HIZKUNTZAK

Artezkaritza Kontseilua: 7. buletina (2021.03.10) // EZOHIKO BILERA //

Artezkaritza Kontseiluak martxoko ohiko bileraz gainera, beste bilera bat egin du hilaren 10ean, egoera ekonomikoa aztertzeko eta datorren ikasturteari begira tarifetan egin nahi diren aldaketak erabakitzeko.

Banaka-banaka aztertu dira Ikastolako tarifa guztiak eta horietako bakoitzean desorekarik badagoen ala ez, aurretik tarifa batzordean egindako lanean oinarrituta. Azterketa horren ondoren, zein tarifa moldatu erabaki da. Proposamen zehatza gurasoei aurkezteko guraso bilera orokor bat deitu da datorren martxoaren 15erako, arratsaldeko 18:00etan, Merkatuzarren.


Artezkaritza Kontseilua: 7. buletina (pdf-a) // EZOHIKO BILERA //