HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.11.18)

 


Etapa mailakoak


Inika: pildoratxoa

Buletinean notak eta oharrak nola sartu azaltzen da segidan duzuen bideo honetan. Horrez gain, ondoren nota zein oharren kontsulta nola egin daitekeen ere ikus dezakezue: bideoa hemen.

Euskaraldia

Gogorarazten dizuegu “txapa” nahi izanez gero, Zuzendaritza gelan duzuela, mahai gainean. Bertaratu eta hartu lasai. Bestalde, hemen duzue eskualdeko Euskaraldiari dagokion egitaraua.

Animatu eta parte hartzeko deia egiten dizuegu.

Giza eskubideen eguna dela eta

  • Azaroak 24, DBH3
    KAEBNAIkoekin izango duten dinamika tailerra konfirmatuta dago. Ikus ordutegia Calendarren. Jakizue “libre” geratuko direla irakasleak, hortaz, zaintzarik suertatuko balitz, irakasle horiekin kontatuko dugu. Adi egon, beraz.
  • Azaroak 24, DBH4D eta 4E
    Giza eskubideen zinema emanaldian parte hartuko dute gure 4. mailako bi gelek. Hasiera batean maila osoa bertaratzekoa bazen ere, euskarako ahozko emanaldia dutela-eta, gainontzeko gelak DBHn geratuko dira, ordutegi arrunta izango dute, beraz. 4D eta 4Ekoek, aldiz, 11:00etan izango dute autobusa Niessenen DBHra igotzeko, eta jolasgarai ondorengo saioak modu arruntean gauzatuko dituzte. Antolaketa Calendarren txertatuko dugu, bi irakaslek bertaratu beharko baitute ikasleekin.

Azaroak 25, SORTALDEAren mezua

Azaroaren 25eko sortaldetik Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean ikasleekin egin nahi dugun lanketaren berri eman nahi dizuegu. Dakizuen bezala, egunari begira lehenengo urratsa eman genuen pasa den astean; ikasleei Beldur Barik playlista osatzeko eskatu genien. Asmoa playlist horretan dauden abestiak azaroaren 25ean bertan entzutea izango da; batetik, jolasgaraian abesti horiek jartzeko asmoa dugu, baina beste edozein momentutan gelan horretarako tartea edota aukera duzuela ikusten baduzue, aurrera!

*Playlista osatzen ari gara, baina azaroaren 25erako esteka jarriko dizuegu PPTan.

Bestetik, egunean bertan, 3. orduan, ikasleekin lanketa txiki bat egiteari tarte bat eskaini nahiko genioke. Horretarako, 3. orduan gela bakoitzean dagoen irakasleari PPT honetan jaso dugun proposamena aurrera eramatea eskertuko genioke. Laburbilduz, taldea 4 talde txikiagotan banatu, bakoitzari gai bat esleitu eta horren inguruko lanketa txiki bat egin ondoren talde bakoitzak bere ondorioak edo emaitzak guk emango dizuegun kartulina more batean jasoko dute. Bukatzean, kartulinak gelako paretean itsatsiko dituzte.

Gure proposamenarekin bukatzeko, 3. orduan bertan kanpoko estalpean ikasleen argazkia aterako dugu mailaka. Horretarako, pasa den asteleheneko tutoretzan ikasleei zerbait morea ekartzeko eskatu genien, baina komeni zaigu aurreko egunean (azaroak 24) ikasleei berriro gogoraraztea. Honen antolaketa PPTan bertan aurkituko duzue.

Zalantzarik izanez gero, hurbildu lasai gugana!

Azaroak 25eko sortaldea (Susana, Fatima eta Maitane)

DigiComp; HEZIGUNEA

Honako mezu hau bidali digu gure dinamizatzaileak. Heziguneko izen-emateak atzeratzen ari omen dira. Badaezpada ere, kontuan hartu ziurtatu daitekeela ongi egina dagoela errebisio honen bidez. Zuen esku, beraz. Izen-ematea

Jolasorduak: SORTALDEAren mezua

Jolasgaraietako sortaldean barne-espazioan erabileraren gainean hausnartzen egon ostean, hona hemen proposamena: Datorren astetik aurrera ikasleei, euria egiten duen egunetan, barruan egoten utziko diegu, honako espazio hauetan:

  • Beheko solairuan: Sarrerako zonan (gelatara doan pasilloko egurrezko lehen markoraino) + musika gelako zonaraka eta gimnasio eta aldagela pareko eskaileretan. Debekatua egongo da aldageletan sartzea. Kontuan izan behar dugu HHko haurrak Baso Eskolara datozenean musika gelaren pareko korridorean egongo direla eta egun hauetan ezingo dela hori erabili.
  • Goiko solairuan: Sarrerako zonan (gelatara doan pasilloko egurrezko lehen markoraino).

