HIZKUNTZAK

DBH Astek0 Oharrak (26.06.19)


ETAPA MAILAKOAK


Ateak, leihoak eta atakaren inguruan

Ekainaren 19tik aurrera Ainhoa ez da pasako gure eraikina errebisatzera, beraz, ikastolatik azken irteten denak ataka itxi beharko du, honez gain,  leihoak eta argiak bereziki zaintzea eskatzen dizuegu.

Mila esker!

Ebaluazio bileretan sartutako denboraren inguruan

Aste honetako ebaluazio bileran bi ordu eta hogei  minutu sartu ditugu.  Horretarako dugun poltsatik egin dugu deskontua.

Lan-erregistroak

Maiatzaren 22ko asteko oharretan zerrendatu genituen momentu horretan falta ziren  lan-erregistroak. Ikasturteko azken txanpa iritsi da eta falta zaizkizuen erregistroak zuzendaritza gelako karpetan uztea eskertuko genizueke (ahal dela, langile kodearen hurrenkeran eta zuen izena zerrendatik marratuz).

Mila esker!

Calendarrari lotutakoak

Irakasleak

Banakako txostenak: Astelehenean, banakako txostenak ixteko tartea izango dugu. 8:15ean prozedura elkarrekin freskatuko dugu. 12:00ak baino lehen txostenak  itxi behar ditugu. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.

Dokumentazio lanak: Astelehenetik ostiralera bitarte, bilerarik gabeko tarteak dokumentazio lanak egiteko baliatuko ditugu. 

Mintegi lanak: Asteazkenean, mintegiak elkartuko dira. Zereginak Calendarren dituzue ikusgai.

Klaustroa: Ostegunean klaustro bilera izango dugu liburutegian 9:00etan. Gai-zerrenda prest dagoenean Calendarren izango  duzue ikusgai.

Taldekatzeak: Ostegunean, Klaustroaren ondoren, datorren ikasturteko taldekatzeak egingo ditugu.

HBSP ebaluazioa: Ostiralean, aurtengo HBSP taldekatzeen balorazioa egingo dugu. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.


IKASTOLA MAILAKOAK


Osasun azterketak

Datorren astetik aurrera osasun azterketak egingo dira. Jakinarazten dizuegu hitzordura ez agertzeak edo hitzordua gutxienez 2 laneguneko aurrerapenarekin bertan behera ez uzteak 22 €-ko kostua eragingo duela.

Ikasturte amaierako batzarra

Ekainaren 30ean, asteartez, egingo dugu ikasturte amaierako batzarra. Goiza 09:00etan hasiko da eta harreraren ondoren, Kike Amonarrizek «Ikastolatik harago ere irakasle» hitzaldia eskainiko du. Ondoren, talde-lana, ikasturtearen balorazioa, datorren ikasturteko lehentasunen aurkezpena eta ohiko esker on eta aitortza tartea izango ditugu. Jardunaldia 12:45ean amaituko da otamenarekin.

Irakasleek jardunaldi osoan parte hartuko dute, 09:00etatik aurrera. Zerbitzuetako langileek, berriz, 11:00etatik aurrera izango dute parte hartzeko deialdia; hala ere, aukera izanez gero, 09:00etatik aurrera bertaratu eta goiz osoko saioan parte hartu ahal izango dute.

Bertaratzea eta parte-hartzea eskertzen dizkizuegu. Egun horretan elkarrekin egingo dugu ikasturtearen itxiera eta hurrengoaren abiapuntua prestatzen hasiko gara.

Ikasturte amaierako batzarra: galdetegia

Langile Batzarrean Kike Amonarriz soziolinguistaren hitzaldia izango dugu eta aurretik, ondorengo galdetegi hau betetzeko eskaera egin digu.

Galdetegia anonimoa izango da beraz lasai erantzun galderak, beldurrik gabe eman zuen iritzia. Galdetegi honetan jasotako erantzunak baliatuko ditu hitzaldia antolatzeko.

2026-2027 ikasturteko eskola-egutegia

Duela egun batzuk 2026-2027 ikasturteko eskola-egutegiaren zirriborroa partekatu genizuen. Egutegia behin betiko onartuta dagoenez, datozen egunetan bertsio definitiboaren esteka bidaliko zaizue, kontsultatu eta erreferentzia gisa erabili ahal izan dezazuen.