HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.11.11)

 


Etapa mailakoak


KULTURA ESKOLA: dirulaguntza

Albiste onak ditugu oraingoan: jaso berri dugu eskaeraren ebazpena eta guztia onartu digute. Hona hemen xehetasunak:

  • Ameriketako bidaia: 3.545,30 €
  • Expectations will not kill you: 5.613,28 €
  • GenEroa (ikuskizuna): 6.000,00 €
  • Kultuberrak: 580,80 €
  • Kontalariak: 1.800,00 €

Eskaera egin zenutenok, orain eragileekin harremanetan jar zaitezkete, datak adostu eta koordinatzeko. Behin datak adostuta, adierazi eta Calendarren jarriko ditugu, guztiok horren berri izan dezagun.

Dakizuenez, gurean Aitor Perez arduratu ohi da Kultura eskolaren kudeaketa lanaz; eskerrik asko zure prestutasun eta arduragatik, Aitor!

ARGAZKI GALERIA: Jaione Agirreurretaren eskaera

Azken hiru-lau-bost urteetako ikasleen argazki galeriak hutsik topatu dituela-eta, dokumentazio lanerako argazki bila dabil Jaione. Hori dela eta, ikasbidaien, irteeren, edota bestelako ekimenen argazkiak izango bazenituzte, OIKSn “Orokorrak” atalera bideratzea eskertuko genizueke. Mila esker aldez aurretik.

DESeraikiz formazio saioa

Astearteko formazioan hizlariak berak gomentatu zigun dokumentala duzue honako hau: Clonar a un hombre. (Dokumentala osorik ikusi nahi ez duenak, 7-11 minutuei erreparatu).

DIZIPLINA ARTEKO PROIEKTUAK: antolaketa

Azaroaren 21etik 23ra bitarte proiektu egunak izango ditugunez, saioen ohiko antolaketa eten egingo da. Halere, irakasle bakoitzak dagokion gelan egon beharko du bere ordutegian. Horretaz gain, eta proiektu bakoitzaren arabera, ikasleen beharretara egokitzeko eskaera egin nahi genizueke.

Aztertu arretaz maila bakoitzeko antolaketa, mesedez:

  • DBH1: 21ean hasi eta 23an amaituko dute proiektua.
  • DBH2: 21ean hasi eta 23an amaituko dute proiektua.
  • DBH3: 21ean hasi eta 23an amaituko dute proiektua.
  • DBH4: 4A-4B-4C zientziako taldeak diren horretan, proiektuetan arituko dira hiru egunez. 4D eta 4E geletan, berriz, saio arruntak izango dituzte.

*Azaroaren 23an, gainera, Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdian parte hartuko dute, 11:00etan. Antolaketa Calendarren gehituko dugu.

Hurrengo astean jakinaraziko dizuegu maila bakoitzeko proiektuak zein xehetasun dituen, euskarria eta mintegi buruaren azalpena izango duzue, gainera.

EBALUAZIO BILERAK 1: hurrenkera ikusgai Calendarren

Gogoan izango duzuenez, azaroaren 28an eta 29an gauzatuko ditugu 1. ebaluazioari dagozkion ebaluazio bilerak. Hurrenkera dagoeneko Calendarren duzue ikusgai. Bakarren batek hurrenkera hori dela eta, arazo “teknikoren bat” izango balu, jakinarazi eta aukerarik balego, egokitzen saiatuko gara.

Azkenik, gogoan izan, bi egun horietan 16:45 arteko jarduna izango dugula.


Ikastola mailakoak


Hezkuntza Legea: Ikastolen eskualdekako bilerak

Ikastolen Elkarteak eskualdekako bilerak antolatu ditu Bihar prozesuan urratsak emateko: Ikastolen Endekalogoa Hezkuntza Lege berriarekin nola uztartzen denaz hausnartzeko, onartu berri den Ikasleen Onarpen Dekretua aztertzeko, eta bizi dugun egoeran Ikastolen mugimenduak zein jarrera eta posizio hartu behar duenaz jarduteko.

