HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.06.23)


ETAPA MAILAKOAK


Hasteko, ongi etorri eta bidaia on guztioi ikasbidaietatik!

Klaustroa, ekainak 26

Astelehenean ikasturte amaierako klaustroa izango dugu, 08:15ean liburutegian bilduko gara. Calendarren ikusgai duzue gai zerrenda.

Leihoak, ateak eta argiak

Gogoan izan garbitzaileak gurekin batera arituko direla goizeko lanaldian, beraz, guk geuk itxi beharko ditugu goizean zehar erabiltzen ditugun espazioak, kontuan izan, mesedez.

Mantenua, gogorarazpena

Gelaz gelako mantenu errebisioa dela-eta, astelehenean bertan dokumentu hau osatzeko eskaera egiten dizuegu, mila esker.


IKASTOLA MAILAKOAK


2022-23 ikasturte amaierako langile batzarra: gai-ordena eta paella-jatea

Aurtengo ikasturte amaierako langile batzarra ekainaren 30ean izango da, 09:00etatik 13:00etara. Jarraian, gai-ordena:

  • Ikasturteko jardunari eta Kilometroak 23ri buruzkoak
  • Atsedena
  • “Orereta Ikastolako mugimendu pedagogikoa 1970-1985” jardunaldia

Iaz egin bezala, batzarra amaitzean paella-jatea egingo dugu; oporrak lankideekin Baserriaren bueltan bazkalduz eta kontu batzuk esanez hartzeko. Antolaketagatik, bazkaltzen gelditzeko asmoa izanez gero, bete langile atariko inprimakia. Asteazkena, ekainaren 28a, da horretarako azken eguna.

Hezkuntza Batzordea: ekaineko bileraren deskargua

Ekainaren 15ean egin zen Hezkuntza Batzordearen azken bilera. Langile atarian (gainaldean ezkerrean dauden ikonoetan, “organoetako aktak” botoian) duzue laburpena.

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza berria

UEUko Udako Ikastaroen, Ikasteko Zailtasun Espezifikoa eta AGNH goiz detektatzeko jardunaldiaren, eta beste hainbat ikastaro berriren inguruko informazioa duzue langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean).

Kilometroak 23: hainbat aipamen

“GURE AÑABITARTE” JAIALDIRAKO SARRERAK SALGAI IZANGO DIRA LANGILE BATZARREAN

Kilometroak jaia antolatuko dugu 2023an hirugarrenez; eta Ikastolaren sorreraren 60. urteurrena, eta Añabitarte baserriaren erosketaren 50. urteurrena ospatu ere bai. Badugu zer ospatua, eta badugu zer oroitua: orain mende erdia hazia jarri zuten herrikideak, geroztik hazi hori loratzeko lan egin duen komunitatea, egun horretan dihardutenak eta etorkizunean testigua hartuko dutenak. Eta noski, tartean, Ikastolako langileak.

Gure Baserria, gure Añabitarte. Lau horma baino askoz gehiago, ondare materiala eta inmateriala. Euskal Herria mendebaldetik ekialdera josiz musika, herria eta mendia uztartzen dituen Urmuga Festibalarekin elkarlanean, ongi merezitako omenaldia egingo diogu uztailaren 19an.

“Gure Añabitarte” kontzertua eta gaubela, horixe izango da proposamena. Bertan izango dira Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Janus Lester, Olaia Inziarte, Xutik, Aire Ahizpak, Arkaitz Miner eta Et Incarnatus orkestra. Iratzar erromeria arduratuko da gaubelaz, euskal produktuen txosna ere ez da faltako.
Ekainaren 30eko langile batzarrean sarrerak erosteko aukera izango da. Horretarako asmoa izanez gero, jakizue eskudirutan ordaindu beharko direla.

Ilunabarreko jaialdiaz gain, goizean mendi ibilaldi musikatuak egingo dira Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago Zubitik eta Endarlatsatik abiatuta, eta arratsaldean errio gaineko kontzertua izango da Lekuona Fabrikaren parean. Langile atarian topatuko dituzue egunaren gaineko xehetasun guztiak.

UDAKO ERRIOLA DENDA IBILTARIA: BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU

Erriola denda ibiltariak ez du deskantsurik izango udan: batera eta bestera ibiliko da Gipuzkoa osoan barrena. Saltzaile boluntarioak behar dira horretarako, laguntza behar dugu. Langile atarian duzue Erriola denda ibilitariaren udako egutegia eta irteeretan izena emateko aukera. Antolaketa kontuengatik, aukera duzuenek ahal bezain azkarren eta ahalik eta epe luzeenarekin eman izena, mesedez. Anima zaitezte!

MADALENAK 2023 – ERRIOLA GUNEA: BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU

Orain aste batzuk aurreratu bezala, aurtengo Madalenetako Orereta Ikastolaren gunea berrikuntza ugarirekin dator. Lehenengoa, izena bera: Erriola Gunea. Guneari indarra emateko asmoz, gastronomiaz gain, kultur eskaintza zabala ere izango da bertan; Kainakai, Bengo, Iñaki Labaka eta Andoni Ollokiegi, besteak beste. Horregatik, jende gehiagoren laguntza ezinbestekoa izango zaigu. Erriola Gunean parte hartu eta txandaren bat egiteko prest bazaude, bete langile atariko galdetegia. Zalantzarik, proposamenik edo iradokizunik izanez gero, idatzi mezua erriolagunea@oreretaikastola.eus helbide elektronikora. Aldez aurretik, eskerrik asko!


ETAPA ARTEKOAK


DBH | Olinpiadak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan

Pasa den ostiralean, ekainaren 16an, DBH1 eta DBH2ko ikasle talde batek Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioko olinpiadetan parte hartu zuen. Jarrai dezagun zubiak eraikitzen!

DBH | Ari(H)itzak aldizkaria, komunikazio tailerreko taldearen uzta

DBHko Komunikazio Tailerra hautazko gaiko ikasleek, besteak beste, Ari(H)itzak aldizkaria argitaratzen dute Ikastolaren eguneroko gaiei lotutako elkarrizketa nahiz erreportajeekin, denbora-pasa eta errezetekin… Bi ale eman ditu aurtengo ikasturteak. Langile atarian (albisteen atalean) dituzue irakurgai. Hor udarako proposamena!


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri