ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION.
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
Maiatzak 20: Ane Sistiaga
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- Bakarkako guraso bilerak hasi
- LH 4: monografikoa
- LH4koek LH3koei bertso saioa eskainiko diete
- LH 4A,B eta C: Altxa burua hitzaldia
- LH 3: Astitz egonaldia. Maiatzak 20-22
- LH 2: Eureka! Zientzia museora irteera
- Udaleko euskara errefortzu saioak amaituko dira.
- Emantik: jarraipen bilerak
- LH: Lantaldeak
Hutsuneak
Datozen asteetan, hainbat irteera eta egonaldi izango ditugunez (egonaldiak, txangoak…), Calendarren sortzen diren hutsuneak adierazi dizkizuegu astez aste eta hutsune hauek beteko dituzten irakasleak zeintzuk izango diren baita adierazi ere. Edozein zalantza baldin baduzue, galdetu lasai.
Ebaluazioari begira Inikako kuadernoen antolaketa
Hurrengo bi asteetan erreferente pedagogikoak eta koordinatzaileak mailetara gerturatuko dira beharra duenari Inikako egituraren antolaketaren inguruan laguntzeko.
Dokumentazio akademikoa
Ikasturte amaierari begira, maiatzaren 28an, osteguna, goizeko 8:30-8:55 bitartean areto nagusian elkartuko gara ikasturte amaierako dokumentazio akademikoaren inguruan egin beharrekoak zehatz-mehatz zein diren gogoratzeko.
Kulturartekotasuna eguna
Maiatzaren 21ean den Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Errenterian 11 Kolore jaialdiaren XI. edizioa antolatu dute.
LH1eko ikasleei luzatu diete lanketa proposamena. iaz bezala, aurten ere, Burubeltz eta bere kideen maskara ezberdinak margotu dituzte. Burubeltz kultura aniztasunaren sinboloa da, eta bere kideek munduko kontinenteak irudikatzen dituzte. Maskara horiekin Burubeltz Konpartsaren kalejira koloretsuan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Kalejira, maiatzaren 22an, ostiral arratsaldean izango da, herriko kaleak kolorez, musikaz eta dantzaz betez, kultur aniztasunaren alde (11 Kolore egitarauaren baitan).
Udako lanen proposamenak
Urtero egiten dugun bezala, ikastolako familiei udako lanen proposamenak bidaliko dizkiegu. Horretarako, proposamen horiek eguneratzea komeni zaigu; beraz, datozen asteetan, maila bakoitzean egokitu beharrekoa egokitzeko eta aldatzeko eskatzen dizuegu..
Bestetik, jarriak ditugun estekak ongi daudela ziurtatzea komeni zaigu. Aldaketa hauek, ekainaren 12rako egingo ditugu.
Jarraian duzue familiei bidaliko diegun dokumentua:
Auzolan egunak
Azken urteetan zuzendaritzatik bideratu baditugu ere lan hauek, proposamenen bat jaso dugu eta beraz, egin beharrekoen zerrenda denon artean osatuko bagenu eremu gehiagotara iritsiko ginatekeela sinistuta gaude. Hori dela eta, egin hemen zuen proposamenak, mesedez.
Asteko kanta
Maiatzaren 21ean Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izanki, Negu Gorriak taldearen “Kolore biziak” kantua entzungo dugu .
IKASTOLA MAILAKOAK
Blaitu – Erronkak 25-26 #2: lehiaketa eta txalentxa
Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian 2025-26 ikasturteko Erronkak saioaren 2. programa martxan da saria duten lehiaketa eta txalentxarekin. Lau arrastoren laguntzaz hitz ezkutua asmatzea da lehiaketa; txalentxa, berriz, herriko paisaia linguistikoa behatu eta euskarazko kartel, seinale edo hormairudiei argazkiak ateratzea izango da.
Lehenaren irabazleak Blaitu kantinplora izango du opari; bigarrenarenak, aldiz, Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost pertsonentzako bonoa. Ikusi bideoa gelan eta animatu itzazue ikasleak parte hartzera!
Blaitu mingainak eta busti euskaraz!
Zubiak Eraikiz: “10 urte mugaz gaindi, harremanak ereiten”
10 urte bete ditu ZUBIAK ERAIKIZ hitzarmenak, eta Bidasoa ibaiaz bestaldeko ikastolekin dugun harremanaz pozik gaude. Erronka berriak datoz, eta horietan lanean jarraituko dugu. Urteurrenaren harira, GAUR8 aldizkarian eta Ikastolen aldizkarian proiektuari buruzko xehetasunak topatuko dituzue. Zinez interesgarria iruditu zaigu Asier Aiestaran kazetariak eginiko erreportajea. Hemen duzue ikusgai, Zubiak Eraikiz proiektua sakonean ezagutu nahi baduzu, irakur ezazu!
Izango duzue gure berri klaustroetan, ongi izan.
Orereta Ikastolako Zubiak Eraikiz lantaldea.
IKT arloko oharra
Datorren astean zehar Jon Aizpurua, IKT arduraduna, lehentasunezko hainbat lanetan arituko da buru-belarri. Horren ondorioz, baliteke IKT arloko zenbait eskaera edo eginkizunen kudeaketa eta erantzuna ohi baino motelago joatea edo atzerapen puntualak izatea.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik.