HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.12.15)


ETAPA MAILAKOAK


Calendarrari lotutakoak

  • Monografikoak: datorren astelehenean eta asteartean izango dira. Calendarren dauzkazue hurrenkera eta metodologia proposamena.
  • Berdindu saioak: abenduaren 15ean hasi ziren saioek jarraipena izango dute datorren astean.
  • Elkarkidetza: datorren astelehenean eta asteartean elkarkdietzako saioetan izango ditugu DBH4ko hainbat ikasle.
  • Ekos DBH3D: asteartean 10:00etan abiatuko dira eta ez dira itzuliko. Bertan saioa duzuen irakasleek hutsuneren bat bete beharko duzue, akaso. Calendarren edo Inikan adieraziko dugu.
  • San Tomas eguna eta tonbola: Datorren ostegunean San Tomas eguna ospatuko dugu. Dokumentu honetan eta calendarren bertan dauzkazue xehetasunak.

Lanaldi erregistroa (Naroaren mezua)

2022-2023ko lanaldi erregistroak berrikusi ditut eta oraindik erregistro hauek falta zaizkit.

2022-2023 ikasturtea:

  • IRAILA: 12-19-25-28
  • URRIA: 12-16-19-27-35
  • AZAROA: 12-15-16-19-25-27-31-35
  • ABENDUA: 12-19-21-24-27-35-36
  • URTARRILA: 07-08-19-35
  • OTSAILA:  07-08-19-27-34-35-37
  • MARTXOA: 05-07-08-15-19-25-27-28-35-36
  • APIRILA: 03-07-08-14-19-21-27-35
  • MAIATZA: 03-07-08-14-19-27-35
  • EKAINA: 03-07-08-19-25-27-34-35

Erregistroak osatu eta DBHko zuzendaritzan utzi ditzatela, mesedez.

Bide batez, gogorarazi langile-kodea orriaren goialdean eta eskuinean jartzeaz.

Eskerrik asko.

Oiartzo: Eguberriko topaketa (abenduak 23)

Abenduaren 23an, 11:00etan, Oiartzoko ikasleen diploma banaketa izango da. Oiartzungo Udaletxean izango da ekitaldia. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta, ondoren, nahi duenak, potetxo bat hartu eta bazkaltzera. Irakasle geletan daude bazkarira apuntatzeko orriak.

Euskal Olinpiadak urtarrilaren 12an: pintxoak (Haizearen mezua)

Urte berriarekin batera, urtarrilaren 12an Euskal Olinpiadak ospatuko ditugu bigarrenez Haurtzaro, Orereta eta Oiartzoko DBH 4. mailako eta batxilergoko ikasleekin. Egun horretan, tortila pintxoak jarriko dituzte salgai ikasbidairako dirua ateratzeko. 1,5€ balioko du pintxoak. Egun horretan pintxoa nahi duen irakasleak, bete dezala galdetegi hau datorren asterako, mesedez.

Eskerrik asko.

Badyg testak (DBH2)

Dakizuenez, orain dela bi aste 2. mailako ikasleek Badyg testak pasa zituzten.  Egun horretan ikastolara etorri ez ziren ikasleek abenduaren 20an egingo dituzte lehenengo hiru saioetan.


IKASTOLA MAILAKOAK


NextCloud – OIKS berritasunak: dokumentuak sortzeko txantiloiak

NextCloud-OIKSn testu, kalkulu edota aurkezpen dokumentu berriak sortzean, ezertan hasi aurretik, txantiloia hautatzeko aukera ematen du orain sistemak. Erabilienak eskura izateko eta denok oinarri berberen gainean lan egiteko lagungarria delakoan gehitu dira txantiloiak sistemara.

Txantiloiren baten falta sumatuz gero, jarri, mesedez, IKT mintegiko kideren batekin harremanetan. Txantiloien katalogoa/bilduma moldagarria eta “eguneragarria” da.

Eguberri bezperako kalejira: anima zaitezte!

