HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.11.17)


ETAPA MAILAKOAK


Diziplina arteko proiektuak

Hurrengo astelehenetik aurrera, diziplina arteko proiektuak gauzatuko ditugu. Hainbat hutsune, bilera eta abar ere sortu direnez, antolaketa espezifikoa egin dugu. Hementxe duzue astelehenekoa, gainerakoak, irakasle geletako arbeletan jarriko ditugu.

Emantik DBH1-2

Gogoan izan abiatu dugula Emantik egitasmoa. 08:00etan eta 11:15ean klik hori egiteko tartea eskaini behar diegu ikasleei. Eskerrik asko!

Hurrengo asteetako calendarrari erreparatuta

  • Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren lanketa: Hurrengo ostiraleko 5. eta 6. saioetan Azaroak 25 egunaren lanketa egingo dugu maila eta gela guztietan. Calendarren izango ditugu antolaketa eta egin beharrekoen inguruko informazioa.
  • Birziklatzearen inguruko tailerra: Datorren ostegun eta ostiralean, San Markoseko teknikariek birziklatzearen inguruko tailerra eskainiko dute DBH 2. mailako ikasleentzat. Xehetasunak Calendarren dituzue.

Euskararen eguneko tortilla salmenta

Euskararen Eguna dela-eta, abenduaren 1ean, ostirala, DBH 3. mailako ikasleek tortilla pintxoak jarriko dituzte salgai 2 €-ren truke. Tortilla pintxoen kobraketa gurasoei pasako zaie kontu korronte bidez.

Datorren astelehenean tutoretza saiorik izango ez dugunez, tutoreoi astelehen edo asteartean hurrengo galdetegia ikasleei pasatzea eskatu nahi dizuegu. 2 minutuko kontua izango da, besterik ez.

Mila-mila esker zuen kolaborazioagatik. DBH3ko tutore taldea.


IKASTOLA MAILAKOAK


Hezkuntza Batzordea: azaroko bileraren deskargua

Azaroaren 8an izan genuen Hezkuntza Batzordearen ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena. Pasa den ikasturtearen amaieran esan bezala, gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendara “organoetako aktak” botoia gehitu zen hala nahi denean organoetako bileren deskargu guztiak eskura izateko.

Errrigora: udazkeneko kanpainako saskiak hemen dira!

Datorren astelehenean (azaroak 20) iritsiko dira kutxak Ikastolara. Eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi duzuela esan duzuenek asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.

Eguberri bezperako kalejira: musikarien taldean parte hartzeko gonbita

Ohiturari jarraiki, aurten ere aterako gara herriko kaleetara gabon-kantak abestera Eguberri bezperan. Musikariak (trikitilariak eta txarangilla) izaten ditugu lagun egun horretan eta talde-eragiletik Ikastolako komunitate guztiari (ikasle, ikasle ohi, familia, aitona-amona, langile…) egin nahi diote bertan parte hartzeko gonbita.

Horiek horrela, zuek edota zuen inguruko norbaitek musika-tresna bat jotzen baduzue eta trikitilarien taldean edo txarangillan parte hartu nahi izango bazenute, bete, mesedez, langile atarian topatuko duzuen inprimakia. Azaroaren 27a da horretarako azken eguna.

Joko diren kantuak Agur Zuberoa, Atiarno, Errenteriako diana, Euskaldunak gara, Ikusi Mendizaleak eta Segurako alborada izango dira. Kantu horiek instrumentu ezberdinentzako partiturak dituzte. Izena ematen dutenei hala dagokien partitura helaraziko zaie (inprimakian adierazten duten instrumentuaren partitura, hain justu).

Negulekuak 2023: izena emateko epea zabalik abenduaren 3ra arte

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira aurten.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.


ETAPA ARTEKOAK


HH-LH-DBH | Blaitu Kluba antenan da!

Euskararen erabileraren gaineko kezkatik abiatuta, ikasturte honetan ahalegin berezia egin nahi dugu helburu horri ekiteko. Horretarako, Blaitu Kluba jaio da eta antenan da jada! Langile atarian duzue klubari buruzko informazio xeheagoa (albisteen atalean) eta lehen bideoak ikusteko aukera (gainaldeko nabarmenduetan). Blaitu mingainak eta busti euskaraz!