HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.05.19)


ETAPA MAILAKOAK


Ez ohiko klaustroa

Ebaluazioan bete-betean gauden honetan, ez dugu klaustro bateraturik, eta badira ikasturte amaiera baino lehen zuekin partekatu beharreko hainbat gai. Calendarren ikusgai dituzue bestelako xehetasunak eta gai zerrenda.

DBH3| Irakurriz gozatu

Gogoan izan maiatzaren 26an, 3. orduan “Irakurriz gozatu” dinamika izangu dugula 3. mailan. Beraz, kontuan izatea eskertuko genizueke.

Ebaluazio bileren hurrenkera

Jakizue dagoeneko ikusgai duzuela Calendarren ebaluazio bileren hurrenkera eta antolaketa.

DBH1-2| Komunikazio tailerra

Maitzaren 31n PODCAST 2. saioa gauzatuko dute ikasleek Lekuonako langileekin, Ikastolan bertan egingo dute lan hori 11:00-13:00 artean. Beraz, komunikazio tailerreko ikasleak horretan arituko direla aurreratzen dizuegu.

DBH1| Atsedenaldi ostekoak, ateak irekitzeko beharra

Jolasgaraietako zaintzen ostean, berrikusi gelak irekitzeko ardurak zuen artean, mesedez. DBH1. maila itxita egoten da hainbat egunetan jolasgarai ostean-eta.

Ikastola eguna 2023

Ez da askorik falta ekainaren 3rako, eta horrenbestez, Ikastola Egunerako. Gogoan izango duzue, duela aste batzuk ikasleekin elkartu eta beraien proposamenak jaso ondoren, hainbat ekintza hautatu genituela: ginkana eta dj-ak. Horietarako prestasuna, ordea, ez da nahikoa izan; ondorioz, aldaketak egin ditugu egitarauan. Goizean ez da ginkanarik izango, gutxieneko parte-hartzea beharrezkoa baita eta oso ikasle gutxik eman baitute izena. Dena dela, batxilergoko ikasleek hainbat joku prestatuko dituzte Ikastola Egunean Añabitartera bertaratzen diren DBHko ikasleentzat. Bazkalosteko planari eutsi egingo diogu, 7 ikaslek prestasuna erakutsi baitute dj lanetan aritzeko.

Bestalde, goizeko ekitaldiak beste formatu bat hartuko du aurtengoan. Ikastolaren ibilbidea ardatz, antzerkitxo bat prestatzen ari da Kilometrotako lan-taldea. Emanaldia Erriola kantarekin amaituko da eta dagoeneko prestatu dute koreografia. Ikasleak parte-hartu eta dantzatzera animatuko ditugu, baina irakasleak bertan egotea ere nahi dugu. Beraz, animatu eta dantza dezagun Erriolarekin.

Momentuz, horiek azken berriak. Laster izango duzu berri gehiago.


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza berria

Angelica Satirorekin haur eta gazteen sormena garatzeko egingo den gogoeta saioaren eta komunikazio eraginkorra lan-inguruneetan tailer praktikoaren berri duzue langile atarian (prestakuntzaren eta jardunaldien atalean).

Ikastola Eguna 2023: lehen xehetasunak

Ekainaren 3an ospatuko dugu Ikastola Eguna. Denok gonbidatuta gaude, apuntatu hitzordua agendan.

BOLUNTARIOAK

Urtero egutegian gorriz azpimarratuta izaten dugun eguna antolatzen ari da Ikastola Eguneko lantaldea, eta egitaraua eta festa aurrera atera ahal izateko, boluntario gisa lanean aritzeko jendea behar da. Bete langile atarian topatuko duzuen inprimakia zertan laguntzeko prest zaudeten adieraziz.

KILOMETROAK-ERRIOLA DANTZA

Atzo jaso zenuten irakasleek ikasleekin lantzeko koreografiaren lehen bideoa Kilometroak-eko koordinazio-taldearen eskutik.

Kilometroak-eko arropak eta osagarriak jantzita, Ikastolako langile guztiak ere gonbidatuta zaudete. Eskertuko da, antolaketa kontuengatik, dantzan parte hartzeko asmorik izanez gero, langile atariko  hala dagokion inprimakia betetzea. Aurrerago emango zaizkie parte-hartzaileei dantzaren gaineko xehetasunak.

BAZKARIA ETA EDALONTZIAK

Iaz bezala, esperientzia atsegina eta ona izan zela baloratuta, bazkaria autogestionatua izango da: norberak ekarriko du jatekoa eta Ikastolak Baserriaren inguruan horretarako aulkiak eta mahaiak jarriko ditu. Edalontziak ere, iaz bezala, norberak ekartzea gomendatzen da. Salgai ere egongo dira 1€ren truke.

Ibilaldia 2023: autobusa Ikastolatik

Aurtengo Ibilaldia maiatzaren 21ean ospatuko da Ondarroan, “Ibilaldixe” lemapean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du.

Autobusa Niessengo geltokitik (Donostiarako noranzkoan) aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Ondarroatik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 8€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Ibilaldira Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, deitu Maider Veramendiri (luzapena: 224) tiketak erosteko.


ETAPA ARTEKOAK


DBH | Euskaldunon Egunkariaren itxierari lotuta otsailean sortu eta kaleratutako “Egun oro” berripaperaz, EHIk antolatutako Piztu Jakinmina topaketan

Ikastolen Elkarteak antolatutako Piztu Jakinmina saioetan parte hartu du Ikastolako ordezkaritza batek azken asteetan. Batetik, pedagogia gaietan aditu direnen hitzaldia izan dute; eta bestetik, hainbat Ikastolatako praktika onen esperientziak partekatu eta entzuteko aukera ere bai. Praktika horietako bat izan da, hain zuzen ere, gurean abian jarri duguna: BERRIA-ORERETA IKASTOLAren ekimenez, “Egun oro” proiektua aurkeztu baitugu bertan. Haizea Saez de Eguilaz lankidea eta BERRIAko Ainhoa Oiartzabal eta Ainara Lasak aurkeztu zuten proiektua. Bertako partaidetza eskertu nahi izan digute EHItik, denon artean DBHn egiten ari garen bidea argi geratu baita, ko-laborantzan eta elkarrekin lanketarako gogoa eta sinergia agerian ezarriz denon praktika onean. Egoera erreal eta interesgarrietan ikasleen inplikazioa, kalera/jendartera irtetea eta eragile guztiekin (ikasle-irakasle-gizarte eragile…) batera aritzeak dakartzan onurak azpimarratu nahi izan dira. Bejondeigula, eta aurrera!