Gure eskualdeko Ikastolak azaroaren 16an Orioko Ikastolan (18:00etan) egingo den bilerara deitu gaituzte. Gure Ikastolako Artezkaritzako kideak, zuzendaritza taldeetakoak, Enpresa Batzordekoak eta guraso ordezkariak joango dira bilerara. Hitzordu garrantzitsua da eta hala nahi duen langile oro ere gonbidatu nahi dugu bertara.

Azaroaren 16ko bilkura pasata, Ikastolako langileei afera guztiaren deskargua noiz eta nola egin erabakiko da.

Kilometroak 23 – aurkezpen ekitaldia: eskerrik asko!

Kilometroak 23ren aurkezpen ekitaldia pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu pasa den ostiraleko festa posible egin zenuten denei; modu batera edo bestera jaian parte hartuz, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian ekitaldiaren kronika duzue, bideo eta argazki galeria batekin.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa: azaroaren 19tik abenduaren 18ra, asteburuetan

Askok jakingo duzuenez, Ikastolak Mari Domingirengana bisitan etortzeko aukera eskaini du Baserrian azken bi ikasturteetan, 2020ko eta 2021eko Eguberri garaian.

Aurten, ekimenak harrera ona izan duela jakinik eta egungo jendartearen zein Ikastola izaeraren hainbat ezaugarri nahiz balorerekin bat datorrela ikusita, proiektuari gorputz eta mami handiagoa emateko apustua egin du Ikastolak.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa izango da. Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtuko da eta haren inguruko zelaiguneak magiaz, iratxoz eta sendabelarrez beteko dira.

Aurrez hitzordua hartu eta sarrera erosi beharko da bisitan etortzeko. Langile atarian edota www.maridomingi.eus webgunean duzue informazio xeheagoa eta sarrerak erosteko aukera. Animatu zuen ingurukoak ere bisitan etortzera!

Euskaraldia: txapak

Azaroaren 18an, ostiralean, hasiko da Euskaraldia. Astelehenetik aurrera, Ikastolako arigunean izena eman duzuenok txapa jasotzeko aukera izango duzue etapetako zuzendaritzetan edo hala dagokizuen arduradunari (zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak) eskatuta.

Aisialdiko begirale titulu homologatua, Oiartzoren eskutik

Oiartzo Ikastolak haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du. Urtarrilean ekingo zaio ikastaroari eta bi ikasturteko iraupena izango du. Azaroaren 18ra arteko epea dago izena emateko. Xehetasun gehiago eta izena emateko aukera, hemen.

Zubiak Eraikiz: Seaskako egutegia eta Xiberoko Ikastolen aldeko otarreak

Ikastolak Euskal Herri osoko eragile izanik eta Orereta Ikastolak hareman zuzena izanik Ipar Euskal Herriko hainbat Ikastolarekin Zubiak Eraikiz egitasmoari esker, ekimen hauek aintzat hartzera eta haien alde zuen hondar aletxoa jartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Seaskako egutegiak 4€ balio ditu eta Ikastolako bulegoetan eska dezakezue. Xiberoko Ikastolen aldeko saskien gaineko xehetasunak eta eskaera egiteko aukera www.ikastola.eus webgunean duzue.

Ikastola prentsan: Kilometroak 23 – aurkezpen ekitaldia

Herribizia | Oarso Bidasoko Hitza | Berria | Noticias de Gipuzkoa | Diario Vasco | ETB-Teleberri (azken minutuan)


Bestelakoak


III. “Ikastolak Herriari” jaialdia

Ikastolak Herriari” jaialdiaren hirugarren ekitaldia ospatuko da Bilboko Campos Eliseos antzokian datorren azaroaren 25ean, 19:00etan. Iruñeko Jaso Ikastolaren “Sutan” musikala izango da aurtengo proposamena, Iruñeko bertako gazte orkestrak lagunduta. Langile atarian dituzue xehetasun gehiago eta sarrerak erosteko aukera.

Hainbat artikulu interesgarri

Hezkuntza Lege berriaren jiran idatzi diren hainbat iritzi artilulu eta elkarrizketa bat dituzue behean.