Jolasgaraiko zaintzan espazio hauek ahalbidetuko ditugula kontuan izan. Pixkanaka baloratuko dugu ea ikasleek nola erantzuten duten. Euria egiten ez duen egunetan ikasleak kanpora joatea animatuko ditugu.

Ondorioz, gogoan izan, berrantolatu egin beharko ditugula zaintza eremuak, eta barruko zaintza ere bermatu beharko dugula. Talde bakoitzari dagokio hori, kontuan izan.


Ikastola mailakoak


Prestakuntza: ikastaro berriak

Enpatiari eta autismoari buruzko bi ikastaroren berri izan dugu. Interesik izanez gero, langile atarian topatuko dituzue xehetasunak.

Hezkuntza Legea: egoeraren nondik norakoez, eta Ikastolen irakurketaz eta asmoez

Pasa den astean aurreratu bezala, asteazkenean (azaroren 16an) izan genuen Ikastolen Elkarteak antolatutako “gure” eskualdekako bilera.

Pasa den apirilaren 7an Legebiltzarrean gehiengo zabalez adostu zen Hezkuntza Lege berrirako akordioa eta orain, udazkenean, Hezkuntza Sailak aurkeztu duen Legearen aurreproiektua (apirileko akordioa oinarri izan behar duena) ez datoz bat: galerak izan dira bidean; eta zehaztasun falta ere bai garatu eta definitu behar diren hainbat puntutan. Ikastolok akordioa ontzat eman genuen; Legearen aurreproiektua, ez.

Aste honetan amaituko diren eskualdekako bilerak; besteak beste, hausnarketarako eta ekarpenak jasotzeko izaten ari dira. Hortik abiatuta, posizioa hartu eta ekintzarako garaia helduko da. Bide horretan hurrengo pausoa azaroaren 22an, asteartea, egingo den prentsa agerraldia izango da. EHIk egingo duen bideaz gain, Ikastola bakoitzari gure eskualdean eta inguruan eragiteko eta kokatzeko eskaera ere egin zitzaigun asteazkeneko bilkuran.

Horretaz guztiaz (atzo jakin berri dugu Podemos-IUk apirileko akordioa hautsitzat eman duela) eta egoeraren nondik norako orokorrez zein eskualdekoez aritzeko, bilera baterako deia egingo dizuegu laster. Ikastolako zuzendaritza-taldearen hurrengo bileran adostuko dira langileen bilkura horren nondik norakoak, eta ostean emango dizuegu deialdiaren berri.

Eguberri bezperako kalejira: musikarien taldean parte hartzeko gonbita

Ohiturari jarraiki, aurten ere aterako gara herriko kaleetara gabon-kantak abestera Eguberri bezperan. Musikariak (trikitilariak eta txarangilla) izaten ditugu lagun egun horretan eta talde-eragiletik Ikastolako komunitate guztiari (ikasle, guraso, aitona-amona, langile…) egin nahi diote bertan parte hartzeko gonbita, Ikastolaren 60. urteurrenak eta Kilometroak 23k aukera ederra eskaintzen baitute horretarako.

Horiek horrela, zuek edota zuen inguruko norbaitek musika-tresna bat jotzen baduzue eta trikitilarien taldean edo txarangillan parte hartu nahi izango bazenute, bete, mesedez, inprimaki hau. Azaroaren 27a da horretarako azken eguna.

Jakin, txarangillaren taldeak abenduaren 3an, 12:00etan, entsegua egingo duela Ereintzaren egoitzan (Juan de Olazabal, 23 behea). Joko diren kantuak Agur Zuberoa, Atiarno, Errenteriako diana, Euskaldunak gara, Ikusi Mendizaleak eta Segurako alborada izango dira. Kantu horiek instrumentu ezberdinentzako partiturak dituzte. Izena ematen dutenei hala dagokien partitura helaraziko zaie (inprimakian adierazten duten instrumentuaren partitura, hain justu).

Errigora, Hendaiako Eguberriko txokolatezko egutegia eta Kaskaroteneako garagardoa

  • Errigora: datorren astelehenean (azaroak 21) iritsiko dira kutxak Ikastolara. Eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi duzuela esan duzuenek hurrengo astean jaso ahal izango duzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.
  • Hendaiako Eguberriko txokolatezko egutegia: heldu dira Ikastolara egutegiak. Datorren astean jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean. Jasotzean ordaindu beharko dira eskudirutan (10€/egutegia).
  • Ziburuko Kaskarotenea Ikastolako garagardoa: Zubiak Eraikiz egitasmoan bidaide dugun Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak sei eta hamabi garagardo-botilako kutxak prestatu ditu Ikastola bera laguntzeko eta bertako garagardo-egileak ezagutzera emateko. Eskaerak: garagardo.kaska@gmail.com

Ikastola prentsan: Mari Domingiren Errepublika Magikoa

Herribizia | Oarso Bidasoko Hitza | DV | Radio Euskadi


Bestelakoak