HIZKUNTZAK

Artezkaritza Kontseilua: 8. buletina (2021.03.24)

Artezkaritza Kontseiluaren martxoko bigarren bilera 2021eko Ohiko Batzar Nagusia prestatzeko erabili da.

Bileraren hasieran, Lehen Hezkuntzako guraso batzuek Artezkaritzako kideei bidalitako mezua irakurri da: gurasoen bilera irekian proposatu ziren tarifa igoeren eta aldaketen aurrean beren desadostasuna azaltzen dute eta aldaketa horiek ez egiteko eskatzen. Artezkaritzak guraso horiek egindako eskaerak aztertu ditu.

Horren ondoren, 2021eko Ohiko Batzar Nagusiko gai zerrendako puntuetako bakoitzean bazkideei azalduko zaiena eta egingo zaizkien proposamen zehatzak adostu dira.

Batzarra datorren apirilaren 14an izango da, asteazkena, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan, bigarrenean, Merkatuzar aretoan. Bazkideek dagoeneko jaso dute Batzarrerako deia eta apirilaren 12ra arteko epea dute bilerara joateko asmoa duten adierazteko edo botoa beste bazkide baten eskuetan uzteko. Deialdian zehatz azaldu da zein den horretarako bidea, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko.


Artezkaritza Kontseilua: 8. buletina (pdf-a)