Abenduaren 24an, urtero bezala, Eguberri-kantak abesten ibiliko gara kalez kale, herriko txokoak alaitzeko gogoz. Langile atarian dituzue hitzorduaren xehetasunak. Esan gabe doa, denok gonbidatuta zaudetela parte hartzera.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa: balorazioa eta barne-bisitak

Asteburu honetan amaituko dira Mari Domingiren Errepublika Magikora bisitan etortzeko egunak. Abenduaren 1etik 17ra bitartean, Euskal Herri guztian barrenako 1800 pertsonak hartu dute hitzordua Mari Domingirenera etortzeko. Asteburu honetako txanda guztiak beteta daude (azken orduko eskaerei ezetz esaten ari gara), nahiz pasa berri den zubiko egunetan uste genuena baino jende gutxiago ibili den. Iaz baino laburragoa izan da aurten Mari Domingiren Errepublika Magikoaren epealdia; iaz azaroan hasi ginen eta abendua hasi artean ez zen ia inor etorri. Bisita kopuru bertsuan ibiliko gara iaz eta aurten. Datorren asteetan ekimenaren balorazioa egin eta hurrengo edizioetarako proiektua doitzen jarraituko dugu.

Jaiegun eta asteburuetako bisitak amaituta, datorren astelehen eta asteartean, abenduaren 18an eta 19an, HH eta LHko hainbat ikasgela Mari Domingiren laguntzaileengana joango dira Baserrira. Hainbat urtetako ohiturari eutsiz, DBHko ikasleek jokatuko dute laguntzaile horien papera datorren asteko bisitetan.


BESTELAKOAK


“Gu Ikastola” osagarriak, EHIren eskutik

Ikastolen Elkarteak “Gu Ikastola” poltsak, motxilak, txapak, botilak… eskatzeko aukera zabaldu digu Ikastoloi eta ikastolakideoi. Langile atarian topatuko dituzue produktuen gaineko xehetasunak eta eskaera egiteko aukera. Abenduaren 17ra arteko epea dago horretarako. Aurrerago jakinaraziko zaie eskatzaileei noiz eta nola egingo diren banaketa eta kobrantza.

Senpereko Kattalin Elizalde kolegioari laguntzeko diru-bilketa

Ikasturte honen hasieran ateak ireki zituen Seaskako Kattalin Elizalde kolegioak diru-bilketa jarri du martxan. Izan ere, nahiz eta Udalarekin alokairurako akordio bat adostua izan, Pirineo Atlantikoetako prefetak lurrak erostera behartu nahi du kolegioa, Falloux legearen babesean.

Gaur 82 ikasle eta 2025erako 170 biltzea xede duen kolegioa hutsetik abiatzen dela-eta, ezohiko laguntza eskatu dute eragileek. Besteak beste, Interneten crowdfunding kanpaina bat jarri dute abian. Ikastolok Euskal Herri osoko eragileak izanik eta batzuen egoera besteena baino zailagoa denaz jakitun, ahala izanez gero, animatu nahi zaituztegu zuen ekarpena egitera.

EHIren azken agerraldia EAEko Hezkuntza Lege berriaz: aukera galdua?

Ikastolen Elkarteak agerraldia egin zuen abenduaren 13an, azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu den Hezkuntza Lege proiektuaren irizpenaren aurrean Ikastolok egin dugun balorazioaren berri emateko.

Lege proiektuaren azken bi ikasturteetako ibilbidearen eta gaur egungo egoeraren jakitun, Ikastolok uste dugu, lege proiektua dagoen moduan onartzen bada, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dugula. Galdu ezinezko aukera baten moduan irudikatu badugu ere bi urteko prozesu hau, egungo egoerak ez gaitu asetzen; hasierako itxaropen eta ausardia zantzuek indarra galdu dute. Edozein herrirentzat estrategikoa den gaia da hau, datozen belaunaldien etorkizuna baldintzatuko duena; eta esan bezala, lege proiektua dagoen moduan onartzen bada, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dugu.

Euskal Herriko hezkuntza sistemek errotiko eraldaketa behar dute eremu guztietan: euskararenean, pedagogikoan zein antolaketan. Eta uste genuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Lege berri hau eraldaketa horretarako oinarri sendoa ezartzeko markoa izango zela. Oinarria eraldaketarako, eta abiapuntua hezkuntza sistema propio baterako. Ikastolok ez dugu Hezkuntza Legea helburu, abiapuntutzat jotzen dugu. Hori bai, ahalik eta lege onena eta zehatzena nahi dugu.

Irakurri balorazioa osorik eta xehetasunez langile atarian (albisteen atalean).