HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.10.13)


ETAPA MAILAKOAK


Hizkuntzen Trataera Integratua

Datorren astelehenetik ostegunera HTI saioak izango ditugu mintegiz mintegi, Durangon. 09:30-13:30 artean izango dira saioak, Landako Elkartegiko erabilera anitzeko gelan (Landako etorbidea 4).

Bi langile ekarriko ditugu zaintzak egitera. Hala ere, zenbait ordutan hutsune franko sortzen dira, eta truke batzuk proposatu ditugu horiek betetzeko. Irakasle geletako arbeletan jarri ditugu proposamenak, eta hemen ere ikusgai dituzue. Inikan hutsuneak sartu ditugu, ikasleek egin beharrekoak zehazteko beharra bazenute hortxe idazteko.

Guraso bilera orokorrak

Astelehenean eta asteartean Guraso bilera orokorrak dauzkagu. Calendarren estekatuta dauzkazue txostenak (euskara hutsean eta elebitan, azken hau, proiektatzeko). Ikas bidaien inguruan izan den aldaketa testuinguratzeko informazio dokumentutxo bat ere prestatu dugu. Zuzendaritza taldekook ere ikastolan izango gara edozer beharko bazenute laguntzeko prest.

Zero ebaluazioko bilerako ordua

Aste honetan egin ditugun ebaluazio bileretan sartu dugun ordu gehigarria ebaluazio bileretarako gordeta dugun 10 orduko poltsan kontabilizatuko dugula adierazi nahi dizuegu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Artezkaritza Kontseilua: urriko bileraren deskargua

Asteazkean, urriaren 11n, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena. Pasa den ikasturtearen amaieran esan bezala, gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendara “organoetako aktak” botoia gehitu dugu hala nahi denean organoetako bileren deskargu guztiak eskura izateko.

(Oharra: irailaren azken asteazkenean egitekoa zen bilera urriaren 11ra atzeratu da Kilometroak Eguna 23 gain-gainean zelako irailean)

Hurrengo ekimenez: Ikasturteari ongietorri festa, Gau Beltza eta Mari Domingiren Errepublika Magikoa

2019an lehenengoz eta iaz bigarrenez (2020an eta 2021ean COVID19ak eragindako izurriteak ez baitzigun horretarako aukerarik eman), langile eta hainbat batzordetako familien artean antolatuta, ikasturteari ongietorria emateko arratsalde-pasa bateko festa egin izan dugu Añabitarten. Izan ere, ikasturtea agurtzen dugu Ikastola Egunarekin eta polita iruditzen zaigu hasieran ere festatxo bat egitea kurtsoari ongietorria egiteko.

Aurten ez dugu ongietorri festarik egin, Kilometroak Urtea eta Eguna pasa berriak baititugu eta, hein batean, Kilometroak Eguna ikasturteari ongietorria egiteko modua ere izan dela uste dugulako.

Hori bai, gogoratu laster Gau Beltza izango dugula (urriak 31) eta Mari Domingiren Errepublika Magikoa ere helduko dela bigarrenez Añabitartera (abenduan). Aurki helaraziko dizkizuegu bi ekimen horien gaineko xehetasunak.


ETAPA ARTEKOAK


LH | KiVa Eguna, pasa den urriaren 6an

KiVa Eguna ospatu zuten LHko maila guztietan pasa den urriaren 6an. KiVa programaren, KiVa Ikastola garenaren eta Ikastolako KiVa taldearen gainean aritzeaz gain, ikasmaila bakoitzak sormenerako tartea ere izan zuen: 1. mailakoek marrazkiak egin eta koadernoan itsatsi zituzten; bigarrenekoek giro onaren lorea egin zuten; hirugarrenekoek, mezu positiboak zituzten eskuak; eta Heltzenekoek (LH4-LH6), berriz, giltzatakoak eta paper zuriaren gaineko mezu positiboak.

Jazarpenaren aurkako mezuetan indarra jarri izan da orain arte. Azken aldian, kutsu positiboagoa eman nahi zaio gaiari ikastola leku segurua, elkarbizitzarako leku egokia… dela azpimarratuz.

Eskerrik asko KiVa taldeari KiVa Egunagatik eta urtean zeharreko lanagatik!


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri