiektuen balorazioa
Aspalditxo amaitu genituen 1. ebaluazioari dagozkion diziplina arteko proiektuak. Ohi bezala, egindako lana baloratzea eskatu nahi dizuegu. Horretarako, mesedez, bete ezazue ondorengo galdetegia, alderdi sendoak aintzat hartu eta ahuleziak antzeman eta hobetzeko.
Mila esker guztioi. Gozatu merezitako oporraldia.