HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (26.06.19)


ETAPA MAILAKOAK


Klaustroa

Ikasturteari amaiera emateko azken klaustroa ekainaren 23an (asteartea) egingo dugu, goizeko 11:30ean Esmalteriako jolastokian (mediku azterketen eguna da eta hauek bukatutakoan elkartuko gara). Gai zerrenda astelehenean izango duzue ikusgai.

Esmalteria eta Linoko garbiketak

Urtero bezala, astelehenean garbiketa sakonekin hasiko dira eraikinetan. Hori esanda, kontuan hartu hurrengo oharrak:

  • Material guztia armairuetan jaso behar dugu, baita norberarena ere.
  • Paretetan zein leihoetan ditugun marrazki eta eskulan guztiak jasoko ditugu.
  • HH2ko materiala ekainean garbituko da. Gainerako mailetakoa irailean.
  • Altzariak ez dira lekuz mugitu behar.
  • Aldagelak hustu behar ditugu.

HH5- LH1 bisita eguna

Urtero bezala, irailean, HH5etik LH1era doazen ikasleak Añabitartera joango dira ikasturtea hasi aurretik. Bisita, irailaren 7an izango da. Egun horretan, tutore berriak eta espazioak ezagutzeko aukera izango dute.

Calendarren jasoa duzue dagoeneko egun horretako antolaketa.


IKASTOLA MAILAKOAK


Osasun azterketak

Datorren astetik aurrera osasun azterketak egingo dira. Jakinarazten dizuegu hitzordura ez agertzeak edo hitzordua gutxienez 2 laneguneko aurrerapenarekin bertan behera ez uzteak 22 €-ko kostua eragingo duela.

Ikasturte amaierako batzarra

Ekainaren 30ean, asteartez, egingo dugu ikasturte amaierako batzarra. Goiza 09:00etan hasiko da eta harreraren ondoren, Kike Amonarrizek «Ikastolatik harago ere irakasle» hitzaldia eskainiko du. Ondoren, talde-lana, ikasturtearen balorazioa, datorren ikasturteko lehentasunen aurkezpena eta ohiko esker on eta aitortza tartea izango ditugu. Jardunaldia 12:45ean amaituko da otamenarekin.

Irakasleek jardunaldi osoan parte hartuko dute, 09:00etatik aurrera. Zerbitzuetako langileek, berriz, 11:00etatik aurrera izango dute parte hartzeko deialdia; hala ere, aukera izanez gero, 09:00etatik aurrera bertaratu eta goiz osoko saioan parte hartu ahal izango dute.

Bertaratzea eta parte-hartzea eskertzen dizkizuegu. Egun horretan elkarrekin egingo dugu ikasturtearen itxiera eta hurrengoaren abiapuntua prestatzen hasiko gara.

Ikasturte amaierako batzarra: galdetegia

Langile Batzarrean Kike Amonarriz soziolinguistaren hitzaldia izango dugu eta aurretik, ondorengo galdetegi hau betetzeko eskaera egin digu.

Galdetegia anonimoa izango da beraz lasai erantzun galderak, beldurrik gabe eman zuen iritzia. Galdetegi honetan jasotako erantzunak baliatuko ditu hitzaldia antolatzeko.

2026-2027 ikasturteko eskola-egutegia

Duela egun batzuk 2026-2027 ikasturteko eskola-egutegiaren zirriborroa partekatu genizuen. Egutegia behin betiko onartuta dagoenez, datozen egunetan bertsio definitiboaren esteka bidaliko zaizue, kontsultatu eta erreferentzia gisa erabili ahal izan dezazuen.