HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.10.21)


Etapa mailakoak


Diziplina arteko proiektuak: urriaren 26rako

1. ebaluazioko proiektuak fintzen ari garen honetan, gogoan izan urriaren 26rako bukatu behar ditugula. Ondoren arduradunek egin beharrekoak burutzeko tartea behar baitute. Animo!

Hurrengo astea: ikus Calendar (*xehetasunak bertan dituzue)

  • Proiektuen berrikusketa eta hobekuntzarako tartea (urriak 24-25)
  • UKParen lanketa dinamikoa liburutegian, 30 minutuz (urriak 25)
  • Gau beltza dela eta, gure zenbait ikasle Baserrian. 15 minutu lehenago aterako dira gelatik mozorrotu eta Baserrirako bidea egiteko. Bukatzean, erantzi eta gelara itzuliko dira. Ikus antolaketa:

    ORDUTEGIA

    IKASLEAK

    GELA

    9:00-9:20

    Jare, Julen, Olaia

    1A eta 1B

    9:20-9:40

    Iraia, June, June V, Naroa

    1C eta 1D

    9:40-10:00

    Uxue B, Laia, Markel Igartua, Irati Mauriz

    2A eta 2B

    10:00-10:20

    Uxue Olaizola, Iker Aldave, Izaskun Espino, Aiuri Axpe

    2C eta 2D

    10:20-10:40

    Aizpea, Vera, Adriana, Garazi, Lur

    3A eta 3B

    10:40-11:00

    Ane Balerdi, Maddi Viejo, Oier Sarobe, Araia Bengoetxea

    3C eta 3D

  • Orain prebentzioa DBH1eko ikasleentzat. Adi antolaketari eta zaintzarik beharko balitz irakasle horiengandik “tirako” dugu.
  • DBH3: DESeraikiz antzerkia, irakasleak bertan egotea beharrezkoa izango da.
  • Euskaraz biziko ikasle jakin batzuek bilera Oiartzon, jarraipena (urriak 28)

OHARRA: Ekintza horien argazkiak atera eta Ane Badiolari bidali, mesedez.

OKE DBH3: Urpekaritza

Datozen hiru asteetan, OKE 3-ko ikasleek urpekaritza saioak izango dituzte. Astero, talde bat jaitsiko da ekintza egitera. Hiru aste hauetan, ikasle talde bat, 12:00etan aterako da autobusa garaiz hartzeko.

Inika: pildoratxoa

Hona hemen pildoratxora iristeko jarraibideak, ebaluazioa aurrera doanez, ikasleen emaitzak erregistratzeko baliagarria izango zaizuen azalpena topatuko duzue bertan. Oraingo honetan, segidan duzuen pdf azalpenari segiz, bertako bideo-laguntzara nola iritsi azalduko dizuegu: Inika_pildoratxoa_Partzialak.pdf


Ikastola mailakoak


Gau Beltza

Pasa den astean aurreratu bezala, Gau Beltza ospatuko dugu urriaren 31n herriko hainbat eragilerekin batera. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak. Anima zaitezte parte hartzera!

Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia

Zubiak Eraikiz egitasmoan bidelagun dugun Hendaiako Gure Ikastolak aurten ere egin du Eguberriko txokolatezko egutegia. 24 txokolatez osatutako egutegia da, abenduaren lehenetik Gabon-egunera bitartekoa; bertako txokolategile eta papergileekin egina.

Hendaiako Ikastola aurrera ateratzeko pentsatutako ekimena denez, egutegia eskatzera gonbidatzen zaituztegu. 10 € balio ditu eta urriaren 31 da eskatzeko azken eguna. Ostean, eskura emango dira eta momentuan ordaindu beharko dira eskudirutan. Langile ataritik eska dezakezue egutegia.

Ikastola prentsan

Gau Beltza: Oarso-Bidasoko Hitza


Bestelakoak


Ikastolen Elkartea: lan-eskaintzak

Bi lan eskaintzaren berri heldu zaigu Ikastolen Elkartetik:

  • Hizkuntz proiektuko dinamizatzailea
  • Aisiola hezitzaile eskolako koordinazio eta kudeaketarako teknikaria

Zuek zeuek edo inguruko norbaitek hautatze-prozesuan parte hartzeko interesik izango balu, hemen dituzue xehetasunak.